Kanten kritizismoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,34 KB

RAZIONALISMOA  ETA ENPIRISMOA KANTENGAN: idealismo transzendentala

Kanten garaian arrazionalismoa eta enpirismoa dira nagusi. Arrazionalismoak dioenez, arrazoiaren bitartez bakarrik ezagutu daiteke egia absolutua, bere baitan agertzen diren a priorizko ideietatik, Enpirismoaren ustetan aldiz, esperientziatik jasotzen dugu egia eta ez daukagu jatorrizko ideiak

( taula rasa), hortik enpiristen eszeptizismoa ( ezin da ezer jakin), zientziaren lege unibertsalak ezin dira esperientzian bidez frogatu.

Kantek bien arteko sintesia egin zuen, bakoitzetik alde positiboak hartu zituelarik. Enpirismoari dagokionez, gure ezagutza guztiak esperientzian oinarritzen direla esan zuen eta arrazionalismoan, aldiz, jatorrizko ideia batzuk ere baditugula.

Bere garaian metafisika gainbeheran zegoen matematika eta fisikaren garapenaren ondorioz. Hau horrela, Kant, zientzia horiek nola garatu ziren aztertzen ahalegindu zen eta ondorioz metafisika zientzia bezala posible ez dela aldarrikatu zuen, arlo moralekoa delako eta esperientziaren bidez ezagutu ezin daitekeelako.

Kanten garaian bi aro bereizi daitezke , aro prekritikoan, arrazionalisten pentsamendua jarraitu zuen, wolf-en filosofian oinarritzen zen, baina geroago, aro kritikoan, Humen eraginez, arrazionalismo dogmatikoa alde batera utzi zuen. Humeren lanak “ loaldi dogmatikotik esnatu nau” zioen, baina Kantek ez zuen inoiz onartu Humen eszeptizismoa, garbi baitzuen ezagutza zientifikoa posiblea zela, Newtonek ( bazekien gauzak zergatik erortzen ziren) demostratu zuen bezala. Bere ustez, ezagutzaren arazoa honetan datza, ezagutzaren balio unibertsala ezartzean esperientziari uko egin gabe, arrazoia eta esperientzia elkarlotzean, dogmatismoa zein eszeptizismoa gainditzean.

Kanten ustez, ezagutzak bi motatako baldintzen arteko sintesia eratu behar du:

  • Baldintza enpirikoak: esperientziak hautematen ditu datuak

  • A priorizko baldintza transzendentalak:    subjektuak jarritako ezagutzeko era edo moldeak dira ( gizaki guztiak molde berak ditugu eta honekin esperientziatik hautemandako datuak ulertzen ditugu.)

Entradas relacionadas: