Justiziaren Etika eta Herritartasun Ereduak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Matemáticas
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,66 KB
Justiziaren Etika: Deontologia eta Prozedimentalismoa
Moralean badago subjektua ez den beste alderdi bat: arauen eta justiziaren esparrua. Kantek eman zion hasiera tradizio horri, deontologista deritzona, eginbeharraz arduratzen delako. Apel, Habermas eta Rawlsek prozedimentalismoa garatu zuten, prozedura zein den argituz.
Formalismo Etikoa
Etika moralei eta heteronomoei egindako kritika da. Ontasunen etika materialek onaren materia edo edukia aztertzen dute, baina etika heteronomoek moraltzat jotzen dutena ez da giza nahimenak emandako helburua (nahimena heteronomoa izango litzateke eta ez autonomoa), lagungarria dena bakarrik eginbehar moraltzat hartzen baitute.
Inperatibo Kategorikoa eta Hipotetikoa
- Inperatibo hipotetikoak: Helburu bat lortu nahi duten pertsonentzat dira. Agindua helburua lortzeko bidea da (x nahi baduzu, y egin). Arrazoi kalkulatzaile batek emandako aholkuak dira, ez agindu moralak.
- Inperatibo kategorikoak: Mundu osokoak dira (x egin eta kito). Agindu moralak dira, ongia eta gaizkia bereizten dituztenak.
Eginbehar moralen forma
Unibertsala da eta berez helburu diren gizakiei dagokie. Izaki arrazional guztiak helburutzat hartu behar dira, eta ez bitartekotzat.
Autonomiaren ondorioak
Giza duintasuna, preziorik ez duena. Borondate ona da ontasun morala eta ontasun gorena; ontasun gorena eta zoriontasunaren bat egitea Jainkoaren esku dago.
Herritartasuna Estatuan
Ikuskera desberdinak
- Ikuskera liberala: Askatasun zibilak eta eskubide politikoak banatzen ditu. Askatasun zibila guztientzat da, baina politika estatu bakoitza osatzen duen talde etnikoari dagokio soilik.
- Ikuskera errepublikanoa: Komunitate horreko kideek askatasun publikoak arautzen dituzten legeak betetzen dituzte. Herritartasuna eta demokrazia lotuta daude, inor baztertu gabe.
- Ikuskera komunitarista: Arreta handiagoa jartzen du lotura kultural eta etnikoetan; lotura afektibo horiek dira elkartasunaren oinarria.
Giza Eskubideak eta Herritartasun Soziala
- Eskubide zibilak: Gizabanakoak estatuaren gehiegikeriatik babesteko eta herritar bakoitzak askatasun eremu bat izateko.
- Eskubide politikoak: Kontuan hartu gabeko zenbait eskubide, hala nola emakumeen botoa, sufragio unibertsala eta esklabutza ezeztatzea.
- Herritartasun soziala: Gizabanakoa gizarte bateko kide oso bihurtzen duten eskubideen eta betebeharren multzoa da, justizia soziala bermatuz.