Kanten autonomia morala

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,25 KB

AUTONOMIA MORALA:


caesar non est supra gramaticos” esaldiak esaten duenez, zesarrek agindu ekonomikoak ematen ditu baina erlijio eta hizkuntzari buruzkoak ez, horiek gramatikoek. Eta moralarekin antzeko zerbait gertatzen da, honen gainetik ez dagoelako ez errege ez tutorerik, ondorioz bakoitzak bere erabaki propioak hartzeko eskubide osoa du, gidari bakarra bakoitzaren arrazoia izanez.

kantek argi usten du , arrazoi teorikoak ezin duela metafisikarik egin, baina horretarako dago arrazoi praktikoa, arrazoi praktikoak metafisikari ( jainkoa, arima eta askatasunari) buruzko gaiak aztertzen ditu.

Arrazoi praktikoak kontzientzia moralari eta gizakiaren nahimenari dagokio. Kontzientzia moralaren existentziaren duda ezinezkoa da,izan ere, gizakiok gure ekintzak bideratzen eta baloratzen ditugu: ongia eta gaizkia bereizten ditugu. Ekintza eredu horiek ez dira esperientzian gertatzen diren fenomenoak jasotzen dugunak, esperientziaren gidariak baizik; ekintzarako arauak..

Kontzientzia moral horren ardatza lege morala da, egin beharraren kontzientzia. Lege moralari kantek Inperatiboa deitzen dio, eginbeharragatik jokatzera eramaten gaituena. Kanten ustez balio unibertsala duen lege morala existitzen da eta adierazten duen inperatiboak ( lege moralak) 3 ezaugarri bete behar ditu:

  • A priorezkoa: ezin da esperientzian oinarritu

  • Kategorikoa  eta ez hipotetikoa: Hipotetikoak helburu bat lortzeko balio dute,  beraz, helburu hori betetzea nahi dutenentzat bakarrik balio du ez da unibertsala. Kategorikoak, aldiz, baldintzatu gabeak dira, edozeinendako balio dute.

  • Autonomoa eta ez heteronomoa: Autonomoa ( betebeharra) da eta heteronomoa norbaitek agintzen dugulako egiten dugu ez guk nahi dugulako, tutoreak ez daudenean ez dugu betetzen ( adingabetasuna). “ joka ezazu zure jokabidea lege orokor bihurtzea nahi bazenu bezala “

Kantek bere oinarria moral autonomoan (Gure arrazoia autonomoa da, ez du inongo gidaririk onartuko eta hau erabiliz, erabaki propioak hartzen ditugu. Beraz, morala autonomoa dela esatean, gidari bakarra gure arrazoia izango dela dio kantek.)

Jartzen du

Moraltasuna ( betebeharrak ) eta legetasuna ( zigor kodigoa bakarrik hartzen dute kontutan) bereizten ditu.

Azkenik, postulatuak ( jainkoa, arima, askatasuna) ezin dira ezagutuak izan, baina ekintza morala ahalbidetzen duten aurresuposatu bihurtzen dira ( arrazoizko sinesmena):

  • Jainkoa: moralitatearen eredu perfektua ( bere esentzia eta existentzia bat datoz)

  • Askatasuna: baietza eta ezetza emateko askatasuna, bakoitzak bere erabakiak hartzeko askatasuna dauka, autonomoa da.

  • Arima hilezkorra

Kantek moral arrazionala proposatzen du: bakoitzak badaki zer dagoen ondo eta zer gaizki baina ez du hori egin behar jainkoak esaten duelako, onartu duelako baizik, berak nahi duelako.

Entradas relacionadas: