Juan carlos borboikoa francoren ondorengoa izendatu

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,34 KB

23.

Sarrera

Lehen mailako informazioa dugu esku artean, gertaeraren garaiko testua da, egoera zuzen-zuzen bizi izandakoek idatzitako dokumentu historikoa.

Izaera juridikoa du, konstituzio batetik ateratako hainbat artikulu direlako. Konstituzioa herri bateko lege funtsezkoa eta gorena da, estatuko beste lege guztien sorburua dena.Gai nagusia politikoa da. Ez dago egile bakarra, kolektiboa baizik. 1977ko abuztuan, kongresuan ordezkaritza nagusia zuten alderdien zazpi ordezkarik osaturiko batzordea izan zen konstituzioaren egilea. Publikoa da, nazio esparruko testua, eta helburua, estatu berrirako marko juridikoa ematea da.Francoren diktadura desagertu ondoren, Suárezen bigarren agintaldian idatzi zen, 1977ko hauteskunde orokorren ostean. 1978ko urriaren 31ean, testua onetsi zen gorteetan; abenduaren 6an, herritarrek erreferendumean, eta abenduaren 27an, Juan Carlos I.A erregeak sinatu zuen Madrilen.TI1969an, Juan Carlos Borboikoa printzea oinordeko izendatu zuen Francok, erregimena mantentzeko. Franco hil bezain laster, Espainiako errege bihurtu zen eta diktaduratik demokraziarako trantsizioa deituriko epealdia hasi zen.Kale mailako mobilizazioak ugaritu egin ziren mota guztietako aldarrikapenak defendatzeko: askatasun politikoak, hauteskundeetarako deialdia, sindikatuen legeztapena, amnistia, autonomiak… Tentsio handiko garaia izan zen; alde batetik, erreformak egiten ari ziren, eta beste aldetik,  militarren aldetik, hauek ez ziren onartuak izan. “Ezpaten zarata” egon zen, militarrek estatu kolpea emango zutenaren ustea zegoen. Horrez gain, ekintza terrorista ugari burutzen ari ziren bai ezkerratik, bai eskuinatik. Lehenengo erreformak onartu zituen gobernuak, nahiz eta herritarren ustez prozesua oso geldoa izan: prensa-askatasuna edo bilerak egiteko eta elkarteak eratzekoa, esate baterako. Sistemaren aldaketa geldiezina zela ikusita eta Franco gabe frankismoaren ideologiaren iraupena bermatu ezin zela egiaztaturik, Arias Navarrok, gobernuburuak, dimititu egin zuen.1976ko uztailean, erregeak Adolfo Suárez izendatu zuen gobernuburu gehiengoaren harridurarako. Suárezen iragan falangistak ez zuen oposizioa lasaitzen, baina erregeak, politikan, inguru katolikoan eta komunikabideetan zuen esperientzia aintzat hartu zuen. Suárezen gobernuak arindu zuen demokraziarako bidea mota guztietako neurriak onartzen: amnistia, hauteskunde orokorretarako deialdia, TOP-
aren deuseztapena,
MugimenduNazionalaren desegitea, edo Erreforma Politikoaren Legea, gorte frankistak betiko desegingo zituen legea. Lege hau garrantzitsuena izan zen orduko sistema politikoa aldatzeko eta hauteskundeak arautzeko.Hauteskundeak 1977ko ekainean burutu ziren, UCD atera zen garaile eta Suárezen bigarren gobernua hasi zen. Gobernu berriaren kezka politiko nagusiak, konstituzio berri bat onartzea, lurralde historikoen aldarrikapenak instituzionalizatzea eta Europako Ekonomi Elkartean sartzea izan ziren.Hauteskundeetatik ateratako batzorde batek idatzi zuen konstituzioa. UCDko 3 partaide izan ziren, PSOEko 1, APko 1, PCEko 1, eta katalanak 1. EAJ-k ez zuen parte hartu zuzenenan, nazionalista katalanen bidez baizik, baina subiranotasuna espainiar nazioan zegoela onartu zutenean, horiek erretiratu ziren.  Egileek konstituzioa elkarbizitza demokratikoa bultzatzeko eta arazo politikoak bideratzeko tresna izatea helburu zuten. Gorteek proiektua eztabaidatu eta onartu zuten, eta 1978ko abenduaren 6an, herriak erreferendumean onartu zuen.Konstituzio paktatua da, ez da alderdi bakarraren konstituzioa; monarkia parlamentarioa da, deszentralizatua, botere banaketa du, giza eskubideen aldarrikapen zabala du, estatu akonfesionala da eta subiranotasuna herrian dago. Francoren diktaduran Oinarrizko Legeek konstituzio baten lekua betetzen zuten, baina ezin ziren konstituzio batekin alderatu, ez jatorrian, ezta edukian ere.Konstituzioa onartutakoan, Suárezek agindu bezala, gorteak desegin ziren eta berriak osatzeko hauteskunde deialdia luzatu zen. Demokraziaren lehenengo urratsak emanda zeuden.



Entradas relacionadas: