Kanten autonomia morala

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,4 KB

Zer aztertzen du kantek lan honetan (arrazoi hutsaren kritika)


Arrazoi hutsaren kritika idazlanean, Kantek, ilustrazioaren ideiei jarraituz, kritikoki epaitzen du gure ezagutzeko ahalmena, tutoretza arrotzetatik askaturiko arrazoimenak bere mugak ezar ditzan. Kantentzat, ezagutzak, zientifikoan izatekotan, bi motatako baldintzen arteko sintesia eratu behar du, subjektuak  ipiniaren eta objektuak emanaren arteko sintesia, hain zuzen.

Zer da fenomenoa?


Ezagutza ez da ezagugaiaren barneratze pasiboa, subjektu eraginkorraren ekintza baizik. Ezagutzan, subjektuak ematen dio izaera objektuari. Beraz, gauzak ez ditugu diren bezala ezagutzen, garen bezala baizik, subjektuak objektua eraikitzen du. Ezagutzen dugun horri fenomenoa deritzogu.

Zer gertatzen da metafisikarekin?


Metafisika ezin daiteke zientziatzat hartu, elementu materiala edo enpirikoa falta zaiolako. Kategoriak ezin badaitezke ere fenomenoen mundutik kanpo erabili, metafisika horixe egiten ahalegintzen da, behin eta berriro, esperientzia sentigarritik kanpoko objektuekin, arima, jainkoa, mundua. 
Zer aztertzen du Kantek lan honetan (arrazoi praktikoaren kritika).
Kantek bere morala edo etika azaltzen du arrazoi praktikoaren kritikaren bitartez. Dioenez, arrazoia, ezagumen teorikoa ez ezik, ezagumen praktikoa ere bada, ekintzaren gida¡.  Gizakiak eredu ideal batzuen arabera bideratzen eta neurtzen ditu bere ekintzak; onak eta gaiztoak bereiziz, jendearen ohituretan ikusi daiteke.

Zer da kontzientzia-morala eta bere ardatza?


Kanten ustez, kontzientzia moralaren existentzia dudaezinezko da. Gizakiak eredu ideal batzuen arabera bideratzen eta neurtzen ditu bere ekintzak, ekintza onak eta gaiztoak bereizten ditu, eta jendearen ohituretan ikus daiteke hori. Kontzientzia moral honen ardatza lege morala edo eginbeharra da.

Kanten moralitatearen hiru ezaugarriak


Eginbehar unibertsala adierazten duen inperatiboak hiru ezaugarri bete behar ditu. 
-A priorizkoa, ez enpirikoa. Filosofia kantiarrarentzat, moralitatearen arau bakarra betebeharra da. Lege moralaren arabera ekitea. Betebeharra da lege moral guztien a priorizko forma. 
-Kategorikoa, ez hipotetikoa. Helburu bat lortzeko bideak ezartzen dituzte. 
-Autonomoa, ez heteronomoa. Subjektuak berak ezartzen dio agindua bere buruari, arrazoia kanpoko ezeren mende jarri gabe. 

Sarrera historiko-kulturala

XVIII.Mendeko aldakuntza, ekonomiko, soziopolitiko eta ideologikoek gaur egungo gizartearen oinarriak ezarri zituzten, eta Antzinako Erregimen estamentalaren gainbehera eta burgesiaren gizarte-ordena klasista berria izan ziren trantsizioko mendearen ezaugarri nagusiak. Argiaren mendea, pentsamendu askea, erlijio arrazoiduna=deismoa izan ziren ezaugarri nagusiak. 

Deismoa:


 Ilustratuek erlijioaren interpretazio arrazionala egiten dute:
gizakiak ezin du jainkoa, sortzailea eta ordenatzailea, ezagutu eta jainkoa berbera da erlijio guztietan. Erlijio arrazoidun edo natural honi deismo deritzo. 

Despotismo ilustratua:


Europako herrialde batzuetan, burgesiak ez zuen iraultzarik egin behar izan gizartean gora egiteko eta despotismo ilustratua ezarri zuten. Despotismoak botere absolutua legitimatu zuen, sasipaternalismo batean oinarrituz, herriaren zoriontasun eta aurrerapenaren aitzakiarekin. 

Antropozentrismoa:


Erdi Aroaren amaieran, erlijioaren  gutxitzearekin batera, harrotasun eta independentzia sentimendua indartu zen gizartean. Gizakia bere buruaren jabe sentitzen hasi zen, bere bizitza inoren laguntzarik gabe gidatzeko gai. Errenazimentuan, gizakiak bera zen munduaren ardatz eta bere patuaren jabe Giza banakoa zen erreferentzia nagusia, indibidualismoa ezaugarri nagusia. Giza ekintzarentzat eredua zanez, naturan ikergai bihurtu zen.

Humanismoa:


 
 pentsamendu filosofikoaren historian lehenengo eta hedatuena izan zen mugimendu intelektuala da. Gaur egun, gizakiaren balioa, duintasuna eta berariazko berezitasuna nabarmentzen duen jarrera filosofikoa da. Gizakia du helburu. Humanismoa, (gizakia goraipatzeagatik) lotuta dago antropozentrismoarekin. 
Heliozentrismoa:

Entradas relacionadas: