Jose manuel etxeita josetxo

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras lenguas extranjeras

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,88 KB

1- XIX. MENDEAREN AZKEN URTEETAN BI GERTAERAK BIDERATU EUSKARAREN ALDEKO HANIBAT MUGIMENDU


Foruen galerak(1876) eta industria iraultzak dakarten egoera soziopolitiko berriek.

2- LORE JOKOAK. LEHIAKETETAN SARITUTAKO LAN HONENEKIN. SARITUTAKO HIRU IDAZLE


Antoine D`abbadiek zientzialariak eratu zituen lehenbiziz 1853an lapurdiko Urruñan,euskal jai gisa. Mugaz bestalde 1879an Elizondon. Geroztik, Euskal Herriaren alderdi biek ezagutu zituzten jai hauek, nahizta pixkanaka hegoa iparrari nagusitu zitzaion. Lore-jokoak, jaialdi moduko kultur ospakizunak ziren, herriaren nortasuna sustatzeko.
-Saritutako lan onenak, Donostiako EUSKAL-ERRIAn argitaratzen zituzten.
-Iparraldean Elissanburu Jean Baptiste, Jean Barbier dira ezagunenak. Hegoaldean, Felipe Arrese Beitia dugu ezagunena.

5- EUSKANTZAINDIAREN XEDERIK GARRANTZITSUENA. NOIZ HELDU XEDE HORRI. HASTAPENETIK BIN LAN NAGUSI


EUSKALTZAINDIAREN xederik garrantzitsuenetakoa euskararen batasuna izan zen. 1968an heldu zion ofizialki akademiak batasunaren auziari. Euskaltzaindiak bi lan arlo nagusi izan ditu hastapenetik: IKER eta JAGON sailak. Lehenak, hizkuntzaren azterketari begiratzen dio; bigarrenak,aldiz, hizkuntza zaintzea eta zabaltzea du helburu.

6- EUSKALTZALEAK ELKARTEA. BAZKIDE PORROKATUENAREN AMETSA


Arrasaten Euskararen Eguna eratu zen. Ospakizun horretara garai hartako euskal idazle eta kulturgilerik gehienak joan ziren, eta euskararen aldeko talde berri bat sortzeko biltzarra egin zuten. Horrela jaio zen EUSKALTZALEAK elkartea.

-Euskara hutsezko egunkaria plazaratzea izan zen EUSKALTZALEAK erakundeko bazkide porrokatuenetako baten ametsa, Lizardi poetarena hain zuzen ere.

1- TXOMIN AGIRREK UTZI ZIZKIGUN NOBELAK. ZEIN EUSKALKI


Hiru nobela: Auñamendiko lorea (1898) lehen euskal eleberria eta kresala (1906) bizkaieraz. Garoa (1912) gipuzkeraz. Kresala, ohitura nobelaren ildotik azaltzen zaigu. Arranondo/Ondarroa itsas herriko gertaerak eta pasadizoak kontatzen dizkigu. Mañaxi eta Anjel dira protagonista nagusiak eta kontalari orojakilea dago.

2- GAROA NOBELAREN GAI NAGUSIA. NOLAKO EREDUA. NOLA DESKRIBATU BIZKAIA


Garoa: euskal nekazaritza eta artzaintzari eskeinitako eleberria dugu. Euskaldunaren eredua idealizatzen da. Kristau fededuna eta abertzalea. Bizkaia bi aldetan banatzen du,deskribapen kaotikoa eginez.

3- MUNDAKAKO IDAZLEA MENDE BIEN ZUBIAN. NOLAKO LIBURUAK IDATZI


Jose Manuel Etxeita; Josetxo(1909) eta Jaioterri maitia (1910ean). Erraz xamarrak,aparteko korapilorik gabekoak dira bere liburuak. Umezurtz baten istorioa kontatzen digu Josetxok, eta Ameriketarako emigrazioa da Jaioberri maitiaren gaia.

4- 1920TIK AURRERA EZ EGIN AURRERA EUSKAL NOBELGINTZAK. HIZKUNTZA EREDUA


1924an Primo de Riveraren diktadura denboran, lehortea sufritu genuen Euskal letretan. Poesia nagusitu zen urte horietan euskal literaturan. Errepublika garaia (1931) hiru nobela soilik inprimatu ziren: Anabitarteren (Usauri) eta “Donostia” ; eta Barrensororen (Uztaro)

1937an

EUSKERA aldizkarian atalka agertu ziren. Gerra bete-betean inprimatu zenez gero, ez zuen behar bezala zabaltzerik izan.

5- NOLAKO LANAK EBARISTO BUSTINZA "KIRIKIÑOK"


Kirikiñok,hainbat aldizkarirako eta, batik bat, EUZKADI egunkarirako artikulu labur,arin eta biziak atondu zituen, euskaraz irakurtzeko zaletasuna gehitzeko asmoz.

7- JEAN ETXEPARE APARTEKO GIZONA. ADIBIDE BAT


Jean Etxepare “MIRIKUA”. Medikua eta garaiko kultura europarra ezagutzen zuen. Haren pentsakera ez zetorren bat puntu askotan aldi hartako euskaltzale gehienek zutenarekin.

5- ORIXEREN EUSKALDUNAK LIBURUAREN IBILBIDEA ETA GAIA


Orixeren EUSKALDUNAK poema epikoa, hamabost urte lehenago bukatua zegoen,baina gerrak eragotzi zion kaleratzea.

3- EUZKO GOGOA. EUSKALDUNA IPARRALDEAN


EUZKO GOGOA: Zaitegik Guatemalan eratu,zuzendu eta kaleratu zuen “KULTUR ALDIZKARIA”. ESKUALDUNA,aldizkari bat.

Entradas relacionadas: