Jolasen Estrategiak eta Jolasen Zuzentzeko Irizpideak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 9,89 KB

Jolasen Estrategiak

Jolasaren parte-hartzaileen artean sor daitezkeen harremanak kontuan hartuta, bai eta inplikazio kognitiboa eta afektiboa ere, jolasetan gertatzen diren oinarrizko estrategiak:

Banakako estrategia, Lankidetza, Aurkaritza, Lankidetza-Aurkaritza, Anbibalentea

Banakako Estrategia

-Jolas psikomotorretan edo egiturarik gabeko jolasetan gertatzen da.

-Estrategiak, ingurunetik erabiltzen dituen elementuetatik eta irudimen aldetik dituen mugetatik datorren ziurgabetasunak emango ditu. Erabakiak pertsonalak dira eta ez dituzte beste pertsona batzuek mediatizatzen, ekintzak bakarka egiten baitira.

-Objektuekin bakarrik jolasten den haurraren adibidea (indioak, autoak, panpinak, etab.).

Jokoa Lankidetza Estrategia Gisa

-Helburu komun bat lortzeko ahaleginak bateratzean oinarritzen dira. Elkar onartzeko eta partekatzeko jolasak dira.

-Ezaugarri diren elementu garrantzitsuak: (Omeñaca eta Ruiz,2002):

Taldekideen arteko lankidetza.// Jarduera bateratua eta parte-hartzailea// Lanak koordinatzea.// Planteatutako egoerei eta arazoei erantzuna emango dieten

irtenbideak bilatzea.// Ez du lehiaketa sustatzen.// Ez du baztertzen, ez du ezabatzen, ez du diskriminatzen.// Horietako batzuen adibidea: hareazko gazteluak eraikitzeko // jolasak, giza dorre bat sormenez egiteko jolasa, etab.

Jolasa Aurkaritza Estrategia Bezala

-Bi pertsonak edo bi taldek parte hartzen dute, eta jolasaren arrakasta bestearen porrotaren bidez bakarrik lortzen da.

-Jolas soziomotorrak dira, bi baitira jokoan parte hartzen dutenak.

-Jokoaren funtzionamenduaren oinarria 'kontrakomunikazioa' izango da, hau da, bestearengandik jasotzen dudan guztia nire aurkakoa izango da.

-Estrategia mota hori garatzeko, beren trebetasun-mailen arabera (neurria, pisua, gorputzaren tamaina, etab.) elkarreragiten duten elementuak edo taldeak orekatu behar dira.

Jolasa Lankidetza - Aurkaritza Estrategia Bezala

-Bi taldek parte hartzen dute, eta taldekideak lankidetzan arituko dira beste taldeari aurre egiteko.

-Jokoaren funtzionamendua informazioaren 'Kodifikazio-deskodifikazioa'n oinarrituko da. Horretarako kode edo komunikazio estrategia jakinak erabiliko dira (keinu bidezkoa,

ahozkoa, … )

-Estrategiak edo taktikak garrantzia handia hartzen dute

Jokoa Ebazpen Estrategia Gisa:

-Jolas horietan, parte hartzaile bakoitzari aukera ematen zaio hura garatu bitartean gainerako guztiekin harremanetan jartzeko, aurka eginez edo lankidetzan arituz, eta egoera-anbibalentzia sortuz.

-Jolas horien ondorioz, egoera berriak eta aldakorrak konpondu behar dira jolasaren garapenean zehar.

Adibidez, 'Lau izkinak' edo 'baloi exeria' jolasa.

Jolasen balio hezitzailea

Jolasa Heziketa-Tresna Gisa

A. Eremu Psikomotorea

Mugimendu-trebetasunarekin (motrizitate fina eta lodia) lotutako ikasketak:

Gorputza desinhibitzea// Erresistentzia// Oreka// Gorputz-mintzaira//  Lateralitatea// Bizkortasuna// Gorputzaren kontrola// Erreflexuak// Malgutasuna

B. Eremu Kognitiboa

Ezagutzarekin lotutako ikasketak:

Estrategia-kalkulua// Arreta eta kontzentrazioa// Sormena//  Irudimena//  Zentzumenak garatzea//  Adierazpena// Behaketa// Aurkikuntza// Ikasketa-teknikak// Egoerak ulertzea

Alternatibak bilatzea

C. Eremu Sozioafektiboa

Pertsonen arteko harremanak eta gizarte-mailakoak:

Harremanak egitea// Nortasuna eraikitzea// Erabakiak hartzeko konfiantza//  Kohesioa, taldean integratzea// Talde-komunikazioa// Desinhibitze pertsonala// Lankidetza//  Parte hartzea// Atoestimua//  Autokontzeptua//  Enpatia//  Motibazioa

Jolasa Ebaluazio-Tresna Gisa

Jolasa behaketa-eremu oso egokia da, eta honako jokabide hauek azter daitezke:

- Heldutasun psikomotorea: ea egokia den adin ebolutiboari dagokion garapen motorea.

- Jarrera pertsonalak: lasaitasuna, urduritasuna, segurtasuna, poza, agresibitatea, kanporakoitasuna…

- Jarrera sozialak: arauak onartzea, harremanak, laguntzea, gatazkak konpontzea, asertibitatea, enpatia...

- Heldutasun afektiboa: nola sortzen eta barneratzen diren besteekiko harremanak.

Jolasa Tresna Integratzaile Gisa

- Pertsona guztiek dute jolasteko eskubidea eta jolasa ez da inoiz baztertzailea izango.

- Lankidetza jolasetan: jolasak egokitu integratzaileak izan daitezen.

- Elbarritasunen bat duten haurrek ere aukerak izan behar dituzte jolasean ondo pasatzeko, sozializatzeko eta besteekin harremanak izateko.

- Elbarritasunen bat duten haurrek eta ez dutenek jolasak partekatzen badituzte, aukerak sortzen dira aniztasuna zer den ulertzeko, modu naturalean bizitzeko

- Animatzailearen rolak berebiziko garrantzia du jolasak egokiak eta integratzaileak izan daitezen.

- Animatzaileak kontuan hartu behar ditu elbarritasunen bat duten haurren beharrak eta gaitasunak ekintzak planifikatzeko.

- Umeen sormena, jakin-mina eta berezko gogoa bultzatu behar du, eta parte hartzeko bideak eskaini. Umeak jolaseko protagonista izan behar du, eta ez ikuslea.

Jolasak Zuzentzeko Irizpideak

Prestaketa. Antolaketa. Aurkezpena.Gauzatzea, Ebaluazioa.

1) PRESTAKETA:

Partaide eta egoeraren baldintzak:

Materiala//  Giza baliabideak//  Parte-hartzaileen adina//  Maila teknikoa//  Aurre ezagutzak//  Zein momentu edo egoeran dauden//  Baldintza atmosferikoak//  Lursail mota//  Ingurunea

PRESTAKETA: Programazioa

-Jolasen aukeraketa: Helburu, egoera, ezaugarri eta baliabideen arabera.

-Saioak programatu: jokoen ezaugarriak kontutan hartu, saioaren faseak errespetatu (girotzea, …) etafitxak egin.

-Jolasak izen batekin identifikatzea, izen hori azkarulertu ahal izateko.

-Materiala prestatzea; beharko den materiala aldez aurretik ezagutzea eta denbora nahikoarekin antolatzea.

PRESTAKETA: Metodologia

-Inprobisazioa saihesteko, saioaren diseinuan beharrezkoak direnak baino jolas gehiago sartu, zerbait espero bezala ateratzen ez bada.

-Metodologia egokia aukeratu: Aurkikuntzan oinarritutako VS Zuzenduak

-Segurtasuna bermatu, arriskuak ekidin.

PRESTAKETA: Jarduera Motak

-Dinamismo handiko edo intentsitate handiko jokoak jokoleunagoekin txandakatzea, horrela praktikatzaileari berreskuratzeko aukera emanez.

-Gizabanakoaren prestakuntza integrala bilatzea, alderdi intelektualak, kognitiboak, motorrak eta afektiboak garatuz.

-Mota desberdinetako jolasak konbinatzea, guztien gustuak eta motibazioak asetzeko , eta denok protagonista izateko aukera izateko.

PRESTAKETA: Lehiakortasuna

-Lehiaketa erabiltzean, emaitzan soilik arreta jartzea saihestu.

-Lehiaketak bitarteko bat izan behar du parte-hartzaile guztiek aurreikusitako helburuak lortzeko, eta ez helburu bat berez,non irabaztea edo galtzea izango den helburu bakarra.

-Konpetentziak haurrarengan motibazioa sortu dezake, baina lehia-izaera ezin da jokotik aldendu. Beraz, aldaerak, arau berriak sartu behar ditugu, konpetentzia hezteko tresna izan dadin.

PRESTAKETA: Materiala eta Aldaerak

- Askotariko materialak erabiltzea, sormena garatzea ahalbidetzen duelako.

-Bazterkeriarik, diskriminaziorik eta abarrik ez gertatzeko, baztertutakoak berriro arrantzatzeko eta parte hartzen jarraitzeko aukera ematen duten aldaerak sartu behar ditugu.

2) ANTOLAKETA:

-Garaiz iritsi, lankideekin Saioa antolatu eta egiteko behar den espazioa eta materiala prestatu ahal izateko.

-Rutinak sortu, Saioa hasteko, atsedeneetan, amaitzean, …

-Ikasleen laguntza bilatzea materiala atera, jaso eta espazioan banatzeko orduan. Horrela, arauak, balioak eta jarrerak hezten laguntzen da.

-Multzokatzeak: Talde homogeneoak osatu (Maila, genero, adina,…) taldeak argi eta garbi bereizi (dortsalak, zapiak, etab.).

-Ratioak kontutan izan, talde txikiak errazago

3) AURKEZPENA: Argia

-Isiltasun orokorreko giroa lortzea.

-Haur guztien arreta bereganatzen saiatzea.

-Ozen, poliki eta naturaltasunez hitz egin.

-Erabat ulertzen laguntzen duten eskemak eta/edo adibideak erabiltzea, beharrezkoa bada erakustaldia erabiliz.

-Denek ikusteko moduko lekuan jarri (Borobilean eta altura berdinean = berdintasuna) Vs (Parean eta zutik = autoridadea)

-Azalpenetan ordena mantendu. (eremua, partaideak, helburua,…) 

-Oinarrizko azalpenekin hasi eta jolasan zehar informazio gehiago sartu. Etenaldiak eta aldaerak erabili.

-Jolasari buruzko zalantzarik dagoen galdetzea. Halakorik balego,horiek argitzea.

-Laburra izan.

-Jolas konplexuak egiten baditugu, komeni da baliabide instrumentalak erabiltzea, hala nola arbelak, fitxak eta abar.

-Hasi aldaera errazetatik eta zailtzen joan.

-Azalpenetan adibideak erabili hobeto ulertzeko. Hitz motibagarriak

4) GAUZATZEA: Denbora

-Denboraren optimizazioa: Jolasa ulertu eta autonomia lortzean, hurrengo jolasa prestatzen hasi denbora ez galtzeko.

-Jolasaren eta jolasaren artean denbora gehiegi igarotzea saihestea

GAUZATZEA: Motibazioa

-Haurrak jolasarekiko duen jarrera positiboa aprobetxatu, Teknikariak arreta handiz manipulatu beharko ditu jolasak, jolasak potentziala gal ez dezaten.

-Jokoa aldatu interesa galdu baino lehen.

-Kirolarien parte-hartzea bultzatzea, jokoaren aldaerak, arau berriak eta abar sortzeko orduan.

-Gehiegizko gidaritza saihestu,

5) EBALUAZIOA: Feedback-a

-Planteatutako helburuen betetze-mailari buruzko balorazioa egitea.

-Akatsei, zailtasunei eta abarrei buruzko oharrak gehitzea saio- edo joko-orrian, etorkizunean akats beretan ez erortzeko.

-Saioaren edo jolasaren amaieran laburbiltzea, hezkuntza-orientabide batzuekin.

-Parte-hartzaileei balorazioa eskatzea

Entradas relacionadas: