Joaquin costaren oligarquia y caciquismo testu iruzkina

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,16 KB

Aztergai dugun testu hau, Joaquín Costaren Oligarquía y caciquismo testua da, hain zuzen ere literario eta publikoa da.

Joaquín Costak, erregenerazionismoaren aitzindariak, argitaratu zuen Madrilen 1901ean, Maria Kristinaren erreginaordetzaren amaieran.

Errestaurazioko sistema politiko oligarkikoari kritika gogorra egiten dio testu honetan.

Lehendabizi, Joaquín Costak Errestaurazioko klase gobernatzaileen osaketa azaldu edo deskribatzen du, hiru maila bereiztuz: lehenengo, oligarkak daude, hau da, agintean txandakatzen diren alderdi liberal eta kontserbadoreko buruzagiak dira, hiriburuan, Madrilen, bizi direnak. Ondoren, jauntxoak daude, probintzietan bizi direnak eta bertan boterea daukatenak. Azkenik, gobernadore zibilak daude, eta Oligarken eta jauntxoen arteko bitartekoak dira.

Ondoren, Costak ez dela benetako klase gobernatzailea dio, ez duela merezi horrela deitzerik. Ordezkatzen duen nazioaren parte ez delako, “gorputz arrotz” bat bezalakoa delako. Gainera, konkistatzaile atzerritarrak izango balira herria indarrez menperatzen dutela eta nazioa esploratzen dutela.

Azkenik, klase gobernatzaile honi hauteskundeetako iruzurraren errua leporatzen dio, baita sistema galbidera eramatearena ere.

Joaquín Costaren testu hau, Maria Kristinaren erreginaordetzaren amaieran idatzi zen, 1898ko krisiaren ondoren hain zuzen. Errestaurazioa krisian zegoelarik.

Seiurteko demokratikoaren era errepublikaren gainbeheraren ondoren, 1874an monarkia berrezarri zen Alfonso XII.Arekin. Horrela hasi zen errestaurazioa.

Antonio Canovas del Castillok bideratu zuen errestaurazioa eta berak ezarri zuen sistema politikoa. Erregimen liberal moderatua itzuli zen, baina joera liberal guztiak biltzen zituena. Sistema honen helburua egonkortasun politiko sozial eta garapen ekonomikoa bermatzea izan zen. Erregimen honek 1923ra arte iraun zuen.

Errestaurazioko lanen gobernua, Errestaurazioaren aitzindari eta Alderdi kontserbadoreko buru
Canovas del Castillok zuzendu zuen ets hiru helburu zituen. Lehena, gerrak amaitzea. Gerra Karlista 1876an bukatu zen Karlistak militarki garaitu zituztenean. Kubako Gerra Independentista 1878an konpondu zen uharteari autonomia emanez eta matxinatuei amnistia zabala emanez. Halere, itxuraz baino ez zen konpondu, gerora berriro piztuko baitzen. Bigarrena, ordena publiko eta soziala bermatzea izan zen, horretarako Canovasek bi alderdiren arteko txandakatzea ezarri zuen. Txandakatze horretan, Alderdi Kontserbadorea zegoen (1875ean sortua), Canovas buru zuela eta liberal moderatuek eta unionistek osatzen zuten, bestetik, Alderdi Liberala zegoen (1880an sortua), Sagasta buru zuela eta liberak progresistek eta demokrata monarkikoek osatzen zuten. Txandakatze


Entradas relacionadas: