Kanten autonomia morala

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 13,85 KB

Sapere audeSapere aude latindar esamoldea era honetan itzul daiteke: ausart zaitez pentsatzera. Honela ere interpreta daiteke: izan adore zure kabuz arrazoia erabiltzeko. Horretarako ezinbestekoa zaigu askatasuna eta autonomia (eta, nola ez, arrazoiaren erabilera).Autonomiak bereizten ditu gizakiak. Era autonomian jarduteak heteronomia atzean uzten dela esan nahi du; besteen iritziak kontuan hartuz jardutea, norberak iritzi horiek barneratu barik.Ilustrazioaren garaian, eta ez garai ilustratuan, gehiengoa koldarkeri edota erosotasunagatik jarraitzen du erruzko adingabetasunean, tutoretza politiko zein erlijiosoaren mende. Kantentzat, adingabetasuna atzean uzteko garaia da, gizakia bere kabuz pentsatzeko garaia.Arrazoimenaren erabilera publiko eta pribatuaIlustrazioa lortzeko gauza bakarra behar da, norberaren arrazoia publikoki erabiltzeko askatasuna zientziaren, artearen, erlijioaren eta politikaren arloetan. Aldiz, askatasun hori mugaturik egoten da maiz.Arrazoiaren erabilera publikoa pertsona aditua den norbaitek irakurleriaren publikoaren aurrean egiten duena da; pribatua, aldiz, funtzionario gisa egiten dena. Arrazoiaren erabilera publikoa ezin da mugatu eta askea izan behar du beti, Kanten aburuz, baina pribatua bai mugatu behar da sarritan. “nahi duzun guztia eta nahi duzun guztiaz arrazoitu, baina obeditu!”.

Aginpidearen banaketari dagokionez, herriak legedia egiteko aginpidea eduki beharko luke, parlamentuen bidez. Agintzeko era zuzena errepublika monarkikoa da, agintea banaturik egiteaz gain botere betearazlea monarkari dagokiolarik. Botere legegilea parlamentuak eta herriak aukeratzen ditu parlamentariak. Erregeak legea bete behar du, baina betetzen ez badu herriak ezin du epaitu ezta iraultzarik egin, obeditu baizik.IDEALISMO TRASZENDENTALA Arrazionalismoa eta Enpirismoa Kanten filosofianKanten pentsamenduak ordura arteko arrazionalismoa eta enpirismoa gainditzen ditu. Iturri hauetatik, Kritizismoaren bitartez, Kantek zenbait gauza hartu eta beste batzuk baztertuko zituen filosofia konplexu bat eratuz: idealismo transzendentala.

Azkenik, arrazionalismoari arrazoi emanez, adimenean izaera unibertsala duten zenbait eduki daudela dio, eta eduki horiek esperientziaren aurrekoak direla. Aldiz, enpirismoaren alde, a priorizko eduki horiek esperientzian aplikatu behar direla baieztatzen du. Beste modu batean esanda, arrazionalistengandik arimaren zein Jainkoaren existentzia badela hartzen duen bezala, hartuko du enpiristengandik horien ezagutza ziurra ezinezkoa dela.Kanten Kritizismoa. Arrazoi teorikoaren kritikaLau galdera hauei erantzun behar die filosofia orok:Zer ezagut dezaket? Kantek uste du arrazoia bera epaitzea eta aztertzea ezinbestekoa dela. Ondorioz: giza arrazoiakesperientziatik ez datozen ideiak sortzeko gaitasuna du, baina kategoria hauek esperientzian baino ezin dira erabili. Ezagutzeko moldeak edo kategoriak a priorizkoak dira, hau da, esperientzien aurrekoak eta unibertsalak, guztiontzat berdinak.Ezagutzak lortzen ditugu, datu materialak gure ezagutza-formetatik pasatu ondoren (espazioa, denbora, etab.). Horregatik, ezagutzak a posteriorizkoak dira, esperientziaren ondorengoak. Ezagutzei fenomeno esaten diegu, gure baitan ditugun agerpenak direlako; eta, fenomenoen aurkako gisa, noumenoak.Fenomenoa agertzen zaiguna da, ezagutzailearengan agertzendena.Noumenoa pentsaturiko gauza da, munduan dagoela pentsatzen duguna eta ez fenomenoan agertzen zaiguna. Gauza bera datu enpiriko materialak sortu omen dituena da. Ez dakigu gauza bera nolakoa den, baina badaudela pentsa dezakegu. Gauza berari noumeno esaten zaio.Metafisika ez da zientzia bat, adimenak sortzen dituen (apriori) kontzeptuak ezin daitezkeelako metafisikaren edukietan aplikatu, eduki metafisiko horiei buruzko datu sensibleak falta zaizkigulako, elementu material edo enpirikoa. Noumenoak ezin dira ezagutu eta, horregatik, arrazoiak eremu horretan egiten dituen saiakera guztiak irtenbide gabeko paradoxak bilakatzen dira. Zer egin behar dut? Arau moral orok agindu forma du. Agindu hipotetikoek helburu bat lortzeko ekintza batera behartzen dutenak dira (ikasketak gainditu nahiez gero, ikasi!), baina ez dute balio oinarri etikotzat. Agindu kategorikoek bai, ordea, ez baitute helburu jakin bat (joka ezazu zure jokabidea lege orokor bihurtzea nahi bazenu bezala).Zer itxaron dezaket? Erlijio naturalean aurkitzen du erlijioen arteko gatazketatik ateratzeko bidea. Kantentzat, Eliza bertutearen legearen araberako errepublika unibertsala da, Kristorengan fedea izateak lege morala betetzera bultzatzen du gizakia eta Kristautasunaren xedea gizakia bere burua maitatzetik lege morala betetzera igaro dadin lortzea behar du izan.ETIKA Autonomia morala.
Caesar non est supra gramaticos
Kanten teoria morala bere Arrazoi praktikoaren kritika lanak garatzen du, ezagutza Arrazoi teorikoaren kritikak garatu zuen bezala. Bigarrenak arrazoiaren erabilera teorikoa aztergai bazuen, lehendabizikoak arrazoiaren erabilera praktikoa du. Helburua, Zer egin behar dut? Galderari arrazoian oinarrituriko erantzuna topatzea da.Etika aztertzen hasten denean, ohartzen da ordura arte egon diren etika guztiak materialak zirela, gizakiak heteronomo bihurtzen zituztenak eta, ondorioz, saiatuko da etika formala aldarrikatzen.

Etika materiala deitzen zaio edukia duenari, ongiren bat kanpotik hasieratik ezarrita duen horri. Etika honek esaten dio gizakiari zer egin behar duen eta nola. Hiru ezaugarri nagusi ditu: enpirikoa, hipotetikoa eta heteronomoa.Etika formala aldarrikatuko du, ondorioz, Kantek; ezaugarri hauek dituen etika bat: a priorizkoa eta ez enpirikoa, kategorikoa eta ez hipotetikoa, autonomoa eta ez heteronomoa.A priorizkoa, inperatiboak ez baitigu esango zer egin behar dugun. Kantek arau bakarra aldarrikatzen du: lege moralaren arabera ekitea. Ez du orokorra eta gizaki guztiontzat izan behar eta ez du ez biderik ez helbururik ezarri behar. Guk bete behar dugu hutsunea edukiz.Kategorikoa da, ez baitu ezartzen gutxi batzuentzat bakarrik helburua, guztiontzat baizik. Inperatibo hipotetikoak esaten dio erretzaileari uzteko erretzeari, baina besteei? Denontzako inperatiboa beharko luke izan. Kategorikoak balio unibertsala izan behar du.Autonomoa da, subjektuak berak bideratu behar duelako bere ekintza, kanpo elementurik bere arrazoiari ezarri gabe.
Inperatiboak arrazoian aurkitzen du lege-eramaile bakarra.

Caesar non est supra gramaticos erantzungo lioke mendekoak erregeari azken honek agindu moral edo erlijiosoak emango balitu. Zesarrek politikaz edo ekonomiaz aginduak emateko eskubidea izanik ere, ezin die adituei latineraren gramatikaren inguruko agindurik eman. Antzeko zer edo zer gertatzen da moralarekin ere.

Moralaren beharra dugu, bera gabe galdurik ginateke-eta. Berak esaten digu zer egin behar dugun. Kontzientziaren existentzia ere dudaezinezkoa da, berari esker bereizten baititugu gure ekintzak (onak /txarrak). Baina morala ezin daiteke gizakiaren gainetik etorri, borondatez erabakitako inperatiboengandik baizik. Orain, horiek baldintza batzuk dituzte

Moralaren baldintzak edo postulatuak dira askatasuna, Jainkoa eta hilezkortasuna.
Jainkoa, arima eta askatasuna, arrazoi teorikoak ukatzen dituen ideiak izanik ere, baldintza sine qua non dira arrazoi praktikoan. Ideia horiei buruz ez dago ezagutza posiblerik, baina bai fede arrazionala.Askatasuna helburuak erabakitzeko ahalmena da. Askatasunez arituko ez bagina makinen antzera arituko ginateke, egin beharrekoa nahitaez egiten.Hilezkortasuna beharrezkoa da lege morala osoki bete dezan. Mundu honetan inork ezin du lege morala osoki eta perfektuki bete, eta horrexegatik, beste munduan guztiz bete ahal izateko arimaren hilezkortasuna behar da.Jainkoa egotea beharrezkoa da, ona izatea eta zoriontsu izatea bateratu ahal izateko. Jainkoak egingo ditu zoriontsu on guztiak, gorputza hil ondoren arima hilezkorrak edukiko duen hurrengo bizitzan.Inperatibo kategorikoak, edo lege praktikoak, dira lege bihurtzen diren inperatibo objektiboak. Inperatibo horiek agindutakoa, baimendutakoa zein debekatutakoa beti da baliagarri, kasu guztietan. Formulazioa hauxe da: “Joka ezazu zure jokabidea lege orokor bihurtzea nahi bazenu bezala”.


Entradas relacionadas: