Kanten kritizismoa zer ezagut

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,62 KB

KANT-en ARRAZOIMENAREN ERABILERA PUBLIKOA ETA PRIBATUA


Ilustrazioa beste norbaiten gidaritza gabe pentsatzeko ezintasunetik askatzea da (Sapere Aude!:
Ausart zaite zure kabuz pentsatzera!
). Gizaki guztiek bere kabuz arrazoimena erabiltzeko gaitasuna dute, beraz, zer behar da ilustrazioa lortzeko? 
Norberaren arrazoia publikoki erabiltzeko askatasuna (zientzia, artea, erlijioan eta politikan). 

Arrazoimenaren bi erabilera mota:


> Erabilera publikoa:


Aditu gisa publikoaren aurrean egiten den arrazoimenaren erabilera. Honek erabateko askatasuna behar du.

> Erabilera pribatua:



Funtzionario gisa egiten dena.
Askatasuna mugatu  behar da gizartearen funtzionamendu ordenatu eta baketsua manten dadin. "nahi duzun guztia arrazoitu, baina obeditu".
Erabilera pribatuan askatasunik ez izateak ez du ilustrazioa galarazten; aurrera egiteko arlo publikoan da ezinbestekoa erabateko askatasuna. 

AUTONOMIA MORALA

Kantek Arrazoi Praktikoaren Kritika idazlanean, moralaz edo etikaz duen ideaia azaltzen du. Arrazoia ezagutza teorikoaz gain, ezagutza praktikoa ere badela zioen. Arrazoi teorikoaren bitartez, dena (lo que es) ezagutzen dugu, eta arrazoi praktikoaren bidez, izan behar dena (lo que debería ser).

Kantek aurreko etikak kritikatu zituen eta guztiontzak balioko duen etika unibertsala proposatzen du. Arauak ezin guk erabaki; helburuak markatzen dizkigu. 
Kanten iritziz jokabidea arrazoimenaren bidez justifikatu behar dugu. BETEBEHAR UNIBERTSALA da gure kontzientziamoralaren funtsa.
Bere etikari ETIKA FORMALA deitu zion, ez baitu esaten zein arau bete behar dugun, nolakoak izan behar duten baizik. Betebehar unibertsalei INPERATIBO KATEGORIKOAK deitzen die: "Joka ezauzu, zure jokabidea gidatzen den araua, arau unibertsal bihurtzea nahi bazenu bezala".
Inperatibo kategorikoek 3 ezaugarri bete behar dituzte:

1)

A PRIORIKOAK

Ez esperientziaren baitan.

2)

KATEGORIKOAK

Ez dira helburu zehatz bat lortu edo ondorio zehatz bat sahiesteko formulatu diren aginduak. 

3) AUTONOMOA:


ez heteronomoa. Inork ezin gizakiari arau moralak inposatu. Norberak egiten ditu bere arau moralak, inposiziorik gabe.

Kantek dio (Caesar non est supra gramaticos obran): Inork (ezta erregeak) ez du arau moral eta erlijiosoak inposatzeko eskubiderik. Errromako enperadoreak erabaki politiko eta ekonomikoak inposa ditzazke, hori da bere funtzioa.
Gizakiak AUTONOMIA MORALA du.

KANTEN KRITIZISMOA

Hasieran, Kant arrazionalista konbentzitua zen, adimenak mugarik ez zuela pentsatzen zuen; jatorrizko ideiatik abiatuta, dena ezagutzera irits gaitezk, metodo egokia bukaeraraino jarraituz. Hume enpiristaren lana ezagutzean, arrazionalismoaren dogmatismoaren kritika onartu zuen, baina ez zuen enpiristen azken ondorioa onartu.
Gizakia da Kanten kezka ilustratua. Gizakia zer den aztertzeko 3 galdera planteatu zituen:

Zer ezagut dezaket?


(Arrazoimen hutsaren kritika lanean)
Zientzia formalaz gain, oinarri enpirikoa duenaz bakarrik lor daiteke ezagutza unibertsala eta ziurra.








Zer egin behar dut?


(Arrazoimen praktikoaren kritika lanean)
Abiapuntua--> gizaki guztien kontzientzia morala. Jokabide onak eta txarrak zeintzuk diren jakiteko, gizakiaren arrazoimenaren erabilera praktikoa aztertu behar da.

Zer espero dezaket?


Erlijioaren bidez erantzun zuen. Egin behar dudana egiten badut, Jainkoak nire bertutearen truke zoriontasuna emateko eskubidea izango dut. 
Kantek zera dio erlijioari buruz:
Arrazoimenaren erabilera praktikoari esker sortu da, beraz, arrazionala da eta etikarekin bateragarria. Ez da erlijio errebelatua.
Kristautasunaren interpretazio arrazionalista bat egiten du eta honakoak dira ideia nagusiak:

> Gizakiaren joera kontraesankorra:


gizakiak ongirako joera du, baina bestetik, bere burua maitatzeko joera berekoia du. Kristautasunaren zeregina: pedagogia moralaren bidez, gizakia bere burua maitatzetik lege morala betetzera igaro dadin lortzea.

> Jesukristo, gizaki moralaren eredu:


Kristorengan fede izateak lege morala betetzera bultzatzen du gizakia.

> Eliza, estatu etikoa:


Kantentzat Eliza Etsatu etikoa da, hau da, bertutearen legearen araberako Errepublika unibertsala.

Jainkoaren existetziak eta oontasun mugagabeak ziurtatzen digu arau moralak betez gero, saria jasotzea espero dezakegula: zoriontasuna.










Entradas relacionadas: