Kanten ilustrazioa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,96 KB

SAPERE AUDE:Kantek “sapere Aude” leloa sortu zuen: “Ausart zaitez pentsatzera. Kanten iritziz, gizakia autonomoa izan behar da, gure erabakiak guk hartu behar bait ditugu, ez beste inork. Gizakia autonomoa izanda, adingabetasuna atzean uzten da /ilustrazio garaiiaren funtzioa), hau da, gizakia bere kabuz pentsatzen ausartzen da. Gainera, autonomoa izanda, heteronomia ere atzean uzten da, hau da, besteen iritziak entzun eta kontutan hartzea baina iritzi horiek berak ezetz bihurtzea. Kantek, ilustrazio garaian gizakia bere kabuz pentsatzen hasteko garai dela uste zuen.Filosofo honek ilustraziorako bidea erkuzten zuen baina hainbat ostopo gainditu behar ziren. Gizakiaren alferkeria eta koldarkeria. Gizakia alferra da, nahiago du zer egin norbaitek esatea. Eta aldi berean koldarra da beldur delako bere kabuz pentsatzea. Tutoreak ere bezte ostopo bat dira. Liburuak, tradizioak, apaizak, sendagileak...Dira eta agindu egiten dute. Ez dute askatasunik eta laguntzik ematen eta gainera ez dute arrazoaren erabilera bultzatzen.

ARRAZOIAREN ERABILERA PUBLIKOA ETA PRIBATUA:
Alferkeria eta koldarkeria gainditzeko arrazoia erabili behar da. Arrazoia erabiltzeko bi modu daude: publikoa eta pribatua. Federiko erregeak, hau da, tutoreak, askatasuna eman behar du arrazoiaz jokatzeko. Arraoiaren erabilera publikoa, informatu ostean kritikatzean datza. Lehenengo ikasi egin behar da eta gero adierazi. Aditu baten bezala kritikatzea da.
Arrazoiaren erabilera pribatua, aldiz, funtzionario baten bezala hobeditzean datza. Arauak arauak dira eta nahiz eta ados ez egon, bete egin behar dira. Bere betebeharrrak ezin ditu utzi, kexatzeko modu bakarra esku iskribu bat idaztea izango litzateke. Inork ez du eskubia ilustrazioa ostopatzeko. Hau, pentsatzeko eskubidea adierazi nahi du eta hau ostopatuz, pentsaaraztea ostopatzen da. Ezin zaio inori zerbait pentsatzera behartu, bakoitzak bere morala bait du. Federiko erregea, errege ilustratu bat izan zen. Bere politika ilustrazioa bultzatzen zuen. Erlijioa eta moral kontuetan ez zuen ezer inposatzen eta legegintzan, herria entzuteko ohitura zuen. Erlijioa da tutorerik kaltegarriena eta duingabeena. Kanten ustez, gizakia funtzionaria baten bezala hobeditu behar ditu legeak. Hauek hobeditzeko arraoiaren erabilera pribatua egin behar du. Honela, garai ilustratura heltzea lortuko du, gizakia bere alferkeria eta koldarkeria gaindituz eta betiereko pakea lortuz. Horrela gizarte kosmopolista izango da.
DESKARTESEN RAZIONALISMOA: Deskartes XVI.Mendearen amaieran jaio zen , LA Hayan. Bere aita lege gizona zen, aholkularia bereziki.Lehenengo “La Flecken” ikasi zuen eta bertan kultura sailan jakintsua bihurtu zen. Latina eta Grekera bertan ikasi zituen hizkuntzak dira eta Platon, Pindaro eta Homero bezalako filosofoak irakurri zituen.Aristotelesen testuak aztertu zituen ere.Matematika, Astronomia, Musika eta Arkitektura ikasi zuen.  Deskartes, 30 urterekin gerran parte hartu zuen.XVIII.Mendean, neumonia baten ondorioz hil egin zen, Suedian.Razionalismoarei dagokionez, Europa kontinentalean garatu zen. Ezagutzeko iturri nagusia arrazoia da, esperientziak ez du tokirik, zentzumenek engainatu egiten digute. Hauek Platonen jarraitzaileak dira.Arrazoi teorikoa da, arrazoia ulertzeko modua. Honen helburua matematikaren zehaztasunari dagokio. Ez dute ezperientziara jotzen. Erabiltzen duten metodoa matematirako deduzkioa da. Hauen ustez, jaiotzerakoan jatorrizko ideiak ditugu eta ezagutzen dugun bakarra ideiak dira, ez gauzak. Razionalismoaren helburua, objetibidadea bilatzea (Filosofia eta zientzia denontzat berdina), inpartzialitatea bilatzea eta intelektuala izatea (egi errebelatuaren aurka, Jainkoak emandakoaren aurka, arrazoia bilatzea). Honen kontzientzia, substantzia pentsatzailea da, “Res Cognitans”. Arrazionalismoaren ezaugarriak honakoak dira: Konfiantza arrazoierako, arrazoia da ezagutza iturri garrantzitsuena. Arrazoiak jatorrizko ideiak ezagutzen ditu.Bigarrena ezagutza sentikorraren gutxiespena da. Askotan zentzumenenk hutse egitera bultzatzen gaituzte, eta ezagutza sentikorra ezin da unibertsala izan, ezin da denontzako berdina izan.Zientzia unibertsala eta beharrezkoarenn nahitaezkotasuna beste arrazoietako bat da. Zientziaren jaduzioek baliagarriak izan behar dute kasu guztieta, eta nahitaezkoa da hori. Beste bat, munduaren arrazionaltasuna. Unibertsoko gertaera guztiak justifikatzeko bat du, ezer ez delako astamuz gertatzen. Azkenik, esperientziara jo gabe. Matematika era Metafisika garatu egin zuten. 
KANTEN KRITIZISMOA: Kant lehenengoz razionalismoan sartu zen eta ondoren enpirismoan. Dogmatismora eta eszeptisizismora zihoala ikusita, idealismo propio berria sortu zuen. Idealismo hau, idealismo traszendentala zen, hau da, razionalismoaren eta enpirismoaren arteko sintesi antzerako bat zen eta bere asmoa balio unibertsala lortzea zen, hau da, denontzako balioak. Kanten ustez badaude jatorrizko ideia batzuk, baina denak ez. Zientzia eta ezagutza esperientziatik sortutakoak dira eta jakintza zientifikoa egon bi baldintza.Alde batetik, elementu materialak egon behar dira eta beste batetik, elementu formalak. Ni epistemologikoak dituen a priorizko baldintzak elementu formalak dira, hau da, lehenik, elementu materiala hautematen dugu eta sentipenean informazio hori espazioan eta denbora kokatzen da (moldeetan). Bigarrenik, ulermenean, kategoria ezberdinak daude eta informazioa kategoria ezberdinetan antolatuz, ulertzeko gai gara. Azkenik, arrazoiaren bitartez, jakintza zientifikoa sortzen dugu, gauza (molde) ezberdinei buruz. Pagoa arbola da, adibidez. Kanten ustez, gizakiek ezagutzeko prozesu berdina daukate, bina aldakorra direnak baldintza enpirikoak dira, elementu materialak tokiaren arabera aldatzen direlako. ONDORIOAK: Kant atera zituen ondorioak honako hauek izan ziren. 1- metafisika ez da zientzia, elementu materiala edo enpirikoa falta zaiolako eta metafisika moral arlora eramatea proposatzen du kantek.
Metafisika, bizitza moralaren erreferentea da. Bertutetsua denari(moralki ongi jokatzen duenari) ez diogu kasu egiten, ez dugu berdina egiten. Bizitza moralerako baldintzak jainkoa, arima eta askatasuna dira eta moral autonomoa, libreak bara edukiko dugu soilik.  2- Iraultza kopernikarra, ni ezagutzaileak rol aktiboa dauka, berak eraikitzen duelako irudia, eginkizun handia dauka. 3-Ilusio traszendentala, gizakiak, jainkoari, arimari eta munduari buruzko jakintza zientifikoak ezagutzeko nahia dauka. Horrek, ilusio traszendentala sortzen dio. 
HITZAK// ADINGABETASUNA: Gizadiak Ilustrazioaren aurretik zuen egoera, gidaritza edo tutoreen mendekoa. Adingabetasunak besteren gidaritzarik gabe nork bere arrazoiaz baliatzeko ezintasuna adierazten du. Kantek dioenez, gizakia bera da egoera horren errudun, koldarkerian eta alferkerian aritzeagatik. ARGITZEA(ILUSTRAZIOA): Argitzeak nork bere kabuz eta era autonomoan pentsatzen ausartzea esan nahi du, hau da, arrazoia tutoretza orotatik aske erabiltzea, inposizio intelektual, erlijioso edo praktiko orotatik libre. Iluntasunetik irteteko, lehenik, arrazoia erabiltzeko askatasuna eta bigarrenik, tutoretatik askatu eta norberak bere adimena erabili. ASKATASUNA: Kanten arabera, ilustraziorako ezinbesteko baldintza da. Ez da mugagabea, aldiz, arrazoiaren erabilera publikoa egiteko askatasuna da, hau da, pentsatzeko eta adierazteko askatasuna. Gizakiak askatasuna behar du bere kabuz pentsatzeko, eta horrela ilustratu egingo da. ARRAZOIA: Gizakien berezko dohain naturala da, hau da, berezko gaitasuna. Kanten arabera, arrazoiak bi erabilera edo funtzio ditu, alde batetik ezagutza (arrazoia teorikoa) eta bestetik jokabidearen gidaritza (arrazoi praktikoa). SAPERE aude: Ausartu zaitez pentsatzen esanahia duen esaera da. Arrazoia erabiltzeko esaten du, gauzak kritikatuz eta arrazoimena publikoki erabiliz. Kantek esan zen esaera da, ilustrazioak berea moduan hartu zuena.

Entradas relacionadas: