Karlismoaren eta liberalismoaren arteko gatazka Euskal Herrian

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,36 KB

Karlismo eta liberalismoaren oinarri soziala

Karlismoaren gizarte-klaseak hauek izan ziren: kleroa, nekazari behartsuak, nobleziaren sektore handi bat eta foruen alde zeuden erdi mailako klaseetako zenbait talde. Foruek, berriz, abantaila praktikoak zekarzkieten herritar xeheei, hala nola zergak, soldadutza eta aduanetan. Euskal Liberalak, gehienbat, burgesak ziren. Liberalismoaren askatasun teorikoak (askatasuna, berdintasuna, eskubide politikoak...) eskatzen zituzten. Burgesiarentzat, ordea, ordura arteko onurak (aduanak Ebron...), Europako industrializazioa zela eta, kaltegarri bilakatuak ziren. Euskal burgesiak Espainiako merkatuarekin bat egitea eskatzen zuen (aduanak lekuz aldatzea zen eskaera nagusia) eta, bestetik, foruen araberako sistema politikoa, jauntxoen nagusigoa bermatzen zuena, aldatzea. Lurjabe handiak ere liberalak ziren, desamortizazioak beren ondasunak handitzeko aukera eman baitzien.

GERRA KARLISTAREN FASEAK

Gerraren lehenengo fasea 1833tik 1835 artekoa da. Jauntxoak eta kleroa herria karlismora erakartzen saiatu ziren. Zenbait partida armatu ibili ziren Euskadiko txoko batetik bestera. Don Karlos Euskadira iritsi zenean, benetako Estatu karlista jarri zuen abian. Estatu horrek bere erakundeak zituen (ad. Gerra eta ogasun ministerioa). Estatu horrek zailtasun handiak izan zituen, gehien bat ekonomia-defizita zelakoagatik diru asko behar baitzuen azpiegiturak mantentzeko, armak lortzeko eta armak hornitzeko). Baina karlistek jarraitzaileak izan zituzten. Karlosek partida (mendi-mutilen taldeak) karlistak elkartu zituen Estatuko toki ezberdinetan beren ideologia defendatzeko eta Tomas de Zumalakarregik zuzendu zituen. Karlisten jeneralik handiena izan zen. Estratega bikaina eta buruzagi zorrotza izanik. Lurraldea ondo ezagutzeaz gain denbora izan zuen bere ejertzitoa antolatzeko, sorpresazko erasoak erabiliz tropen mugikortasun handia lortu zuen. Karlistek gerrillen taktika erabili zuten eta Euskal Herriko nekazaritza inguru osoan liberalak alerta-egoeran izan zituzten. Aurreko guztiaren ondorioz, lehen arrakastak (Trebiño, Eibar, Otxandio, Durango, Tolosa...) heltzen dira eta gainera Nafarroa eta Euskal Herrian altxamenduaren afiantzamendua ematen da. Euskal Herriko hiriburuak eta Nafarroako hegoaldea izan ezik, beste lurralde guztia lortu zuen. Zumalakarregiren helburua Gasteiz hartu eta gero Madrilera abiatzea zen, baina Karlosek Euskal Herriko hiriburuak hartzea zuen helburu, Bilbo bereziki. Karlosek Bilbo setiatzeko agindu zion Zumalakarregiri baina alferrikakoa izan zen, 1835ean zauritu ondoren Begoñan, hil egin zen Zegaman. Karlos V.ak kontrolatutako lurraldetan ere legeak eta gobernua jarri zuen (Espainiatik bereizteko asmorik gabe). Espainiako neurri desamortizatzaile eta antiklerikal guztiak deuseztatuz. Bigarren fasea 1835ean Zumalakarregi hil zenetik 1837 artekoa da. Karlistada Espainia osora zabaldu zen. Karlistek Espainiako hegoalderantz zuzendu zituzten euren espedizioak Andaluziaraino iritsiz. 1836an Lutxanako guda ondoren Espartero liberal jeneralak Bilboko setiopea altxatu zuen ingeles laguntzarekin. 1836an Miguel Gomez jeneralak espedizioak egin zituen Bizkaitik Cadizeraino, 6 hilabetetan zehar, 3.000 soldaduekin porrot eginez. Karlosek zuzendutako tropak '1837ko Errege Espedizioa' Madril hartzen saiatu ziren. Karlos ez zen ausartu Madrilen sartzen eta atzera egitea agindu zuen. Egoera honek karlisten artean

Entradas relacionadas: