Kadizko Konstituzioa (1812) eta Pertsiarren Manifestua (1814) — azterketa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 13,18 KB

1. TESTUA: Kadizko Konstituzioa (1812-03-19)

1. TESTUA. CADIZKO KONSTITUZIOA (1812-03-19)
Fernando VII.a, Jainkoaren graziaz eta Espainiako monarkiaren konstituzioaz Espainiako
errege denak eta, haren faltan eta gatibutasunean, Gorte Nagusiek eta bereziek
izendatutako Erregetzako erregeordetzak, honako hau ikusi eta ulertzen duzuen guztioi
jakinarazten dizue: Gorte beraiek honako hau agindu eta berretsi dutela:

  • 1. art. Espainiako nazioa bi hemisferioetako espainiar guztien batasuna da.
  • 3. art. Subiranotasuna nazioan dago eta, arrazoi beragatik, nazioari bakarrik dagokio
    funtsezko legeak ezartzeko eskubidea.
  • 8. art. Espainiar ororen betebeharra da estatuko gastuetan bere ondasunen arabera
    laguntzea.
  • 12. art. Espainiako erlijioa katoliko, apostoliko eta erromatarra da eta izango da, egiazkoa
    den bakarra. Nazioak lege jakintsu eta bidezkoekin babesten du eta beste edozein
    praktikatzea debekatzen du.
  • 14. art. Espainako gobernua monarkia moderatu heredagarria da.
  • 15. art. Legeak egiteko ahalmena Gorteek eta erregeak dute.
  • 16. art. Erregeak du legeak betearazteko ahalmena.
  • 17. art. Auzi zibil eta kriminaletan legeak aplikatzeko ahalmena legeak ezarritako
    auzitegiek dute.
  • 371. art. Espainiar guztiek dute euren ideia politikoak idatzi, inprimatu eta argitaratzeko
    eskubidea, argitalpenaren aurreko lizentzia, berrikuspen edo onarpenik gabe, legeak
    xedatutako mugapen eta erantzukizunen pean.

Kadizen, 1812ko martxoaren 19an

2. TESTUA: Pertsiarren Manifestua (1814-04-12)

2. TESTUA. PERTSIARREN MANIFESTUA (1814-04-12)
JAUNA:
Antzinako pertsiarren ohitura zen erregea hil ondoren anarkiaz beteriko bost egun
igarotzea, hilketa, lapurreta eta beste hainbat zorigaiztoren esperientziak
ondorengoarekiko leialagoak izatera behartu zitzaten. Espainia BMri hala izateko ez zuen
behar halako saiakuntzarik zure gatibutasunak iraun duen sei urteetan. BM arbasoen
tronura itzulita ikusteaz pozten diren espainiarretatik, begirunezko adierazpen hau
Espainiako ordezkari-izaerarekin sinatzen dutenak dira (…)

Monarkia absolutua (…) arrazoiaren eta adimenaren lana da: jainkoaren legearen,
justiziaren eta estatuko funtsezko legeen mende dago: konkista-eskubidearen bitartez edo
euren erregeak aukeratu zituzten lehen gizakien borondatezko menekotasunaren bitartez
ezarri zen. Horregatik, subirano absolutuak ez du ahalmenik bere agintea arrazoirik gabe
erabiltzeko (jainkoak berak ere eduki nahi izan ez zuen eskubidea); horregatik zen
beharrezkoa botere subiranoa absolutua izatea, bere mendekoei denen interesekoa
zaintzeko eta hori nahi ez dutenak obeditzera behartzeko (…).

Eskatu behar dugun erremedioa, gure botoak, eta gure probintzienak, paperean jarriz,
Espainiako lege, foru, usadio eta ohituren araberakoa da. (…) Xede horrekin bil daitezela
Gorteak handitasunez eta antzinakoak egin ziren bezala (…): bertan behera utz daitezela
Konstituzioaren ondorioak eta Cadizen xedatutako dekretuak eta Gorte berriek kontuan
har ditzatela haren deuseztasuna, injustizia eta desegokitasunak (...)

Madrilen, 1814ko apirilaren 12a

2. TESTU IRUZKINA – Pertsiarren Manifestua

SARRERA
Testu hau diputatu absolutistek Fernando VIIari 1814an emandako agiriaren zati bat da. Iturriari
dagokionez historikoa da eta edukierari dagokionez, aldiz, politikoa. Egileak 1813an Madrilen
bildutako 69 diputatu absolutistak izan ziren; horietatik 34 elizgizonak ziren. Egile zuzena eta
denen iritzia jaso zuena Bernardo Mozo de Rosales izan zen, Sevillako diputatua; beraz, egilea
kolektibo bat da. Hartzailea Fernando VII.a da, beraz, testu pribatua da, baina testuaren garrantzia
kontuan izanda erregeak argitaratzeko agindua eman zuen, pribatua zena publikoa bihurtuz. 1814ko
apirilaren 12an eta Valencay-ko itunaren bidez Napoleonek tronua itzuli zion Fernando VIIari. Hau
dela eta martxoaren 22an muga zeharkatu eta Valentziara ailegatu zen; bertan Bernardo Mozo de
Rosalesek agiria eman zion.

ANALISIA

Testu honetan, Antzinako Erregimena berrezartzeko nahia adierazteaz gain, sistema honen justifikazioa
egiten da eta Kadizko Gorteen legeria eta Konstituzioa abolitzeko desioa adierazten da. Lege liberalek
sortu zuten egoerak ez zekartzan inolako onurarik nintzailen artean zeuden noblezia eta kleroko
kideentzat. Honetaz gain, Erregeak herriaren sostengu osoa duela ere aipatzen da. Lehen paragrafoan
"Jauna" eta ondoren BM (Bere Maiestatea) erabiltzen dituzte hartzailea den Fernando VIIari zuzentzeko.
Bertan, Antzinako persiarrek zeukaten ohitura aipatzen da: “erregea hiltzen ondoren anarkiaz beteriko
bost egun igarotzea”, honek ondorengo erregearekiko leialagoak izaten laguntzen zuela uste zuten. Egoera
honekin konparatzen dute Espainian bizi izandakoa bera atzerrian zegoen bitartean. Bukatzeko, adierazten
dute Espainian erregea tronura itzultzeaz pozten direnek sinatzen dutela manifestua.

Bigarren paragrafoan, Monarkia Absolutuaren gorazarrea eta justifikazioa egiten dute, bere jatorria
jainkotiarra dela eta aintzinetik datorrela azpimarratuz. Era berean, ondo gobernatzeko beharrezkoa
dela diote eta baita menpekoek obeditu dezaten ere. Azken paragrafoan, hainbat eskaera egiten dituzte,
hala nola Kadizko Gorteek onartutakoa deuseztatzea eta berriro ere Gorte estamentalak deitzea, lege
tradizionalak (lege eta foruak) mantentzea eta Kadizko Konstituzioaren efektuak zein bertako dekretuak
baliogabetu ditzala. Hau da, Antzinako Erregimenera bueltatzea eskatzen diote.

TESTUINGURUA

Kadizko Konstituzioa aldarrikatu ondoren frantziar ejertzitoak fronte guztietan atzera
eman zuen. 1813an Napoleonek Fernando VIIarekin Valencay-ko ituna sinatu zuen eta Fernando VIIak
Espainiako tronua berreskuratu zuen. Fernando VIIak (El Deseado), Madrilera bidean zegoela, gorteetan
parte hartu zuten diputatu absolutistek “Pertsiarren manifestua” aurkeztu zioten non konstituzioa ez
onartzeko eskatzen zioten. Absolutismoaren bultzadaz, Fernando-k konstituzioa indargabetzen zuen dekretu
bat sinatu zuen eta sei urteko absolutistari hasiera eman zion. Ondoren hainbat erreforma jartzea erabaki
zuen, absolutismoa berrezartzeko asmoarekin, hala nola liberalen aurkako errepresioa eta ekonomiaren
egoera larria zuzentzen saiatu zen.

1820an Rafael Riego tenientea 1812ko Konstituzioaren alde altxatu zen eta erregea Konstituzioa onartzera
behartu zuten. Honek agintetik herritarren eskubideak eta askatasunak bermatzeko legeak onartu zituen,
beraz aurreko urteetan martxan jarritako erabakiak deuseztatu behar izan zituen. Hala ere, honek ez zuen
asko iraun: 1822ko bukaeran potentzia absolutistek San Luisen Ehun Mila Semeak bidali zituzten liberalen
aurka, liberalak galtzaile izanik. Horrela markada absolutista izeneko garaia etorriko da. Fernando VIIk
agiri bat aldarrikatu zuen, 1820-1823 bitartean egindako lege guztiak baliogabetzen zituena. Errepresio
gogorra egon zen liberalen aurka, baina hau ez da izango garaiko ezaugarri bakarra; arazo ekonomiko
ugari egongo ziren eta liberalen eta absolutisten arteko matxinada askok jarraitu zuten.

Urte horretan bertan, Karlos Maria Isidroren oinordekotza arriskuan ikusten zuten; erregearen alaba, Isabel,
jaio baitzen. Estatuan Lege Salikoa ezarrita zegoen (honen arabera emakumeek ez zuten gobernatzeko
eskubiderik). 1830ean Fernando VIIk, ordea, Lege Salikoa baliogabetu zuen Berrespen Pragmatikoa argitaratuz.
Hau hil zenean, Isabel izendatu zuten erregina, baina ume bat zenez, bere ama Maria Kristina arituko da
erregeordetzan. Honen ondorioz, absolutistak Karlos Maria Isidroren alde azaldu ziren, karlistadei hasiera
emanez. Erreginordeak, bere boterea mantentzeko, liberal moderatuen laguntza beharko du.

Analisia — Kadizko Konstituzioa

Analisia
Testu honetan, Kadizko Konstituzioaren ezaugarri garrantzitsuenak jasotzen dira. Hasieran sarrera moduan
Fernando VII Espainiako erregea dela argi uzten da, baina erbestean izanik, Gorte Nagusiek zuten legeak
egiteko ardura adierazten da; aurrean dugun konstituzioa dugu adibide gisa. Jarraian Kadizko Konstituzioaren
artikulu multzo bat dugu, bertan bildu ziren pertsonen ideien erakusgai. Bi multzotan banatzen dira:
ideia liberalak (gehiengoak) eta ideia kontserbadore edo atzerakoiak.

Ideia liberalen artean hauek antzeman daitezke: Lehenik, subiranotasun nazionala, lehendabiziko
printzipio liberala izan zen. Printzipio honen arabera, nazioak du funtsezko legeak ezartzeko eskubidea.
Nazio hau bi hemisferioetako herritarrez osatua izango da, bai Iberiar Penintsulakoak, baita Amerikako
kolonietakoak ere. Bestalde, ideia nagusi modura beste printzipio liberal bat dugu: botere banaketa —
Montesquieu pentsalariak proposatutakoa: botere legegilea, botere betearazlea eta botere judiziala
banatuta daude: lehenengoa Gorteei eta erregeari dagokio, hurrengoa erregeari eta azkenekoa
auzitegiei.

Ondoren, berdintasun juridikoa ere printzipio liberala izango dugu. Printzipio honek gizarte estamentaleko
pribilegio sistemarekin apurtzen du; kasu honetan fiskalitaterako lotzen da, herritar guztiek estatuko
gastuetan euren ondasunen arabera lagundu behar dutelarik, hau da, zergak ordainduz. Azkenik,
adierazpen askatasunaren kontzeptua dugu, garai hartako zentsurarekin apurtzen duena.

Bestalde, ideia kontserbadoreak ditugu, aurrekoak baino gutxiago; Kadizko Gorteetan gehiengoa liberalak
baitziren, baina eliza eta nobleziaren ordezkari batzuk ere bildu ziren bertan. Bi ideia antzeman daitezke:
lehena, Espainia estatu konfesionaltzat jotzea, katolizismoa izanik erlijio onartu bakarra; bestalde,
Espainian sistema monarkikoa mantentzea izango litzateke — "monarkia moderatu heredagarria", erregearen
papera onartuz, baina botere mugatuagoarekin, monarkia konstituzionala bezala ezagutua.

1. TESTU IRUZKINA: Kadizko Konstituzioa

1. TESTU IRUZKINA: CADIZEKO KONSTITUZIOA

Sailkapena

Aurrean dugun testua 1812ko martxoaren 19an Kadizen argitaraturiko Espainiako lehen Konstituzioaren zati bat da; hortaz, lehen iturriko testu juridiko-politikoa da, baita publikoa ere. Konstituzio hau Kadizko Gorteetan parte hartu zuten diputatuek idatzi zuten, gehienak liberalak, eta Espainiako hiritar guztiei zuzendua izan zen.

Testuingurua

Testu hau garai oso kritikoan idatzi zen; Espainia frantsesen menpe zegoen. Karlos IV.ren erregetza garai konplexua izan zen: Frantzian liberalismoa gailentzen zen bitartean Espainian absolutismoa mantentzeko saiakerak eman ziren. Horrela, garai ezegonkorra bizi izan zen Espainian eta Napoleonek hau aprobetxatu zuen.

Frantziar tropek, Godoyk proposatutako Fontainebleauko ituna sinatu ostean, Espainia hartu zuten, Portugal inbaditzeko aitzakiaz. Tropa frantsesak Espainia hartzean, herritarrak Godoyren eta Karlos IV.aren aurka altxatu ziren Aranjuezen. Egoera honetan Karlos IV eta Godoy atzerriratu egin behar izan ziren eta Fernando (Karlosen semea) izendatu zuten errege Fernando VII izenpean.

Egun gutxitan, Napoleonek Fernando VII eta Karlos IV Baionan elkartu zituen, non koroa bere anaia José Bonaparteri ematea lortu zuen, “Baionako abdikazio” bezala ezagutzen denean. Espainiako herria ez zegoen ados José I. tronuan izatearekin eta, 1808ko maiatzean, herritarrak frantziar armaden aurka altxatu ziren Madrilen, Independentzia Gerrarekin hasiz. Gerraren ondorioak larriak izan ziren, herritarren aurkako fusilamendu ugari izan baitziren. Gerra irabazteko zailtasunen aurrean eta erresistentzia indartzeko, probintzia-batzordeak (edo junta probintzialak) sortu ziren, geroago Batzorde Zentral Gorena osatuko zutenak.

Horrela pixkanaka frantziarrak menderatzea lortu zuten. 1812an jada Frantziako tropa asko Errusiara erretiratzen hasiak ziren, beraz, espainiarrak gudak irabazten hasi ziren eta Batzorde Zentral Gorenak gorteetara deitu zuen Kadizen.

Kadizko Gorteek, Batzar Konstituziogilea eratu eta nazio subiranotasuna ezarri ondoren, Frantziako Iraultza eredutzat hartuz, iraultza liberala hasi zuten, herritar guztiei eskubide berdinak emanez. Modu honetan, Espainiako lehen konstituzioa idatzi zen, non absolutismoa/antzinako erregimena desagerrarazteko hainbat dekretu proposatu zituzten, testuan ikus ditzakegunak. Honez gain, erreforma zabalak jarri ziren martxan, hala nola erreforma fiskala, jauntxoen lurren deuseztatzea, elizaren erreforma, hezkuntza erreforma, … Testu honek, nahiz eta soilik bi urte egon zen indarrean, Fernando-k ez baitzuen konstituzioa onartu Espainia-ra itzultzean eta Pertsiarren Manifestuaren bidez deuseztatu zuen eta seiurteko absolutista deritzan garaia ezarri zen.

Entradas relacionadas: