Karaktere gainartzailea
Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología
Escrito el en vasco con un tamaño de 9,78 KB
Genetika:Genetikak herentzia aztertzen du; hau da, karaktereak nola transmititzen diren
gurasoengandik seme alabengana eta banakoetan izaten diren aldakuntzak.
•Genea: Herentziaren oinarrizko unitatea. DNA zati bat da eta kromosoma baten
posizio jakin bat hartzen du (locusa). Gene batek karaktere bat determinatzen
du, erabat edo partzialki; adibidez, ilarraren kolorearen genea, Rh odol taldeen
genea, etab. Gene bakoitzak hainbat forma izan ditzake (aleloak). Letren bidez
adierazten dira: A, B,...
Aleloa: geneek izan ditzaketen formetako bakoitza. Alelo bakoitzak dagokion
genearen karaktereko forma eragingo du.; adibidez, ilarraren kolore berdearen
aleloa, horiaren aleloa, Rh+ odol taldearen aleloa. Alelo guztiek posizio berdina
izango dute kromosoma homologoetan, eta batetik bestera mutatzea edo
eraldatzea gerta daiteke. Aleloa bere geneari eman zaion letra eraldatuz
adierazten da: A eta a, lA, lB eta l0, etab.
Gainartzailea: kanpora azaltzen den aleloa da, eta bere karakterearen forma
azalarazten du; adibidez, ilarraren kolore horiaren aleloa. Alelo hori bakarrik
edo alelo azpirakor batekin (berdea) azaltzen bada, beti horia aterako da. Letra
handiz adierazten da hori: A, lA.
Azpirakorra: gainartzailea ez dagoenean kanpora azaltzen den aleloa da;
adibidez, alelo berdea aurreko kasuan. Txikiz adierazten da: a, l0.
Locusa: gene batek kromosoma batean duen posizioa. Gene bereko aleloek
kromosoma parean leku (locus) homologoak hartzen dituzte.
Genotipoa: organismo baten alelo guztien multzoa da; hau da, gurasoengandik
heredatzen den guztia. Izaki bizidun batek gene jakin batekiko dituen alelo
multzoari ere esaten zaio genotipoa. Esate baterako, kolorearekiko
heterozigotoa den ilar batean, karaktere horren genotipoa Aa izango da
(horiaren aleloa eta berdearen aleloa)
Fenotipoa: banako batean egon daitezken karaktereak. Bi gauzaren menpekoa
da: organismoaren genotipoaren menpekoa eta organismoa garatu den
ingurunearen menpekoa. Organismo batek duen karaktere baten forma
zehatzari ere esaten zaio. Hortaz, Aa genotipoko ilar batek kolorean fenotipo
Horia duela esango dugu
Homozigotoa: karaktere bateko bi alelo berdin dituen organismoa. Esaterako,
AA eda aa. Kromosoma homologoen locusetan alelo berdinak daude.
Mendelen garaian, organismo horiei “arraza puruak” deitzen zitzaien.
Heterozigotoa: karaktere baterako bi alelo desberdin dituen organismoa.
Esaterako, Aa. Kromosoma homologoei dagozkien locusak alelo ezberdinek
hartzen dituzte. Mendelen garaian, organismo horiei “hibridoak” deitzen
zitzaien.
P belaunaldia: gurutzatze bateko bi guraso homozigotikoez osatuta.
F1 belaunaldia: P belaunaldikoen arteko gurutzatze batetik sortutako belaunaldi
berria.
F2 belaunaldikoak gurutzatzetik sortutako belaunaldi berria