Jose Maria Iparragirre: Bizitza eta Obra
Enviado por Chuletator online y clasificado en Lengua y literatura
Escrito el en
con un tamaño de 2,52 KB
IPARRAGIRRE 1820-1881
Urretxun jaio zen, eta mutiko zela gurasoekin Madrilera joan zen bizitzera. 13 urterekin itzuli zen eta Karlistekin foruen alde jarri zen. Bergarako besarkadan eskeinitakoa ez zuen onartu eta promesa bete ez zutenez atzerrira joan zen.
Atzerrian emakume abeslari sporano frantses baten babesa izan zuen. Honela, frantsesa ikasi eta musika eta kantu ikasketa egiteko aukera izan zuen.
1852an Euskal Herrira itzuli eta “Gernikako arbola” Madrilgo kafetegi batean kantatu zuen. Toki publiko gehiagoetan hasi zen kantatzen eta gobernua haserretu zen, espetxeratua izan zen eta kanpora bidali zuten.
Artzain eta tabernari ibili zen Argentinan eta Uruguaien 8 seme-alabak aurrera eraman ahal izateko. Lagun batzuek euskal aldunditik dirua bidali eta 1877an bera bakarrik itzuli zen “Hara non diran” kanta eginez. 1881an hil zen pulmonia batez.
Xabier Amuritzaren arabera 6 bertso mota egin zituen:
1- Aberkoiak: EH da gaia eta autobiografia ere hemen sartu daiteke. 3 ideia: Jainkoa, euskara eta Lege Zaharra. Adib: Gernikako arbola, Hara non diran, Gora euskera...
2-Amodiozkoak: Maitea ikusi nahi, alde egin behar, bihotzeko mina,... Adib: Ume eder bat, Zugana Manuela, Nere izarra...
3-Umorezkoak: Ezkongaietan, Glu Glu Glu, Gaur bai jana eta edare.
4-Dedikatuak: Nere ongille maiteai, Ameriketatik Urretxuko semeai.
5-Kritikazkoak: Euskalerria eta Amerika. Euskal Herria Amerikarekin konparatu eta gainetik jarri.
6-Kontatzaileak: Aloñamendi sortan 25 kopla Oñatiko jaietan ze ongi pasa zuen kontatuz.
Iritzi kritikoa: formari begiratuz, hiru puntuko handian egin zuen “Ezkongaietan” izan ezik, zortziko handian eta, batez ere, zortziko txikian paratuak dira bertako dailik gehienak. Neurri eta errima baldarrak ditu, eta ez da bertso-jartzaile teknikoa. Olerkaria baino musikari eta abeslari hobea da, eta herriko jendearen sentimenduekin lotzea lortzen du. Herri-kantari modura maila handia. Amuritzaren arabera Iparragirreren mendeak bertsolariak eman zituen baina kantaririk apenas edo bera bakarra, beraz meritu handia du 100 urte pasa ondotik bere kantak bizirik irauteak. Ezagunena Gernikako arbola da politika bitarteko duelako ere. Bertsolaritza eta kantutegi zaharrari loturik dago, eta arbolak Ehko politikarekin sinbolizaturik dago. Iparragirreri bizitzako gora beherak bultzatu zioten bere lanetara Etxahuni bezala, eta EH egoerak eta herriarekiko konpromisoak markatu zioten gehien.