Kanten autonomia morala

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,38 KB

Disertazioa politika: Federiko II Handiak erlijio askatasuna eman zuen Prusian, eta arrazoiaren erabilera publikoa bultzatu zuen. Kantek horregatik miresten zuen despota hau, bere ustez arrazoiaren erabilera publikoa bultzatzea ilustrazioa emateko gakoetako bat baitzen. Erabilera publiko hau bultzatuta herritar guztiek zuten eskubidea legeak kritikatzeko, eta horrela legeei buruz pentsatzeko eta norbere pentsamendu eta ideologia sortzeko aukera zuten. Honela herritar bakoitza aditu bilaka zitekeela uste zuen Kantek, eta adin nagusitasunerako bidea egingo zutela.
Arrazoiaren erabilera publikoa bultzatuta gizarte ilustratu ideal batera iritsiko ginela uste zuen-- Gizarte ideal bat lortzeko nahia filosofo gehienek izan dute, eta filosofiaren aitzindari zen Platonek planteatu zuen beretzat gizarte ideala lortzeko modua. Planteamendu hartan gobernuan hezkuntza luze bat jaso zuten filosofo jakintsuak egon behar zirela zioen, hauek jakingo baitzuten nola jokatu arazo ezberdinen aurrean. Demokrazia eta herri osoaren partehartzea mespretxatzen zituen, izan ere, askok berekoikeriagatik lortu nahi izaten zuten boterea. Beraz, Platonen ustez gizarte ideala aristokrazia zen-- Nire ustez ezin da herri bat ongi gobernatu herriaren iritzia kontuan hartu gabe, herriari kasu egin behar zaio hainbat erabaki hartzerakoan. Bestalde, boterean daudenen aldetik eta baita herritarren aldetik ere ikus daitekeen berekoikeria itzela da, eta erabakiak interesen arabera hartzen dira askotan. Beraz, herritarrek zein gobernariek interes partikular hauek alde batera utz ditzaten, garrantzitsua da erabilera publikoa bultzatu eta norberarengan eraginik ez duten lege edo egoerataz pentsaraztea, impartzialki zein erabaki hartzen ditugun ikusi ondoren beste erabakietan arrazionalagoak izango baikara


Disertazioa morala:
Kanten ustetan,  egin beharko genukeenaz hitz egiten du moralak; printzipio multzo bat da eta gauzak ondo edo gaizki dauden esaten digu. Morala, arrazoian oinarritutako inperatibo kategorikoa izan beharko litzateke. Denok ez daukagu moral berdina, baina morala guztiok daukagun gauza bat da eta Kantek guztientzat baliagarria izango zen  moral unibertsal bat definitu nahi zuen-- Morala erlijioan oinarritua egon da urte askoan, hark ematen dituen aginduak heteronomoak dira, kristau guztientzat baliagarriak hain zuzene ere. Kanten ustez arrazoimena mundua ezagutzeko tresna bat ze, baina mugatua dagoela zioen. Halaber, bakoitzak bere kontzientzia morala eraiki ahal izateko, nola jokatu erabaki behar dugunean arrazoian oinarritutako printzipioak erabili behar ditugu. Gainera, arrazoia, inork inposatu ezin duen gauza bakarretakoa da, autonomoa-- Moralaren aurka joatea ez zela inoiz zilegi izango zioen, norbanakoa pentsatzen duenaren aurka joango bazen, ilustrazioaren prozesuan atzera egingo luke--  Filosofo batzuk Kantek zioenaren aurka agertu ziren, filosofo kristauak, hain zuzen ere. Santo Tomasek fedea arrazoiaren gainetik zegoela zioen, hau da, lehenengo arrazoiari begiratu behar zitzaion eta gero fedeak lagunduko zion bide egokia aukeratzen. Fededunek ezin izango dute beraien moral propioa eraiki, beste baten menpe baitaude, beraien morala ez da ez autonomoa ez propioa izango. Beraien morala izaki absoluto batean oinarritzen dute, arauak absoluto bihurtuz, inolako erlatibismo edo aukera ezberdinik utzi gabe-- Ondorioa egin. Sapere Aude sartzen saiatu


Datu biografikoak


Kant


Prusiako hiriburuan jaio, 1724an, bertan hil zen 1804an-- Logika ta Metafisikako ikasketak egin, ezagutza-arlo guztietan interesa-- Irakasle 40 urtez, hainbat arlo ezberdin irakatsi-- Ilustrazio-garaiko ideia liberalak defendatu zituen-- Balio moral ta erlijioso zorrotzak bereganatu-- Ez zen ezkondu--  Idazlanak: Kantek helduaroan idatzi zituen bere obra nagusiak, ta galdera hauei erantzuten saiatu zen batikbat: zer ezagut dezaket? Zer egin behar dut? Zer itxaron dezaket?  eta, zer da gizakia?-- 1764: Ederra eta goienekoa-- 1781: Arrazoi hutsaren kritika-- 1784: zer da ilustrazioa? Galderari erantzuna-- 1788: Arrazoi praktikoaren kritika-- 1790: Judizioaren kritika-- Testuinguru historikoa: XVIII.Mendeko hainbat aldakuntza ideologikoek gaur egungo gizartearen oinarriak ezarri zituzten. Antzineko Erregimen estamentalaren gainbera, burgesiaren gizarte-ordena klasista berria izan ziren transizioko mendearen ezaugarri nagusiak. XVIII mendean nekazaritza tradizionalean oinarritutako gizartea, askoz ere industrializaturiko batera pasatu. A) Industria iraultzaren hastapenak: ordurarte nekazaritza nagusi, beste ekoizpen jarduera batzuk sortu ta indartu, merkataritza ekonomia jarduera nagusi bihurtu. B) Krisi ekonomikoa: Feudalismoa gainbeheran europan, gatazka ta gerrek herrialdea txirotu, biztanleriaren gorakada, egitura feudal anakronikoa. C) Politika, despotismo ilustratua: europako herrialde batzuetan burgesiak iraultzak egin gizartean gora egiteko, egitura juridiko-politikoan aldaketak.

Entradas relacionadas: