Kanarietako nekazaritza paisaia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 18,47 KB

5.Gaia: Nekazaritza-paisaiak nekazaritza-
Espazioaren morfologia edo itxura dira. Inguru naturalaren eta bertan egindako nekazaritza-jardueraren arteko konbinazioaren emaitza da. Espainiako lurraldean konbinazio horien dibertsitatea dela bide bertako paisaien aniztasuna azaltzen da.
5.1. Iberiar penintsularen iparralde hezeko nekazaritza-paisaia a) Nekazaritza-egiturak: - Biztanleria urria eta zahartua da, ondorioz emigratu behar dute. Populatze nagusia sakabanatu tartekatua da. - Ustiategiak minifundistak dira. Nekazariek lursail txikiak dituzte, errentagarritasuna gutxitu eta mekanizazioa zaildu egiten da. - Lurzoruaren erabilera nagusiak abeltzaintzara bideratzen dira. B) Nekazaritzak azalera txikia hartzen du. Kostan, landak haranen beheko aldeetan kokatzen dira; barrualdean, haranak estuagoak direnez, nekazaritza-aprobetxamendua oso txikia da. - Iraganean polilaborantza egiten zen, nekazariak isolatuta bizi zirelako. Barazkiak eta frutak lantzen ziren baratze txikietan, etxeen ondoan, familiaren kontsumorako. - Gaur egun, nekazaritza baratzeko laborantzetan eta bazka-laborantzetan espezializatu da abeltzaintzaren garapenarekin bat etorriz. C) Abeltzaintza jarduerarik garrantzitsuena da. Klimak, haragiaren eta esnearen hiriko eskariak eta landako biztanleria urriak mesede egiten dio, eskulan gutxiago behar duelako. 1


5.2. Nekazaritza-paisaia mediterraneoa: Mediterraneo itsasoaren kostaldea eta kostalde-aurrea, Guadalquivir harana eta Balear uharteak hartzen ditu. Erliebe gorabeheratsuak dira kostaldean, eta kostatik gertu lauago. A) Nekazaritza-egiturak; - Biztanleria oso ugaria, gaur egun murriztu egin da. Populatze sakabanatuak kostako baratzetan ezik, pilatzeko joera dute. - Ustiategiak hainbat tamainakoak dira. Inguru ureztatuetan minifundioa da nagusi. Lehorreko lurretan, txikiak eta ertainak dira. - Lurzorua, nekazaritzarako erabiltzen da. B) Nekazaritzak; - Lehorreko laborantzak kosta aurreko inguru menditsu edo gorabeheratsuetan. Lur horietan zerealak, mahatsondoa, olibondoa eta arbendolondoak lantzen dira. - Laborantza ureztatuei tenperatura leunek, intsolazio handiak, erliebearen babesak, lur egokiek eta nazioarteko eskaera handiak mesede egiten diete. Baratzezaintza goiztiarra egiten da.  c) Behien eta txerrien abeltzaintza Kataluinian nagusi da. Ardiena lehorreko lurretan; eta abelburu basatiak Guadalquivirren ertzean. D) Baso-ustiapenak garrantzi txikia du, Huelvan izan ezik, bertan eukalipto-azalera handiak daude eta. 2


5.3. Iberiar penintsularen barrualdeko nekazaritza-paisaia Bi goi-lautadak eta Ebroren sakonunea hartzen ditu. Erliebe laua da, batez besteko altitude garaia goi-lautadan, eta klima mediterraneo kontinentalizatua. Udan prezipitazio gutxi, eta urtaroaren artean, kontraste termiko nabarmenak. A) Nekazaritza-egiturak - Biztanleria urria eta zaharkitua. Populatzea pilatua da: herri txikiak daude, bata bestetik hurbil, eta herri handiak eta bata bestetik urrunduak Iberiar penintsularen hegoaldean. - Ustiategiek askotariko tamaina dute.

Minifundioa

Duero haranean eta Ebroko lur ureztatuetan nagusi da, baina lehenengo horretan gutxitu egin da. - Lurzoruaren erabilerak nekazaritzara, abeltzaintzara eta basogintzara bideratuta daude. 3


b) Nekazaritzak alde handiak ditu lehorreko lurren eta lur ureztatuen aurrean. - Lehorreko lurrak goi-ordokiko paramo eta landazabaletan eta Ebro haraneko inguru ez-ureztatuan. Landa zabaletan, nekazaritza estentsiboa. Iraganean, zerealak lugorriarekin edo lekaleekin txandakatzen ziren. Gaur egun, gariaren orden garagarra landatzen da. - Ureztaketari esker, nekazaritza intentsiboagoa egin daiteke. Iraganean, azalera txikietan landatzen zen, ibaitik edo ura zegoen nonbaindik gertu, baina gaur egun, azalera ureztatua handiagotu denez, ekoizpena dibertsifikatu egin da. C) Abeltzaintzak lur lehorretan eta angioetan du garrantzia: - Gaztelako eta Ebroren sakonuneko lur lehorretan ardi-azienda garrantzitsuagoa dago, eta uztondoetan bazkatzen da. - Extremadura, Salamanca, Zamora eta Andaluziaren mendebaldeko angioak nekazaritza eta abeltzaintzako ustiategiak dira. Angio tradizionala batez ere abeltzaintzara bideratzen zen. Gaur egun, sistema tradizionala mantentzen da, aldaketa batzuk eginez. D) Baso-ustiapena Soriako Tierra Pinariegan nagusi. 4


6. Landa-Paisaiak: EH-ko landa-espazioak Bizkaiko eta mediterraneoko isurialdean hainbat ezaugarri desberdin ditu. Alde horien oinarriak inguru fisikoa, nekazaritza-egitura eta lurzoruaren erabilerak dira. 6.1.- Nekazaritzarako abeltzaintzarako eta basogintzarako espazioak EAEko atlantiko isurialdean: Uren banalerroen iparraldeko lurrak hartzen ditu. Horko inguru fisikoak erliebe gorabeheratsua du: klima ozeanikoa, prezipitazio ugari eta erregularrekin eta kalitateko makurreko lurzoruak. A) Nekazaritza-egituraren ezaugarriak: - Landa inguruko biztanleria urria da, exodo handia egon delako. Baserrietan populatzea hedatu da, Enkarterrin izan ezik, han giroa lasaia da eta herrixketan biltzen dira etxeak. Etxeak harrizkoak, teilatua bi isurikoa eta hiru solairukoak izaten dira. - Nekazaritza-ustiategia baserriaren inguruan antolatzen da. Neurri txikiko ustiategi pribatua da eta bi ataletan egina dago: Etxaldea, etxetik hurbil, belarra eta laboreak ekoiztera bideratuta, eta basoa, aldapa edo altitude handieneko lurretan, baso-erabileretarako. Heskaien bidez daude itxiak sailak. - Topografia zaila eta ustiategiaren neurria txikia denez, mekanizazioarako zailtasun ugari daude. Ekoizpen-sistema intentifikatu egiten da, eta baratzeko eta esnearen arloko espezializaziora bideratzen da. 1


b) Landa espazioaren erabilerak bilakatu egiten dira 1960ko hamarkadatik, EH-ren iparraldeko isurialdean industrializazioak nekazaritzari eskulan ugari kendu eta denbora partzialeko nekazaritza ezarri zuen eta. - Lurra bazkak, larre naturalak eta baratzeak jartzeko erabiltzen da. Baratzeak, autokontsumora bideratuta egoten da, eta lanaldi partzialeko nekazariek modu intentsiboan egiten dute, plastikoaren azpian, nekazari gutxik dute eta dedikazio esklusiboa. - Abeltzaintza nagusia behi azienda da. Intentsiboan esnetarako eta estentsiboan haragitarako.  Ardi aziendak garrantzi gutxiago du. - Baso-ustiapenari denbora partzialeko nekazaritza hedatzeak, eskulan gutxiago erabiltzea ekarri du. Produktibitate handia duenez, konifero exotikoak lantzen dira. 2


6.2.- N+A+B espazioak EAEko mediterraneo isurialdean: Uren banalerroaren hegoaldean kokatutako lurrak hartzen ditu. Inguru fisikoa laborantzarako erliebe errazagoa duten inguruek osatzen dute a) Nekazaritza-egiturak ezaugarri hauek ditu: - Landa-biztanleria ugariagoa da, topografia mesedegarriagoari esker landa mekanizatu egin delako eta industrializazio-prozesua berandu iritsi delako. Populatzea batez ere pilatua da. - Ustiategien batez besteko neurri handitu egin da errentamenduari eta lursailak pilatzeari esker. - Teknikak modernizatu dira, eta ekoizpen-sistema laborantzen espezializaziora bideratzen da. B) Landa-espazioaren erabilerak batez ere nekazaritzara eta basora bideratuta daude. - Laborantzak urezketarik egotearen edo ez egotearen arabera espezializatzen dira. Lehorreko lurretan zerealak eta mahastiak dira nagusi. Nekazaritza ureztatua Ebroren lautada alubialetan eta ibaiadarretan eta barruko arro eta haranetako inguru ureztatuetan kokatzen da. - Baso-ustiapena Arabako mendilerroan da nagusi eta intsinis pinuan oinarritzen da, zerratu, txikitu edo eraldatzeko. 3



09. Gaia : 09.1. Sarrera :Turismoa masa-fenomenoa da , milioika lagun mugitzen dira mundu osoan. Diru-iturri handia da eta herriaide askorentzat enplegu-iturri nagusia ere. 9.1.Gaia: Turismo jardueraren bilakaera eta egungo garrantzia espainian: XX. Mendeko 50eko hamarrkadan, Espainiako gobernuak erabaki zuen turismoa zela egoera hartako ekonomiaren larritasun egoeratik irtetzeko modu bakarra. Horrela, Informazio eta Turismo Ministerioa sortu zen. XX. Mendeko 60ko hamarraidian, turismoa azpisektore estrategiko bihurtu zen ordainketa-balantza orekatzeko, eta sortzen zituen sarrerek haren defizitaren %72 estaltzen zuten. Alderdi negatiboak: -Azpiegitura turistikoetako inbertsioak gutxitzea. -Atzerritar bidaia-antolatzaileen porrota. -Amerikar turismoaren beherakada. -Espainiaren lan-egonkortasunik eza. -Zenbait istripu zirela medio, turistak gutxiagotu egin ziren.  Alderdi positiboak: -Sektorearen lehiakortasuna handitu eta zerbitzuak hobetu egin ziren. -Sektorearen garestitasuna. -Bidaia-antolatzaileen eta handizkako saltzaileen mendekotasuna, zerbitzuen kostuak merkatu baitzituzten. 5.2.Turismo guneak: Turismogune nagusiak: -Balearrak eta Kanariak. Bertan dago ostalaritzaren alorreko eskaintzaren %40a. Balearretan kostaldeko turismoguneak eta Palma hiria nabarmentzen dira. -Katalunia. Kataluniako turismogune nagusia Costa Brava da, bai hotel eremuan, bai atzerritar turista kopuruan. Bigarren eremua Costa Dorada da. -Andaluzia. Costa del Sol, eta bertan, Torremolinos, Fuengirola, Marbella. -Valentziako erkidegoa. Costa de Azahar eta Costa Blanca eta valentziako hiri historikoa. 1


09.2.Gaia: Turismo jarduaeraren bilakaera eta egungo garrantzia EAEn Euskal Herrira etortzen den turismoa batez ere arteak, gastronomiak. Negozioek. Paisaiak edo kulturak erakarrita etortzen da. Mundu Guggenhem Museoa Bilbon, Donostiako Zinemaidia eta Iruñeko Sanferminak. Turismogune nagusiak: -Gipuzkoako kostaldea Donostia, Hondarribia, Zarautz eta Getaria. Bertara jo ohi dute Euskal Herriko bisitariek zein Espainiakoek. -Bizkaiko kostaldea Plentzia, Gorliz, Sopela, Bakio, Mundaka eta Lekeitio. Horietara bereziki Euskal Herriko bisitariek jotzen dute. -Arabako Errioxa Baliabide turistiko ugari eskaintzen ditu. Ehunka upelategi daude eskualdean, mahastiez beteriko paisai osatuz. Gainera, kultura-ondare handia du. Landa turismoa asko ari da indartzen. EAEko turismoaren sektorearen hazkunde horretan eragin ahal izan duten faktoreak hauek dira: -Turismo berdearen eta naturari loturikoaren gorakada, eta turistek klima epela eta bisitari gehiegirik gabeko eremuak nahiago izatea. -Euskal Herriko produktuak gero eta gehiago sartzea era guztietako enpresen programa garrantzitsuetan, bai Espainiakoetan bai atzerrikoetan. -Atzerriko eta Espainiako turismoaren hazkundea. / Iragarpenen arabera gora egingo du negozioei eta kongresuei loturiko sektoreak, baita landa-turismoari loturikoak ere. EAEra iristen diren turistak Katalunia eta Madrildik datoz nagusiki, eta baita Aragoitik eta auzoko erkidegoetatik ere. Atzerriko bisitei dagokienez, gehienak frantsesak dira, eta, gero, portugaldarrak, alemanak, ingelesak eta italiarrak. Turismoak euskal ekonomiari egiten dion ekarpena hazten joan da azken urteotan.  2


Industria berregituratze: Industria krisiari aurre egiteko Espainian hartutako politiken multzoa da. ESKAINTZA ESKARIARI EGOKITZEKO AHALEGINA, LANGILE KOPURUA TXIKITZEA, FINANTZA EGOERA ONBIDERATZEA ETA KUDEAKETA SISTEMA BERRIAK EZARTZEA. Deslokatze industriala: Eskualde edo herrialde berri batetara industria osoa edo jarduera-zati baten lekualdaketa bertan kostu txikiakoak edo kualifikazio txikiagoko langileak direlarik. EKONOMIAREN GLOBALIZAZIO PROZESUEN ONDORIO, ENPRESA INTERNAZIONALEK EGIN OHI DUTEGoi teknologiako industria: Oro ar, zientzialari- eta ingeniari kopuru handia erabiltzen dituzten industriak dira;Ezagutzaren berrikuntza azkarra, askoz handiagoa beste teknologietan baino, eta konplexutasun maila altua, I+Gn etengabeko ahalegina eta oinarri teknologiko sendoa eskatzen dituena, ezaugarriak dauzkana. Tertziarizazio: Ekonomiaren hirugarren sektoreak beste bi sektoreekin alderatuta pisua irabaztea da, sektore nagusi bihurtu arte.LAN EGITEN DUEN POPULAZIO AKTIBOA IGO EGITEN DA SEKTORE HONETAN,  BPGNARI EGITEN DION EKARPENA ERE HANDITU EGITEN DA. Garapen iraunkor: Garapen iraunkorra, jasangarria edo sostengagarria garapen mota bat da (ekonomiarena, hiriena, gizartearena eta abarrena), ondorengo belaunaldien garapena eragozten ez duena, baliabide naturalen eta ondarearen kalitatea eta kantitatea gordetzen baititu. 1


Garraio azpiegiturak: Garraio sistemaren oinarri materiala osatzen duten garraio-azpiegiturek. Garraio-sarea deritzogu. ERREPIDE, BIDE, KANALEK… OSATZEN DUTE ETA Bidaiariekin, ibilgailuekin eta merkantziekin batera garraiobide-sistema osatzen dute.NEKAZARITZA INTENTSIBO Nekazaritza intentsiboa lan edo kapital (azpiegiturak, teknologia, ...) ekoizpen-faktoreak neurri handian, nekazal jarduera garatzen den lur-eremuen aldean, baliatzen dituen nekazal-jarduera bat da, nekazaritza estentsiboaren aurkakoa.NEKAZARITZA ESTENTSIBO Nekazaritza estentsiboa lan eta teknologia gutxi erabiliz egiten den nekazaritza mota da.ABELTZAINTZA INTENTSIBO Abeltzaintza industriala da. Espezie jakin batean espezializatutako ustiategietan egiten da. Azienda ukuiluratuta egoten da; ukuiluetan hazten da, haien elikadura, osasuna eta gizentzea kontrolatzen da.ABELTZAINTZA ESTENTSIBO Ustiategi handietan egiten da. Azienda kanpoan ibiltzen da, eta larre naturalen bidez elikatzen da. Inbertsio gutxi behar ditu, baina produktibitate txikia du. Produktuak herrialde garatuetan saltzeko erabiltzen dira, baita gutxiago garatuta dauden herrialdeen autokontsumorako.NEKAZARITZA USTIAPENA Nekazal enpresa edo nekazariaren beraren esku dagoen nekazaritza produkzioa da. NEKAZARITZA-PAISAIA Nekazaritza espazioaren itxura edo morfologia da. Paisaia natural batetatik abiatuz, giza eraginaren ondorioz nekazaritza, abeltzaintza eta basogintza jardueren eraginez, sortzen den paisaia mota berria da. 2


Entradas relacionadas: