Kare Harriaren Karst Paisaia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,27 KB

KARE HARRIZKO EREMUA:

KARE HARRIA: Pitzadurak edo diaklasak eratuz hausten den arroka gogorra da, eta ur azidotan azkar disolbatzen da. Harri sedimentario karbonatikoa da.

1-LAPIATZA:

Lapiazak edo lenarrak tabike gutxi-asko zorrotzek bereizitako ildoak eta zuloak dira. Jariatze-urek isurialdeetan eragiteagatik eratzen dira ildoak (isurialdeko lapiazak), bai eta gainazal pitzatuetan eragiteagatik ere (mahai-itxurako lapiazak). Zuloak hutsune txikiak dauden lekuetan eratzen dira, hutsune horietan ura biltzen baita (harrizko itsasoa edo lapiaz albeolarra).

2-ZINTZURRA:

Zintzurrak haran estuak eta sakonak dira, eta ibaiek eratutako isurialde malkartsuek inguratzen dituzte.

3-POLJE:

Poljea, haran luze eta itxi antzeko sakonune bat da, tamaina handikoa, arroka karstikoko mendiartean dagoena, hondo laua duena eta inguru ez erregularrak. Ertzak oso maldatsuak dira eta bertan kareharria azaltzen da. Poljea denbora batez urpean gera daiteke, edo baita betirako ere, honela aintzira bihurtu zen.

4-PONOR:

Karreharrizko eremuetan, urak lur apziko ibilbidea egiteko harrokan egindako zuloa.

5-DOLINA:

Jatorri karstikoko sakongune itxi eta txikia da. Depresio edo haran mota bat da. Lurpeko urak lurrean dauden material disolbagarriak disolbatzen ditu eta zuloa sortzen da.

6-UBALA:

Hainbat dolinaren elkarketak dira. Urez bete litezke. Formazio hauek kareharriz osatuta daude eta paisai karstikoaren parte dira. Dolinak dira, normalean depresio zabal itxiak sortzen dituztenak eta infiltrazio bizia gertatzen den hondo lau edo irregularrak dituztenak.

7-KOBAZULOA:

Kobazuloa lurreko barrunbe naturala da, uraren, izotzaren edo laba erreken higadura mota batek eragindakoak edo, hain arruntak ez direnak, faktore hauetako batzuen konbinazioa. Kasurik ohikoenetan, kobazuloak haitz kareharria ur apur bat azido bidez disolbatzean sortzen dira. Normalean hezea eta iluna izaten dute.

9-ESTALAGMITA:

Karbonato kaltziko eta beste mineral batzuk osatutako espeleotema da, leize baten lurretik altxatzen dena. Goitik eroritako tantaz tanta sortzen dira, zentimetro bakoitzeko urteak hartuz.

10-LEIZEA:

Lurgaina lurpeko galeriarekin komunikatzen duten irekigune estuak dira.

Entradas relacionadas: