Juan Antonio Mogel: Bizkaieraren eta Euskal Literaturaren Aitzindaria
Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras lenguas extranjeras
Escrito el en
con un tamaño de 2,53 KB
Juan Antonio Mogel (1745-1804)
Eibarren jaio zen eta Markinan bizi izan zen 1788tik hil zen arte.
1.1. Mogelen harremanak eta teoriak
Euskararen jatorriaz ikerketa sakonak egin zituen eta garaiko adituekin harreman zuzena izan zuen (Astarloa, besteak beste). Vasco-iberismoaren teoria defendatu zuen alemaniarrekin batera: Iberiar penintsulako lehen hizkuntza euskara zela zioen. Hori bere liburuan argi ikus daiteke: La historia y geografía de la España ilustrada por el idioma vascuence.
1.2. Mogel euskal idazlea
Euskara landu zuen; horretarako, herriaren ahotik hitzak, ahoskera eta joskera jaso zituen. Peru Abarka lanaren mezua argia da: baserriak, gure euskararen gordailu izan direnak, euskararen unibertsitateak dira.
1.3. Bizkaieraren suspertzaileak
Mogel eta Añibarro izan ziren bizkaiera idatziaren lehen suspertzaileak:
- Añibarro: 1802an Esku liburua argitaratu zuen.
- Mogel: 1803an Konfesio onak argitaratu zuen bizkaieraz.
Mogelek bi eratara egin zuen lan euskararen alde:
- Erderaz: Atzerritar jakintsuen harremanen bidez. La historia y la geografía... liburuaz gain, Cartas y disertaciones sobre la lengua vascongada idatzi zuen.
- Euskaraz: Confesio eta comunioco sacramentuen gañean eracasteac, Versiones vascongadas (Zizeronen itzulpenak) eta 1802an idatzi baina 1881ean argitaratutako Peru Abarka.
Mogelen eragina
Garaiko euskaltzaleekin harreman estua izan zuen (Añibarro, Bautista...). Bere bi ilobak, Juan Jose eta Bizenta, bere ikasleak izan ziren.
1. Juan Jose Mogel
Oñatiko unibertsitatean eliz ikasketak egin zituen. Otoitz, hitzaldi eta kristau ikasbide gaiei buruzko hiru liburu idatzi zituen.
2. Bizenta Mogel
1804an bere lehen liburua argitaratu zuen: Ipui Onak. Gipuzkeraz idatzia, Esoporen 50 fabula biltzen ditu, hitz lauz itzuliak eta beste 8 bertsoz.
3. Fray Bartolome de Santa Teresa
Etxebarrin jaioa, euskal sermolari eta idazle sutsua izan zen Euskadiko hegoaldean.
Bere lan nagusiak:
- Euskal Errijetako olgueeta ta dantzeen neurrizco gatzozpinduba: Dantzetan egiten diren gehiegikeri eta bekatuen aurka idatzia.
- Icasiquizunac: 3 zatitan argitaratua. 1. eta 2. zatiak Jainkoaren legeko aginduak azaltzen ditu sermoi bidez, eta 3. zatia zazpi sakramentuei buruzkoa da.