Joaquin costaren oligarquia y caciquismo testu iruzkina

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,14 KB

8. JOAQUIN COSTAREN OLIARQUIA Y CACIQUISMO LANAREN PARARTEA (1901):

Aurrean dugun testua lehen mailako iturri historiko eta politikoa da; hain zuzen, ‘Oligarquia y caciquismo como la forma actual de gobierno de España’ liburuko pasartea . Egilea indibiduala da, Joaquin Costa erregenerazionistak idatzitakoa. Testu honetan argi ikusten da bere idelogia: liberala, demokrata eta orokorrean langile eta lurjabe txikiekin konprometitua. Publikoa da 1910ean Madrilen argitaratu baitzen liburu moduan: ‘Oligarquia eta Jauntxokeria Espainiako egungo gobernu mota gisa’Testuaren helburu nagusia garaiko sistema politikoa, Berrezarkuntza, kritikatzea zen. Testua Maria Kristinaren erregeordealdian (1885-1902) kokatzen da, erregenerazionismoan (Errestaurazioaren sistemari krittika gogorra egin zion joera ideologikoa) zehazki.

ANALISIA:

Testuaren azterketari dagokionez, sarreran idatzian zehar azalduko dituen ideiak aurkezten ditu.

Lehenengo paragrafoan, sisteman parte hartzen duuten kideak aipatzen ditu: lehenbizi, oligarkak; erdialdean bizi diren gizon boteretsuak. Ondoren kazikeak, gizarte klase altuko gizonak, lurraldeann zehar toki ezberdinetan bizi direnak. Azkenik, gobernadore zibilak. Beraz, errestaurazioaren sisttema politikoa, ‘nazio osoari iritzi eginarazten dion trikimailu’ bezala deskribatzen du. Izan ere, Canovasen sistema hauteskundeetako emaitzak manipulatzean oinarritzen, iruzurrean.  Gobernazio ministroak (‘El Lector’), probintzi bakoitzean aukeratu beharreko hautagaien zerrendak prestatzen zituen (‘Encasillado’). Ondoren, hauek tokian tokiko kazikeei ematen zitzaizkien eta hauek aurretik erabakita zegoenaren gehiengoa lortzeko hautesskundeak manipulatzen zituzten. Era guztietako baliabideak erabiltzen zituzten: akta faltsuak, bortxa erabili, botoak erosi… (‘Pucherazo’). Hau dela eta, Costak gobernadore zibilak ‘komunikazio organo’ moduan definitzen ditu, beraiek baitziren bien arteko bitartekoak.

Bigarrenean, kritikatzen du oligarka eta kazikeei gobernatzaile izena ematea, herria ez baitago ordezkatuta. Oligarka eta kazike hauek ez dituzte herritarrek aukeratu eta aldi berean, herritarren hautatzeko ahalmena deuseztatzen zuten. Gainera, duten boterea nazioaren mesedetarako erabili beharrean beren interes partikularrak asetzeko erabiltzea leporatzen di eta horregatik, ‘gorutz arrotza’ baino ez direla adierazten du; zergak ezarri eta kobratzea helburu dutelarik.

Hirugarren paragraffoan, hauteskundeen ustelkeria, iruzurra eta manipulazioa salatzen ditu. Demokraziarik gabeko sistema parlamentario honetan, klase kontserbadoreak eta gobernatzaileak klientelismoa erabiltzen zuten herritar arruntek politikan parte har zezaten.

IRUZKINA:→ Testua ongi ulertzeko ezinbestekoa da bere testuinguru historikoan kokatzea.

1874ean Pavia jeneralak burutu zuen altxamendu militarrarekin I. Errepublikari amaiera eman zitzaion. Urte berean, Martinez Camposek Sagunton burututako beste altxamendu baten bidez Alfontso XII.A Espainiako errege aldarrikatu zen, Antonio Canovas del Castillo izanik guzti honen defendatzaile eta zuzendari nagusia. Borboien iitzulerarekin Errestaurazio garaia hasi zen, gobernu forma berri batekin: ‘sistema canovista’.

Sistema canovista bi zutabetan oinarritzen zen: 1876ko konstituzio malgua, egonkortasunaren ikur zena eta subiranotasun partekatua aldarrikatzen zuena gorte eta erregeen esku, eta bestalde, bi alderdi politikoren txandaketa baketsuaren sistema: Canovasek zuzendutako ‘alderdi kontserbadorea’ eta Sagastaren ‘alderdi liberal fusionista’.Bi alderdi hauekk Ingalaterrako sistema parlamentario imitatzen saiatu ziren: gobernatzeko txandaketa baketsua akordatu zuten. Horrela, hauteskundeetako emaitzei kasurik egin gabe, gobernatzea tokatzen zitzaion alderdiak hauteskundeetan garaipena ziurtatua zuen. Hau, kazikismmoari esker lortzen zen. Gainera, 1885ean Alfontso XII.A hil zenean, bere emaztea Maria Kristina jarri zen erregeorde (1885-1902) eta tronua ziurtatzeko kontserbadore eta liberalekin El Pardoko Itna sinatu zuen, txandakatzen sistemaren jarraitasuna ziurtatuz. → Lehen aipatu bezala, sistema honen aurkako kritika bezala idatzi zuen Joaquin Costak ‘Oligarquia y caciquismo como la forma actual de gobierno liburua. Komentatzen ari garen pasarte honetan ikus daitekeen bezala, ‘erregenerazionismo’ izeneko mugimenduaren sortzailea izan zenak kritika gogora egiten dio Errestaurazioaren sistemari: bere ustez, oligarkia eta kazikisoa baitziren erregimenaren arazo nagusiak.→ Mendearen bukaeran, sisttema politiko canovista kristian sartu zen hainbat arrazoiengatik: Canovas eta Sagasta hiltzean ez zen egon hauek bezain buruzagi indartsurik eta ggainera txandaketa sistemak gobernutik kanpo uten zituen beste alderdi politikoak (sozialista, karlistak…) geroz eta indartsuagoak ziren. Gainera, Alfontso XIII.Aren erregealdia (1902-23) errestaurazio sistemaren krisia areagotu zen eta bi alderdietako buruzagiak Joaquin Costarren ‘Erregenerazionismo’aren ideietan oinarrituz sistema erreformatzen saiatu ziren, sistemaren iraupena ziurtatzeko. Espainiar arazoen soluzioa, garapen ekonomiko, kultural eta erreforma politikoarn bidez bilatu behar zela esan zuten, baina praktikan kazikismoa jarrait zuen. Beraz, aldaketek porrot egin zuten, erreformak ez baitzituen arrikusan jarri talde dominatzaileen interes politiko eta ekonomikoak

Entradas relacionadas: