Kant-en idealismo transzendentala

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 15,2 KB

KANTENKANTEN EZAGUTZAREN TEORIA.


Immanuel Kant Prusian jaitoako filosofoa da(1724-1804). Garai hartan Arrazionalismo eskolarraren barruan zegoen gure filosofoa.


Arrazionalismoak, filosofia dogmatismora eramaten gaitu, arrazoian erabateko konfiantza jarriz(sentsazioak baztertuz) eta berak sortutako objetuei errealitatea ematen dielarik.
Bestalde, enpirismoak eszeptizismora eramaten gaitu, inpresioak bakarrik izanez gero ez dagoelako ziurtasunik, soilik probabilitatea.
Beraz Kantek, dogmatismoa eta eszeptisismoa gainditzeko, hauen kritika egiten du arrazoiaren mugak aztertuz, eta arrazoiaren ahalmenak 3 galderatan laburtuz:Zer ezagut dezaket?, Zer egin behar dut?, Zer espero dezaket?

Ondorioa:


Zer da gizakia?


Kantek dio bere filosofia bira kopernikarra dela, hau da, ikuspuntua aldatu behar dela objektua gure ezagutzeko baldintzetara egokituz, gure a prioriren menpe soilik izanez.


Ezagutzaren elementuak judizioak dira, eta hauek bi multzotan sailaktu daitezke:


subjektu eta predikatuaren erlazioaren arabera eta esperentziaren arabera. Lehenengo taldea judizio analitikoak ditugu, hauetan subektuaren kontzeptuak predikatua dago eta egia dira kontrakoa ezinezkoa delarik. Bestalde, judizio sintetikoak daude, hauek aldiz ez daude subjektuaren kontzeptuan, kontrakoa posiblea da eta zerbait berri gehitzeko aukera dago. Bigarrenean, a priorizko judizioak daude lehenik, hauek esperientziaren kanpo daude, esperientziak ezin ditu ezeztatu, egiazkoak baitira beti, unibertsalak eta beharrezkoak.
A posteriorizko judizioak aldiz, ezperentziaren odnorengoak dira eta honek egiaztatu edo ezeztatzen ditu eta ezin dira unibertsalak eta beharrezkoak izan.


Dena den, logika klasikoaren arabera soilik bi judizio mota daude:


analitiko eta a priori(arrazionalistak)
eta sintetiko eta a posteriori(enpiristak). Kant hauen artean nahasketa bat egin nahi du epistemologia garaiko zientzietan oinarritu nahi duelako(Newtonen fisikan)
Eta horretarako
fisikako edozein lege zientifiko judizio sintetiko a priori bat izan behar da.
Proposaturiko judizio mota hau soilik Matematiketan eta Fisikan aplikagarria da, ez aldiz Metafisikan, ez baitago osaturik, ezta zientzialarien arteko adostasunik ere.

Kantek


Estetika transzendentalaren bidez gure sentimenak zenbait elementu apriorizkoak nola dituen aztertuko ditu eta hauek ez datoztela esperientziatik, baina derrigorrezkoak dira edozein esperientzian.
Elementuak espazioa eta denbora dira eta subjektu batek ezartzen dituen sentimenaren a priorizko formak dira, eta edozein esperientzia antolatzeko edo eratzeko gaitasuna dutenak. Inpresioak esperientziaren materia dira.

Orduan, matematikak sortzen duen edozein a priorizko legek beti balio du edozein esperrentziatan ematen zaigun objektu batentzat. Beraz, a priorizko elementua dugu eta esperientziatik datorrena.


Logika transzendentalaren bidez
Analitika transzendentala eta
Dialektika transzendentala aztertzen ditu Kantek.
 Analitikan transzendentalean aztertzen du nola posible diren judizio sintetiko apriorizkoak fisikan.
 Sentimenaren ondorengo ahalmena adimena da, judizioetan osatutako objektu bat kategoria(subjektu baten adimenak dituen a priorizko kontzeptuak) baten menpe ezartzen dituen. Kategoria hauek ez datoz esperientzia hauetan dauden arren, ahalbidetzen duten eta ulergarri bihurtzen duten arren


Sentimenaren bidez objektuak eman eta adimenaren bidez pentsatu egiten ditugu


Kant a priorizko kategorien zerrenda ematen du, hauek gure edozein esperientzia posible osatzen dituzte:


Kantitatearen kategoriak: Unitatea, Aniztasuna, Mugatasuna


Koalitatearen kategoriak: Errealitatea, Ezezkotasuna, Mugatasuna


Harremanen kategoriak: Substantzia, Kausalitatea, Elkarrekikotasuna


Modalitatearen kategoriak: Posibilitatea, Existentzia, Beharrezkotasuna



Kanten ustez hainbat esperientzia substantzia eta kausalitatearen menpe daude, eta esperientziatik harago dagoena (noumenoa)
ezin dugun ezagutu arren pentsatu dezakegu eta agertzen zaiguna eta agertzen zaiguna (fenomenoa)

Soilik, subjektuaren sentimen eta adimenaren baldintzapean dago


Ondorioz Kantek ondorioztatzen du fisikan posibleak direla sintetiko eta a priorizko judiziak ezagutza zabaldu eta subjektuak ezarritako a priorizko kontzeptuengatik (kategoriak).


Dialektika transzendentalarekin jarraituz, honekin Kantek Metafisika arrazionalistek azaldutako errealitateak(arima, jainkoa, mundua) pentsa daitezkeela baina esperientziatik kanpo daudela dio. Sentimenaz eta adimenaz gain, arrazoia ere dugu. Arrazoiak esperientziak sintetizatzen eta elkartzen ditu, eta geroz eta judizio orokorragoak egiten ditu. Arrazoiak esperientziatik ateratzen da, eta Arrazoiaren ideiak agertzen dira, alegia, arima, mundu ata jainkoa. Hauek izatez ez daude sentimenaren eta adimenaren menpe, ez dagokie inongo esperientzia objekturik eta horregatik ez dute benetako ezagutza ematen. Beraz matematika eta fisika ez bezala, Metafisikak Arrazionalistek Metafisikaren ideak esperientzia objektutzat hartzen dituzte eta horregatik ez dira inoiz ados jartzen. Norberaren arrazoiak ondorioztatu dituen ideiak dira Metafisikaren ideiak,eta hortaz, ezin dira adostasunean jarri, eta intuizio intelektualik ez dugunez, gure ezagutzatik kanpo gelditzen dira.


Azkenik Kantek, jainkoaren existentzia ere ezin du ezagutu. Honek jainkoaren existentziaren frogak hiru motetan banatzen ditu eta guztiak gaitzezten ditu: Alde batetik froga ontologikoa gaitzesten du judizio analitikoa edo taulogia bat besterik ez dela esanez, eta honetaz gain, existentzia ez dela predikatu bat dio, baizik eta judizio sintetiko eta a priori bat. Bestalde, froga kosmologikoa (Santo Tomasen  3. Bidea) ere baztertzen du, beharrezko gizakiak ezagutzeko kausalitatea erabili behar dugulako eta ez da erabili fenomenikoa ez de esparru batean. Azkenik, froga teleologikoa ere kritikatzen du, froga honek ez duela sortzaile baten existentzia frogatzen esanez, demiurgo batena baizik.


Laburbilduz, Kantek hasieratik bilatu nahi ziuten a priorizko eta sitetiko judizioak aurkitu egiten ditu. Gainera, enpirismoaren eta arrazionalismoaren ideak batu egiten ditu.



Entradas relacionadas: