JolaS FUNTZIONALA

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,54 KB

1. ANTZUOLAKO HERRI IKASTETXEAREN PROIEKTUA

Konstruktibismoan oinarrituta dago eta teoria onek irakaslearen entzuteko gaitasuna garatzen eta ikasleen aurrean kokatzeko modu berri bat eraikitzen lagundu zien.

Ikaslea modu globalean ulertu behar da, jardueren abiapuntua izango da eta bide erraza egin behar diegu euren behar eta desioak adierazteko.

Ikasle bakoitzaren ezaugarri propioak azaltzeko Ingurune  Hezitzailea dekogu, eta bakoitzaren ongizatea berma dezan bere segurtasun afektibo-emozionala ziurta dezan, baldintzak jarri beharko dira: besteekiko lotura gozamenez bizitzea eta bere behar eta desioak ezagutu eta zainduko direla ziurtatzea.

Ikasleak bizi dituen errealitatea aztertu eta ulertzeko baliabideak eskuratzen lagundu behar du inguruneak, pentsaera bultzatzen eta bere kabuz pentsatzen laguntzen.

Irakasleak, bere boterea modu konstruktiboan erabiliz, balioak eta portaera arauak ikasleak berak eraiki ditzan bultzatuko du eta 3 ideia nagusitan oinarritzen da:

-Ezaguera barne prozesu baten ondorioz eraikitzen da, prozesu hori dinamikoa da eta ikasleak ingurunearekin duen harremanean gauzatzen da.

-Bakoitzaren ezaguera elkarrekintzaren bidez eraikitzen dela onartzea.

-Jaiotzen direnetik kulturaren ezaugarriek eragina dute ikasleengan, eta ondorioz, ezaugarri horiei zentzu propioa ematen dizkiete.

Esatekoa da ere, haurra libre dela pentsatzeko, horregatik ulertua sentitu behar da eta sinestea besteentzat garrantzitsua dela, edozein motatako ideia edo iritzia garrantzia duelako.

Eskolan bi etapa bereizten dituzte 2-7 (akzio eta berezko ekintzak) eta 8-12 (proiektuak).

Lehenengo etapan haur taldeen antolaketarako hiru egitura daude: 2 urtekoena, 3 eta 4 urtekoena eta 5, 6 eta 7 urtekoena. Gela zabaleko egitura bakoitzean espazio komunak daude:
topagunea, etxeko gauzak (jostailuak) eta lanak gordetzeko lekua.

Egituretan funtzionatzeko printzipioak ondorengoak dira:

-Pentsaera libreki zirkulatzeko aukera

-Espazioa, denbora, material, ekintza eta kideen hautaketarako askatasuna.

-Arazoei eta gatazkei aurre egiteko aukera

-Mota askotariko harreman egoerak izateko aukera

-Eraikitzeko aukera

-Helduarekiko autonomoa izateko aukera

-Iniziatiba hartzeko aukera

-Ingurunea esploratzeko eta esperimentatzeko aukera

-Entzuna sentitzeko aukera

Geletara sartzeko uneak malguak izango dira 2 urteko haurrek 10.00etatik aurrera sartzeko aukera izango dute eta ordutegia familiaren eskuetan dago.

Gela irekiak

Haurrei ekintzetan aritzeko aukera zabala ematen zaie, pentsamendua euren jolasa da eta horregatik, antolaketaren barruan, zirkulazio libreak toki eta denbora asko betetzen du.

Geletara iritsi bezain laster, espazio ezberdinetara joaten dira eta egitura bakoitzak gela irekiak ditu elkarreragina bultzatzeko. Bakoitzak aukeratuko du nora joan, norekin eta zer egitea. Ekintzak bakarka, binaka, edo taldeetan egin ahal dituzte eta denek izango dute aukera hainbat edukirekin lotutako arazoei aurre egiteko

Topagunea

Zirkulazio librea bukatu ondoren talde bakoitza topagunean bilduko da. Hemen hitza da nagusi eta horrek taldearen aurrean hau bakoitzaren protagonismoa ahalbidetzen du, hau da, euren ideia eta sentimenduak adierazten dute komunikazioaren bitartez.

2.AMARA BERRI SISTEMA

-Ikasle bakoitzak izaki globala da, hori dela eta, bere garapen esparru guztiak behatuko ditugu (nortasuna, harreman sozialak…)

-Norbera bere kontzeptu eta emozio eskematik abiatzen da, bakoitzak modu ezberdinean bizitzen du dakizkien gauzak

-Haurraren jolaserako eta helduen mundua imitatzeko erakargarritasuna baliatzea

Printzipio metodologikoak

Indibidualizazioa: norberaren erritmoa errespetatu.

Sozializazioa: Kideen arteko elkarreraginak

Aktibitatea: Ikasleak bere kabuz egin dezakeena ez dezala irakasleak egin

Sormena: Gizakien gaitasunak, esparru guztietan sustatzen da.

Askatasuna: Besteen eskubidea errespetatuz, bakoitzak pentsatzeko, adierazteko eta aukeratzeko duen eskubidea da (muga soziala)

Normalizazioa: Haur bakoitzak inguruan duen espazioa eta bizitzen ari den egoeraz jabetzen joateari deritzogu.

Globalizazioa: Bizitza globala da, haurra bizirik eta bizitzen nahi dugu eskolan eta bizi delako ikasiko du.

Nola antolatu gelak

Talde osoko saioak-saio kolektiboak:


Helduok eskaintzen diegun hizkuntz ereguak aberatsa izan beharko da aho hizkuntzaren erabilpena geroz eta zabalagoa izatekotan. Egunero, goizean eta jolas garaiaren ondoren, haurrak lurrean esertzen dira eta saio kolektibo bat egiten da. Musika erakargarria da  saioak amaitzerakoan, giroa lasaitzeko batez beste.

Etxea:

Jolas txoko hau gorde-leku eta babesgune gisa erabiltzen dute sarritan.

Jostailu didaktikoa:

Matematikaren lehen urratsak ematen dira jarduera honetan (koloreak, formak, eraiketak, puzzleak…)

Jolas motorikoa:

Mugimendua da adin honen ezaugarri nagusienetako bat. Arriskuaren aurreko jarrerak lantzen joango dira eta koordinazioa lortuz autonomoagoak izaten joango dira.

Margotegia:

Material ezberdinekin aritzen dira, ikasturtean zehar gometsak, argizariko pinturak, plastilina eta abar erabiliko dituzte.

Psikomotrizitatea:

Espazioa jarduera motrikoei zuzenduta dago, haurrek egunero joaten dira eta normalean jolas librea egiten dute; gauzak garraiatu, eraiki… Irakasleak seguritatea eskaini behar die, mugak jarri eta behaketaren bideaz bakoitzaren jarraipena egin.

Komuna:

Egunero ordu berean joaten dira komunera haurrek, baina bakoitzak behar desberdinak izango ditu (pardela) eta horiei erantzun beharko diegu. Pardelak uztearen prozesua aurretik familiarekin koordinatu behar da eta bide bateratua egiten saiatu behar gara.

Jolas tokia:

Ordu erdi gela handi batean ematen da, haurrak jolas librean aritzen dira, haien artean jolastu edota jolas indibidualekin, eta gelara bueltatu baino lehen dena batuta utzi beharko dute.

Bazkaria:

Elikadura nutrizio soila baino esparru zabalagoa da, tresneria erabiltzen ikasi behar dute haurrak, aulkian ondo eserita…

Logela:

Bazkaria bukatu ostean, eta komunetik pasa eta gero, logelara joaten dira lo kuluxka hartzera egunean zehar gastatu duten energia berreskuratzeko. Bakoitzak bere txupetea, oihala edo panpina du, erosoago egon dezaten.

Entradas relacionadas: