Kapitalismoaren Erritmoak eta Krisia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,24 KB

Kapitalismoaren hedapenak ekonomiaren mundualizazioaren eta nazio arteko merkatua sortu zuten. Sistema-kapitalistaren ezaugarrietako bat erritmo ziklikoen mende egotea zen, ziklo horietan produkzioa hedatzeko. Industrializazioaren aurreko gizarteetako krisi ekonomikoak urritasunarekin edo iraunekin zeuden lotuta. Sistema kapitalistaren krisiak aldiz, gehiegizko industria-produkzioaren ondoriozkoak ziren. Arazoa enpresek kontsumo aukeren gainetik sortzen zutela zen. Kapitalismoaren lehenengo depresio handia 1873-1896 artean garatu zen; garaikideek Depresio Handia izendatu zuten. Krisiaren lehenengo biktima nekazaritza izan zen, nekazaritza produkzioa nabarmen handiagotzearen ondorioz. Kanpo ekoizpenak Europako merkatura heldu zirenean inbasio modura ikusi ziren, merkeago sortu eta prezio baxuagoetan saltzen zen. Horren ondorioak , prezioaren irabaziak %30 eraino murriztuz eta nekazari gero eta gehiagok landa ingurua utziz. Industria eta finantza sektoreek nekazaritzaren bideari jarraitu zioten; 1873an bankuek behea jo zuten. Krisi luze horren ondorioak nabarienak izan ziren: prezioak murriztu ziren, langileen langabezia handiagotu zen, soldatek behera egin zuten, gizarte eta politika egitura aldatu zen, enpresa arteko lehia gogortu zen, potentzia nagusien arteko lehia nabarmendu zen eta herrialdeek neurri ekonomiko protekzionistak hartu zituzten.

Bigarren Industriari Iraultza

1870-1814 bitarteko aldian industriak eta finantzak pilatu ziren, helburu hauek lortzeko; prezioak eta merkatuak kontrolatzea, lehia ezabatzea eta merkatuaren zati handiena kontrolatzea.

Enpresa - pilaketak

hainbat forma hartu zuten: - Kartela produktu berdina fabrikatzen zuten enpresen arteko hitzarmena zen, lehia murrizteko edo ezabatzeko; horretarako, prezioen edo bezeroak banatzearen inguruko akordioak lortzen dira. - Trusta zenbait enpresak bat egitea zen, enpresa horiek jarduera berean (horizontala) edo produkzio-prozesuko fasean jardun zenezaketen. -Holdinga hainbat eratako enpresetan inbertitzen zuen finantza-sozietatea zen, helburua enpresa horiek kontrolatzea zen.

Enpresa pilaketak Amerikako Estatu Batuetan, Japonian eta Alemanian gertatu ziren.

Trust horietako batzuen agintea industria potentzia batzuek trustaren aurreko legeak aldarrikatu zituzten.

Protekzionismo Ekonomikoa

estatu baten produktuen lehiatik defendatzen zituen nazionalismo ekonomikoa, aduanako muga-zergak igoz. 1860-1880 bitartean potentzia ekonomiko handien arteko norgehiagokaren ondorioz, industria berrien hazkundea sustatzeko eta estatu barruko produkzioa eta industriak defendatzeko.

Hasieran Europako estatu askok tasak ezarri zituzten nekazaritza produktuen gainean. Laster, industria sektoreetan ere aplikatzen hasi zen.

Sozietate Anonimoak

enpresa txikiek ekonomia baliabide nahikorik ez zuten, hori dela eta enpresa asko sozietate anonimo bihurtu ziren, horrela akzioak salduz kapital handiagoak lortzeko.

Bankuak

XIX. Mendean bankuak industrian parte hartzen hazi ziren. Negozio-bankuak eratu ziren; enpresei epe luzerako maileguak ematen zizkieten, eta industria-balioekin burtsan negoziatzen ziten. Finantza kapitalismoa sortu zen. Kapitalen eta inbertsioen mugimenduak mundu osora hedatu ziren. Kapitalaren jatorria Erresuma Batua izan zen bereiziki baina Frantziak eta Alemaniak ere mailegu asko eman zituzten. Kontuan hartzen zuten inbertitutakoak zer herrialdeetan ematen zuen etekinik handiena.

Industria Berriak eta Energía Iturri Berriak

Berrikuntza teknikoak jarduera berrietan aplikatzea zen eta ikerketaren, ingeniaritzaren eta enpresaren arteko harremana indartu zen.

Sektore askotan berrikuntza handiak izan:

-Siderugia: Aurrerakuntza teknologikoen ondorioz (Bessemer bihurgailua, Martin eta Siemens labea), metalgintzan material berriak (altzairua, nikela eta aluminioa). Industria sektore adierazgarriak garatu (automobilgintza, aeronautika eta armagintza)

-Kimika: XIX. mendearen erdialdera sortu, zientzia eta teknika-aurrerapenei esker garatu: koloragarriak, lehergailuak, zuntz artifizialak, sendagaiak, plastikoak, ongarriak, papera eta lurrinak sortu ziren.

-Energia Iturriak: Bi energia-iturri berri sortu, elektrizitatea eta petrolioa.

-Elektrizitatea: Hasieran ez zegoen oso zalbaldua, aplikazio ugari zituen. Enpresa eta elkarte handiak sortu zituen.

-Petrolioa: Gero eta garrantzi handiagoa hartu zuen, petrokimika sortuz. Garraiobide berriak zabaldu egin ziren (eztanda motorra).

Aurrerakuntza Teknikoa eta Berrikuntza Teknologikoak

Bigarren Industria Iraultzako aldaketaren sintomarik berrikuntza teknologikoak (makinak) izan ziren. Berrikuntza teknologikoak.

Industria mekanikoak produkzioa hazi, presioak jaitsi eta kontsumo masibora bideratzeko. Epekako salmenta agertu zen.

Lana antolatzeko modua. Produkzio katea, denbora aurreratu eta produkzioa merkeagoa izateko, Fordismoa eta Taylorismoa.

Asmakizun garrantzitsuak egin: Komunikazioan, argazkigintza, zinea, arma berriak, fonografoa, posta zerbitzua, zinematografoa…

Merkataritza

XIX. mendean nazioarteko merkataritzan hazi. Nazioarteko merkataritzaren garapena sustatu zuen: Produktuen prezioen beherakada, garraiobideen iraultza eta nazioarteko diru-sistemaren garapena.

Garraioak

Aurrerapena eman, garraiobide batzuk indartuz eta berriak garatuz.

Trenbidea 1850. Urtetik aurrera hedatu zen. Altzairuak hobekuntzak ekarri zituen. 1880ko trenbide sarea finkatuta zegoen. 1891n trazatua egiten hasi ziren: Transiberiarra.

Ibaietako eta ozeanoetako nabigazioan lurrun ontzi handiagoak eraiki zituzten. Hobekuntza eta teknika-berrikuntzak egon ziren, ozeanoen arteko kanal berriak irekitzearen ondorioz: Suezeko kanala eta Panamako kanala.

Tranbiak eta lur azpiko trenbide elektrikoak. Autogintza sektorean frantsesek bi asmakizun lotu zituzten: eztanda-motorra eta neumatikoa. Lehen automobil arina garatu zuten eta Henry Fordek lekua kendu zion. 1914rarte auto gutxi egon ziren.

Hegazkigintzan pixakanaka garatzen hasi zen lehen mundu Gerran batez ere.

Txirrindulek arrakasta eduki jendearen artean, garraiobide aurrerapenen ondorioak. Merkatuak, integratu eta espezializatu egin ziren, nazioarteko merkataritzaren hazkundea eta migrazioak orokortu ziren.

Entradas relacionadas: