Karl Marx eta XX. Mendeko Pentsamenduaren Oinarriak

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 8,1 KB

Karl Marx (1818-1883)

Karl Marx, Treverisen (Errenania, Prusia) jaio zen 1818an, familia burges judu-protestante batean. Abokatu ikasketak egin zituen Bonnen eta Berlinen, eta ondoren, filosofian sakondu zuen Parisen. Bertan, mugimendu komunista eta sozialistarekin harremanetan jarri eta Friedrich Engels ezagutu zuen. 1844an, Hegelen filosofiaren lehen kritika idatzi zuen. 1848ko Frantziako Iraultzaren ondoren, Londresera erbesteratu zen eta Engelsen laguntzari esker bizi izan zen. Langileek jasaten zituzten umiliazio eta miseriaz jabetu zen. 1872an, anarkistekin (Bakunin) harremana hautsi zuen eta, ondoren, alderdi sozialdemokratetan parte hartu zuen. Arlo teorikoan pertsona burutsua izan zen eta ekonomiari buruzko saiakera bikainak idatzi zituen.

XIX. mendea: Iraultza Sozial eta Politikoen Mendea

XIX. mendea iraultza sozial eta politikoen mendea izan zen. Antzinako Erregimena bukatu eta kapitalismoa nagusitu zen, batez ere Frantziako Iraultzaren ondoren burgesiaren boterea sendotu zenean. Gizaki proletarioen eskubideak baztertu eta kapitalak zapaldu zituen. Mugimendu sozialistak sortu ziren, eta 1864an, Lehen Internazionala eratu zen.

Marxen Pentsamendua

Marxek antolamendu soziala hobetzeko aukera gisa, errealitatea, zientzia eta baldintza sozialak aldatzeko iraultza proposatu zuen. Hegel kritikatu zuen arren, bere teoria dialektikoa iraultzailea dela uste zuen, kritika eta bazinetik abiatuta. Dialektika bera baliotsua iruditzen zitzaion. XIX. mendea zientziaren mendea izan zen eta interpretazio teologiko eta erlijiosoa baztertu zen. Marx, Darwinen gizakiaren sorreraren ikuspegi naturalarekin bat etorri zen.

XX. Mendeko Pentsamenduaren Oinarriak

Charles Darwin

Eboluzioaren teoria proposatu zuen, aro garaikidea hasiz. Gizakia aurreko eboluzio baten emaitza dela adierazi zuen, naturaz kanpoko Jainko edo Espiritu batekin zerikusirik gabe. Aldaezintasun aristoteliko-tomistaren (espezie bakoitza banaka sortu, perfektua eta aldaezina) aurka egin zuen, erlijio nagusien ideien aurka. Historia ez dela azalpen erlijioso edo moralaren menpekoa uste zuen.

Karl Marx

Errealitatea, indar ekonomikoek osatutako historia dela adierazi zuen, ez ideia. Giza alienazioak, gizakien arteko esplotazioan oinarritutako sistema ekonomikoak, gizakiaren garapena ekiditen duela azaldu zuen. Marxek Hegelen sistema irauli eta dialektika idealista, dialektika materialista bihurtu zuen.

Friedrich Nietzsche

Arrazoian oinarritutako balio tradizionalak kritikatu zituen, hizkuntza logikoa zalantzan jarriz. Mendebaldeko kontzientziaren krisi sakonena eragin eta grekoengandik positibismora arteko sinesteen oinarriak suntsitu zituen. Asmatutako munduan ez dago borrokarik, ez minik, ziurtasunik, eta gailurrean Jainkoa dagoela adierazi zuen. Eraiki eta sortzea, mundu naturaletik ihes egitea denez, bizitzari uko egitea dela esan zuen. Metafisikaren aurka borrokatu zen. Supergizakiaren aldekoa zen, Jainko gabe bizitzeko gai dena, Jainkoa hilda dagoelako.

Sigmund Freud

Mendebaldeko kontzientzia kritikatu zuen, teoria psikoanalitikoan oinarrituta. Kontzientziaren ahuldadeak, konplexuek eta minek mugatutako humanismoaren ideia plazaratu zuen. Kondizionamenduak agerian utziz eta giza osotasunaren idealak zalantzan jarriz, Nia baldintzatzen duten egiturak kontrajarri zituen.

Hurbiltze Orokorra XX. Mendeko Filosofoei

Marxismoa, existentzialismoa, bitalismoa eta mugimendu analitikoa agertu ziren. Hegelen aurka erreakzioak sortu ziren eta filosofia bizirik irauteko, ezin dela Georg Hegelen moduan aritu adierazi zen. Pentsatzeko forma berriak bilatu behar zirela esan zen. XIX. mendeko zientzia partikularren emantzipazio-prozesuak filosofiaren krisia ekarri zuen. Emantzipazioa naturatik eta giza-zientziatik dator (soziologia, antropologia, hizkuntzalaritza eta psikologia). XX. mendean, fisika eta matematika garatu ziren. Newtonen fisika eta Euklidesen geometria garrantzia hartu zuten. Fisikak, eskola neopositibista asko suspertu zituen (Vienako Zirkulua). Filosofo batzuek zientziaren analisia filosofia aplikatu nahi izan zuten eta filosofia analitikoa sortu zuten, tradizionalari aurre eginez. Honek, hizkuntzaren biraketa onartu eta filosofiak hizkuntzaren arazoari erreparatu zion. Filosofia analitikoa, hizkuntz idealaren bila ibili zen eta tradizionala Nietzscheren zaurian sakondu zen. Heideggerengan eta diferente filosofo eta postmodernoen defendatzaileengan dagoen joera antihumanistak, erorialdia azkartu zuen. Filosofia positiboak, zientzia ezagutza-agintzen esparrura mugatu zuen. Gertatzen dena da zientzia. Gertaera naturaletik at dagoenaz ezin da azalpen zientifikoa eman, ez da filosofiaren objektua. Joera positibistaren garapenak agerian uzten du subjektuan parte-hartze aktiboa, esperientziatik abiatuz. Erreakzio antipositibisak intelektualismoari uko egin zion eta horrek hiru ataletan du egitura: neokantismoa, bitalismoa eta historizismoa.

Krisialdi sentipena agerian uzten du Auschwitzek. Ondoren, erantzun beharreko galderak sortzen dira: XX. mendeko ezbeharra sortu zuen arrazionalismo tekniko-zientifikoari konfiantza eman al diogu? Aurrerapena sinesgarria da? Teoria kritikoak eragindako galderak dira.

Erlijio-Alienazioa

Marxen Humanismoa: Alienazio motak

Marxen ardura, humanismo erradikala zen. Gizaki gehienak (proletarioak) esplotatu eta umiliatuak ziren, kapitalista eta burgesek zapalduak, askatasuna garatu ezinik. Proletarioei duintasuna itzuli behar zitzaien. Filosofiak giza askapena planteatu zuen. Alienazioa, gizakiak bere zerbait galtzea, esentzia galtzea da. Alienazio nagusia lanarena da eta hortik besteak sortzen dira.

Erlijio-Alienazioa

Marxek gizakien alienazioko modu guztien eredutzat du erlijio-alienazioa. Erlijioak gizakia mundu errealetik fikziozko mundura eramaten du, hura bilatzen alienaturik. Erlijioa, klase gorenek menpekoak zapaltzeko erabiltzen duten tresna da. Erlijio-alienazioa "herriaren opioa da". Erlijioak, gizabanakoaren ziurtasun eza, "Sortzailearekiko" beldurra, apaltasun totala eta men egitea dakar. Errealitatea aldatu gabe kanpoko justizia bat aurkitzen behartzen gaitu. Zerua, injustiziak ordaindu eta konpentsatzeko tokia omen da. Giza problemak konpontzeko gai ez denez, ezin du gizakiak erlijioaz askapenik espero.

Ideologia-Alienazioa

Ideologiak giza gogoaren produktuak dira, gainerakoak bezala. Sortzen diren lanaren banaketaren araberakoak dira. Gizakia teoriak sortzera doa, praktika utziz. Baina, baldintza material eta sozialak aldatzea gure esku dago. Jarduera teoriko eta kontemplatiboa utzi eta aldatzaile eta praktiko bihurtu behar du errealitatea aldatzeko. Teoria, praktika iraultzaile bidez soilik gara daiteke. Ideologia-alienazioa, kontraesan materialak deuseztatuz gaindi daiteke.

Ekonomia-Alienazioa

Lana da alienazio mota garrantzitsuena. Marx mendebaldeko filosofia tradizionalaren (gizakiaren oinarrizko indarra arrazoian dagoela dioenaren) aurka agertu zen. Gizakia bereizten duen gauza garrantzitsuena, lan egiteko ahalmena dela adierazi zuen. Gizakiak lan egitean produktu bakoitzean barruko zerbait uzten du. Produktua langilearen objektibazioa da. Lan eta langile arteko bereizketa kentzen ez bada, langilea alienatuta dago, lanaren produktua langilearena ez delako, merkatuan saltzeko gai delako baizik. Jabetza pribatuan, langileak ekoitzitako produktua jabeen eskuetara pasatzen da eta gizakia hutsik geratzen da. Eginiko produktua beretzat izan beharrean, beste batentzat da, bere ezaugarria bilakatuz. Langilea gauza bihurtzen da, bere burua, kapital. Giza askatasunaren ukapena da. Horrela, bi klase sozial (burgesia eta proletarioa) sortzen dira. Burgesak aurrerapenzaleak eta ekintzaleak dira, gizakiari aurrerabidea ireki diotela uste dute. Honek, klase sozial unibertsal bat sortuko du, jabe eta merkatari txikiak barne hartuko dituena. Alienazioa, kapitalismoa dagoen bitartean iraungo du eta sistema sozialista nagusitu arte ez da desagertuko. Marxek, "Herrialde guztietako proletarioak, elkar zaitezte!" esan zuen. Ahaleginak egin zituen proletarioak kontzientziatzeko eta historiak klase zapaltzaile eta zapalduen arteko kontraesana gainditzeko.

Entradas relacionadas: