Kant eta ilustrazioa: sapere aude

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,33 KB

KANT  ETA ILUSTRAZIOA: SAPERE AUDE:

Ilustrazioa, gizakiaren irteera da bere erruzko adingabetasunetik. Nork Bere kabuz pentsatzeko ezintasunetik irteera heldutasunera, hau da arrazoia erabiltzera.

ilustrazioaren leloa: SAPERE AUDE! Ausart zaitez zure kabuz pentsatzera.

Baina ilustrazioa eman dadin gizakiak zenbait oztopo ditu;

Alferkeria eta koldarkeria

Errazagoa da pentsatzearen lana  beste batzuen (tutoreen: liburuak, erlijioa, komunikabideen...) esku uztea, Tutoreak: gizakiaren ordez pentsatzen du, gizakia hain da alferra eta koldarra tutoreak esaten duen guztia sinesten duela eta azken oztopoa adingabetasuna ohikoa bihurtu zaiola gizakiari da. Sapere aude alferkeria eta koldarkeri hau gainditzean ematen da.

Baldintza askatasuna da; bakoitzari bere kabuz pentsatzen utzi behar zaio.. Barne aldaketa bat dago  

( pentsaera aldaketa; aurreiritziak baztertzea) baina prozezu hori zaila eta geldoa da, askatasunaren erabilera egoki bat izaten ikasi behar delako.
Horretarako arrazoimenaren erabilera publiko eta pribatua proposatzen du. Federiko IIenaren politikak ilustrazioa bultzatzen du: nahi adina arrazoitu

( erabilera publikoren askatasuna) baina obeditu( erabilera pribatuaren murrizketa)

Gobernuaren zeregina ilustrazioan erlijio arazoetan askatasun osoa ematea da , bere eginkizuna delako, bakoitzari kontzientzia kontu guztietan arrazoiaz baliatzeko askatasuna ematea ere eta jendea kritikatzera bultzatzea. Ilustrazioaren ardatz nagusia erlijio arazoak dira.

  • Gobernariei gehien interesatzen zaien tutoretza delako

  • Tutoretzarik  duingabeena eta kaltegarriena delako.

Ilustrazioaren askatasun paradoxa hau da; Nahi adina eta nahi duzuenaz arrazoitu; baina obeditu! Herritarren askatasun handiagoak herriaren askatasunari muga gaindiezinak jartzen dizkiola eta herritarren askatasun baxuagoak herriaren askatasuna garatzeko aukera ematen duela dio. Legetasun maila gero eta altuagoa lortuz, agian, moraltasun maila ere igo daitekeela zioen.


Entradas relacionadas: