Kant arrazoimenaren erabilera publikoa eta pribatia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,52 KB

Arrazoiaren erabilera publikoa eta pribatua

Ilustrazioa lortzeko ezinbestekoa da arrazoitzeko askatasuna.
Arrazoimenaren erabilera publikoa eta pribatua bereizten dira.

Arrazoimenaren erabilera publikoak aske izan behar du une orotan, eta erabilera hori da ilustrazioa sorraraz dezakeen bakarra eta lehenik kanpo erabiliko duguna. Norbaitek, aditu bezala, irakurleriaren publiko guztiaren aurrean egiten duena da.

Arrazoimenaren erabilera publikoak proposamen berriak, aldaketak, hobekuntzak ekarriko ditu gizartea. Proposamen berriak ezin dira betikortu. Legeak, arauak, sinisbideak aldagarriak dira. Garai bati ez zaio zilegi elkartu eta ituna eginez, hurrengo garaia egoera batera eramatea, zeinetan, nahi eta nahi ez, ezinezko gertatuko zaion bere ezagutzak gehitzea, hutzegitez garbitzea eta ilustrazioko bidean aurreratzea. Eskubide osoa daukate ondorengoek aurrekoen erabakiak gaitzesteko, askatasun osoa daukate.

Kantek dio, ez garela garai ilustratuan bizi baina bai ilustrazioaren garaian. Gizakiari asko falta zaiola agingabetasunetik irteteko, bereziki erlijio kontuetan. Guztien Ilustrazioarako oztopoak apurka apurka gero eta gutxiago direlarik. Zentzu honetan da Prusiako Ilustrazioaren garaia, Frederikoren mendea.

Frederiko bera da ilustratua, erlijio-arazoetan gizakiei ezer ez agintzea, baizik eta askatasun osoa uztea duela eginkizuna esaten duena. Kantek eskerrona ematen dio herriari adingabetasunetik deslotu zuelako arrazoiaz baliatzeko askatasuna emanez. Baina honek zioenez: nahi adina pentsatu baina obeditu (despotismo Ilustratua). Kantek pentsatzeko eta baita erabakiak hartzeko ere eskatzen dio askatasuna erregeari.

Sapere aude

Ilustrazioaren kontsigna, beste batek jarritako pausuak jarraitu gabe gure adimena erabiltzea da, hau da, ausart zaitez pentsatzera. Ilustrazioa gizakiaren adingabetasunaren irteera da. Adingabetasunak ez datza adimenik ezean- hau naturala, berezkoa baita-, nor bere buruaz besteren gidaritzarik gabe erabakitzeko gaitasun eta kuriarik ezean baizik.

Alferkeriagaitik eta koldarkeriagatik da adingabe gizadiaren zati handi bat. Hori dela eta, batzuei oso erraza izaten zaie tutorea bilatzea, eta hauek euren iritzia inposatuko digute.

Zaila da adingabetasunetik bakoitzak bere burua ateratzea. Hura maitatzera ere iritsi gaitezke; baliatzeko aukera inoiz ez zaiolako eman, ez da gai duen adimenaz baliatzeko.

Hala ere, gutxi batzuk lortzen dute, beraien burua ilustratu eta adingabetasunetik ateratzea, espiritua landuz. Hauek ilustratuak, burujabeak dira.

Gehiengoak laguntza bati esker lortzen du Ilustrazioa. Lehenengo baldintza askatasuna da. Askatasuna dagoen heinean dago publikoa. Publikoa pentsalari burujabeek eratuko dute, baita tutoreen artean, adingabetasunaren uztarretik askatu eta gero, bakoitzak beste balioaren arrazoizko onespenaren espiritua, baita gizaki guztiek bere kabuz pentsatzeko duten bizibidearena ere, ingurura hedatuko dituztenek.

Baina, Ilustrazioarko iraultza ez da egokia, ez da komeni, honek despotismo berria ekarri dezakeelako eta ez Ilustrazioa. Oso kaltegarria da aurreiritziak zabaltzea eta publiko batek astiro jokatu beharko du Ilustrazioa erdiesteko.

Ilustrazioaren ezaugarri nagusiak

Ilustrazioarako ezinbesteko baldintza askatasuna da. Ilustrazioak erabateko konfiantza du gizakiarengan, ziur zeuden gizakiak lanean jarri ahal izango zuela, izatezkoa, berezkoa duen tresna:

Arrazoimena

Arrazoimena behar bezala erabiliz gero, naturaren kontrola eta erabilera teknikoa, eta gizartearen hobekuntza morala eta politikoa eskuratuko zituztela.

Arrazoimena kritikoa da; ez du ezer ontzat emango aldez aurreko azterketa egin gabe. Baina arrazoimenaren kritika horrek bere buruarekin hasi behar zuen (hau da arrazoimen autokritikoa). Arrazoimenak bere mugak zehaztu behar ditu, ez da ahalguztiduna.

Horrez gain, autonomoa da. Bere buruaz baliatzen da eta horrela aurreiritzi moralak gaindituko zirela uste zuten. Denak berdinak gara arrazoimena dugulako.


Entradas relacionadas: