Johann sebastian bach

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Música

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,72 KB

Johann Sebastian Bach (1685eko martxoaren 21a - 1750eko uztailaren 28a ) _Aro barrokoko konpositore eta organista alemaniarra izan zen, historian izan den musikari familia onenetariko baten kidea.Inoiz izan den konpositore handienetariko bat bezala hartzen da askotan; ez bere lanen edertasunagatik bakarrik, baira kopuruagatik ere. Hortaz, inspirazio iturri bihurtu da hainbat musikarirentzat, hasi Mozartetik Schoenbergera Lanik garrantzitsuenen artean aipatzekoak dira "Matthäuspassion "Brandeburgoko kontzertuak", "Fugaren artea", "Ongi tenperatutako klabea", "Meza si menorrean", besteak beste.
Lehen urteak (1685-1703)
Eisenachen (Turingia , Alemania )jaio zen 1685ko martxoaren 21ean (Scarlattiren eta Haendelen urte berdinean) familia batean zeinek zazpi belaunalditan 52 musiko garrantzitsu eman baitzituen. Bachen ama berak 9 urte bakarrik zituela hil zen. Urte bat beranduago bere aita Johann Ambrosius Bach (1645-1695) hil zen, hirian musikagilea zen eta berarekin ikasi zuen musika. Bach gaztea bere anai nagusiarekin, Johann Christoph Bach (1670-1722), bera baino 16 urte zaharragoa, joan zen bizitzera eta ikastera, garai horretan Ohrdruffeko organista zena. Berarengandik ikasi zuen organoa jotzen eta konposatzen. 1700ean, San Miguel elizako koroan hasi zen lanean koroko kide bezala, Lüneburgen.
Mullhausen (1703-1708)
1703an, hamazortzi urterekin, Johann Ernst Weimareko printzearen ganbera-orkestrako biolin-jole aritzea lortu zuen eta, ondoren, Arnstadten organo-jole lanpostua eskuratu zuen instrumentuan zuen maisutasuna zela eta. Lau urte geroago Müllhausenera lekualdatu zen, eta bertan, beste lehengusina zuen Maria Barbara Bachekin (1684-1720) ezkondu eta San Blas elizan organo-jole aritu zen lanean.
Garai honetako lanak:
Cantata BWV 131
Sonata BWV 964
Fuga BWV 572
Weimar (1708-1717)
Urte bat geroago bakarrik, 1708an, gorteko organista izendatu zuten eta 1714an orkestrako zuzendaria Wilhelm Ernst dukearen gortean, Weimar-en.
Garai honetako lan batzuk:
Klabezinerako kontzertuak BWV 972-987
30 kantata inguru, baita hileta-elizkizuneko kantata ezaguna ere barne
Gottes Zeit ist die allerbeste Zeit (c. 1707), gainera, organo eta klabezinerako lanak konposatu zituen.
Cothen (1717-1723)
1717tik 1723ra Bach kaperako maisu eta ganbera-musika zuzendaria izan zen Leopold de Anhalt-Köthen printzearen gortean. 1720 urtean lehen emaztea hil zitzaion eta urte bat geroago berriro ezkondu zen, oraingo honetan Anna Magdalena Wilcke (1701 - 1760 )abeslariarekin


Entradas relacionadas: