Kanarietako klima

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 18,36 KB

3. GAIA. ESPAINIAKO KLIMA MOTA NAGUSIEN ETA EREMU KLIMATIKO BAKOITZARI DAGOZKIEN LANDARETZA MOTA DESBERDINEN SINTESIA

Espainian klimen dibertsitate handia dago. Klima nagusiak ozeanikoa, mediterraneoa (hainbat barietateekin) eta mendikoa dira. Aipatzekoa da kanarietako klima berezia dela.


KLIMA OZEANIKOA


. Klima ozeanikoaren ingurua iberiar penintsularen iparraldea da. 

  • Prezipitazioak


    .  Ugariak, erregularrak eta leunak dira (urteko 800 mm-tik gorakoa).
  • Eurien banaketa nahiko erregularra da, borraskek etengabe jarduten dute eta hilabetero euria egiten du. Hala ere, prezipitazio gehien neguan agertzen dira eta udan gutxien, Azoreetako antizikloiaren eraginez.

  • Prezipitazioen forma leuna da, eta ura lurzoruan iragazten da.

  • Tenperaturak. Hedadura edo bitarte termikoa txikia da kostaldean, itsasoaren eraginez (9ºC-12ºC bitartean),  eta moderatua barrualdean.

OTABERA, GOROLDIOA ETA PAGOAK, HARITZA, TXILARRA ,ARGOMA        IRATZEA


2)  KLIMA MEDITERRANEARRA


Espainiako zabalena da.
Klima ozeanikoa duen inguruaren hegoaldea, Balear uharteak, Ceuta eta Melilla.

  • Prezipitazioak. Urriak (500mm-tik behera)  edo moderatuak (500mm-800mm), irregularrak eta ekaiztsuak dira.

  • Prezipitazioen forma ekaiztsua izaten da askotan eta ekaitz horiek lurzorua sakon higatzen dute,landarerik ez duten inguruetan.

  • Tenperaturak aldatu egiten dira latitudearen eta itsasotik dagoen distantziaren arabera. Klima mediterraneoaren barruan hiru azpimota bereizten dira: itsasokoa, kontinentalizatua eta lehorra.

  1. Itasasoko klima mediterraneoa. Iberiar penintsularen mediterranear kostaldean (HE ekialdean izan ezik –Murtzia, Almeria-), hegoatlantikoko kostaldean, Balearreak, Ceuta eta Melilla.

  • Prezipitazioak urriak edo moderatuak dira (300-800 mm bitartekoak).

  • hegoatlantiko kostaldean, prezipitazioak ugariagoak dira, borraska atlantikoek eragin handia dutelako. Prezipitazio ugarienak neguan edo udazkenean izaten dira.

  • Mediterranear kostaldean, prezipitazioak urriagoak dira, borraska atlantikoek Iberiar penintsulako mendiak zeharkatzerakoan hezetasuna galtzen dutelako. Prezipitazio gehien udazkenean.      

  • Hedadura termikoa (bitarte termikoa) moderatua dute (12ºC-15/16ºC), Mediterraneoa itsasoa beroa delako. Uda beroa da eta negua leuna (10ºc baino gehiago)

    1. Klima mediterraneo kontinentalizatua


      . Iberiar penintsularen barrualdean, Ebro haranaren erdiko zatia izan ezik (Zaragoza inguruan).
  • Prezipitazioak urriak edo moderatuak dira (300-800mm bitartean).

  • Prezipitazioen bolumena Iberiar penintsularen barrualdeko mendebaldeko sektorean apur bat handiagoa               da, borraska atlantikoen maiztasuna handiagoa delako.

  • Gaztelako eta Ebroren sakonuneen erdian prezipitazioak urriagoak dira, mendien artean sartuta daudelako.

  •      Hedadura termiko handia dute (16ºC-tik gorakoa), itsasoaren eragina iristen ez delako.

2.3.  Klima mediterraneo lehorra, subdesertikoa edo estepakoa. Iberiar penintsularen HE eta Ebro haranaren erdiko zatia.

  • Prezipitazioak oso urriak dira (150-300 mm bitartean).

  • HEn (Murtzia,Almeria) idortasuna dago Mendikate Betikoek  inguru hori atlantikoko borrasketetatik babesten dutelako eta Afrikatik datozen aire-masa lehorrak ohikoak direlako.

  • HEbroren haranean erdiko zatian idortasuna dago Iberiar mendikateak hesi moduan jarduten duelako borraska atlantikoen aurrean eta Kastaluniako Kostaldeko mendikateak Mediterraneo itsasoaren eragina gelditzen duelako

  • Tenperaturak aldatu egiten dira latitudearen eta itsasora dagoen distantziaren arabera.

  • HEko kostaldean urteko batez besteko tenperatura 17ºC-18ºC ingurukoa da eta neguak oso leunak dira (ez du 10ºC-tik behera egiten).

  • HEren barruan (Albacete) eta Ebro haranaren erdian urteko batez besteko tenperatura 17ºC-tik beherakoa da eta neguak moderatuak (6ºC-10ºC bitartean) edo hotzak (6ºC-tik behera.

  • Klima mediterraneoko landare paisaia. Ohiko landare formazioak baso hosto iraunkorra eta satrakadia (makia, garriga eta estrepa) dira. Formazio hauek idortasunera egokitutako landarak dira (formazio xerofiloak)

  • Baso hostoiraunkorrak altuera txikiko zuhaitzek osatzen dute. Enbor ez-zuzenak, lodiak eta zimurtuak izaten dituzte. Espezierik aipagarrienak artea (“encina”) eta artelatza (“alcornoque”) dira, eta bigarren mailako landare-formazioa hedatuena pinuarena da.

Artearen eta artelatzaren basoa garbitu egiten da, zura eta egurra aprobetxatuz, eta nekazaritza eta   artzaintza konbinatu egiten dira.


  • Sastrakadia gizakoiak basoa degradatzearen emaitza da. Hiru mota dira: makia, garriga eta estrepa.

3)  MENDIKO KLIMA . Mendiko klimaren inguruak 1000 m-ko altituderik gorako lurraldeak hartzen ditu


  • Prezipitazioak oso ugariak dira, urtean 1000 mm-tik gorakoak.

  • Tenperaturei dagokienez, urteko batez bestekoa txikia da (10º C-tik beherakoa) eta neguak hotzak dira.Hori dela eta, elur itxurako prezipitazioak ugariak dira. Klima ozeanikoaren inguruetan (Pirinioak eta Kantabriar mendikatea) ez dago hilabete lehorrik eta udak freskoak izaten dira. Inguru mediterraneoko mendietan, prezipitazioak behera egiten dute udan, eta, horren eraginez, hilabete bat edo bi lehorrak izaten dira.

Mendian landaredia estaitan, mailatan, antolatzen da, estai bakoitzean landare-formazio daudelarik, altueraren eta orientazioaren araberakoak. Behe aldean haritzak eta arteak dira nagusi, gorago mendi-pinua, pinu gorria, izeiak, pagoak, eta az<kenik belardiak.


4)  KANARIETAKO KLIMA


Klima subtropikala da eta tropikotik eta Afrikako kostatik hurbil daude. Antizikloia mugitzen denean, neguan borraska atlantikoak, eta udan Saharako airea sartzen dira.

Kanarietako korrontea hotza da, eta erliebearen eraginez, tenperaturak behera egiten du.. Faktore hoien eraginez, klimak ezaugarri hauek ditu:

- Beheko inguruetan, prezipitazioak oso urriak dira eta tenperaturak beroak dira urte osoan,hilabete batean ere ez dira-eta 17ºC-tik beherakoak. Beraz bitarte termikoa oso txikia da.

- Erdiko eta goiko inguruetan, prezipitazioak ugariagoak dira, eta 1000 mm-ra iritsi daiteke. Tenperaturek, aldiz, behera egite dute. 


Kanarietako landarediak aberastasun ikaragarria du. Uharteak direnez, endemismo ugari (berezko landare-formazioak)  dago. Erliee menditsua duten uharteetan landare-estai ezberdinak daude. Dragoa da, esate baterako, berezko landare mota bat.


Entradas relacionadas: