Justiziaren etikak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,34 KB

ZORIONTASUNAREN BILA

-Xedeen etikak

Historioan zehar, izan dira etika batzuk, modu batean edo bestean adierazi dutenak gizakiak zoriontsu izateko bizi behar duela. Xedeen etikak ere esaten zaie eta etika horiek gizakiari buruzko ikusmolde jakin bat dute abiapuntua.

-Aristotelesen etika

Filosofo honek idatzi zuen gogoeta etikoei bakarrik eskainitako lehen lana: Nikomakorentzako etika eta horregatik esaten da Aristoteles etikaren “aita” dela.

Lan horretan dio jarduera bakoitzak “xede” bat duela jomuga, norbere “ona”. Aristotelesen arabera, egindako ekintzen bidez gizakiek bilatzen dituzten xedeetatik batzuk besteak baino garrantzitsuagoak dira, hau da, zein den gizakiaren “azken xedea”, zein den “on gorena”.

Eta azken xede hori zoriontasuna da.

Eta gizakiaren on gorena zein ote den eta gizakia zoriontsu zerk egin dezakeen erantzuteko, Aristotelesek giza izateaz duen ikusmoldea ipatzen du.

Hasteko, askotariko funtzioak dituelako eta funtzio horiek behar bezala gauzatzeak, nahiz eta zoriontsu izateko funtsezkoa eta beharrezkoa izan ez dakar zoriontasunik.

Bigarrenez, gizakia oso konplexua delako. Hainbat funtzio mota ditu. Edozein funtzio ondo gauzatzeak zoriontasuna ematen du.

-Epikuroren etika

Filosofo greziar honek zioen materia zela existitzen zen bakarra. Haren ustez, materia beste ezer ez dagoenez, gizakiaren bizitza erabat amaitzen da heriotzarekin eta, berez, gizakiaren helburuak dagokion existentzia labur horretan zoriontsu bizitzen saiatzea izan behar du.

Hiru desira bereizten ditu filosofo honek: 1)naturalak eta beharrezkoak 2)naturalak bai, baina ez beharrezkoak 3)ez naturalak, ez beharrezkoak ez diren plazerak.

-Utilitarismoa

David Hume pentsalari eskoziar honen arabera, moralaren aginduek eta arauek ez dute azken oinarria arrazoian, sentimenduetan baizik. Sentimenduek eramaten dute gizakia jokabide onez eta txarrez hitz egitera.

Gauzak horrela gertatzen dira gizaki orok beste gizakiekiko eta gizateriarekiko, sinpatia sentimendua duelako. Humeren arabera, beraz, erabilgarria dena da ona.

Utilitarismoa ez da epikureismoa bezala, banakoaren plazera bilatzera mugatzen den hedonismo indibidualista bat, baizik hedonismo sozial bihurtzen da eta gizaki guztien ongizatea hartzen du aintzat.

Entradas relacionadas: