Joaquín Costaren Oligarquía y caciquismo lanaren pasartea

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,81 KB

JOAQUIN COSTAREN OLIGARQUÍA Y CACIQUISMO LANAREN PASARTEA (1901)

Testua publikoa da, edukiera politikoa duen literatura saiakera baten zatia delako. Egilea Joaquin josta aragoiarra dugu eta 1901.Urtean egina dago. Gizon honek hainbat ogibide zituen: zuzenbiden doktore, abokatu eta notario, idazle, politikari, legegizon, ekonomialari eta historialaria izan zen, eta erregenerazionismoa izeneko XIX. Mendeko mugimendu intelektualaren burua.

Oligarkia eta Kazikismoa” Idazkia egiteko Joaquin Costaren helburua Canovasek antolatutako Berrezarkuntza sistema birsortzea izan zen eta testuan errestaurazioaren sistema politikoa kritikatzen du, horren eraldaketa eskatzeaz gain, baina erreforma baten bidez.

Costak berak argi eta garbi deskribatzen du sistema politikoaren antolaketa eta iruzurra. Horretan bi maila daude: goiko aldetik txandakatze sistema jarraitzen duten alderdi monarkikoen buruzagiak edo “oligarkak” eta behean lurralde bati atxikitutako “kazikea”.

Bi horien artean estatuaren antolamendua dago, probintzia bakoitzaren gobernadorearen bitartez. Gobernadoreak bi funtzio ditu: oligarken eta kazikeen arteko komunikazioa burutzea; eta bi horien nahiak betetzeko tresna izatea.

Estatua, bere egitura leku guztietan inposatzeko eta horren bidez zergak kobratzeko, , oligarka eta kazike hauen zerbitzupean dago. Horretarako ministeritzen delegazioak erabiltzen dira, armada eta komunikabideak (telegrafoa). Guzti horrekin klientelismo hutsaren bidez egituratzen da estatuar antolaketa.

Orduan, teorian demokratikoa izan beharko zen monarkia parlamentarioa ustelduta dago, hauteskundeak faltsuak direlako.Era berean, esan beharra dago barne ministroa ere azpijokoetan aritu zela,

Egilearen aburuz Sistema hau ez da naturala eta minbiziarekin konparatzen du. Horregatiik, nazioaren onerako modu kirurgikoan kendu beharko litzateke.

Costak erregenerazionismoko jarrera politikoa duela esan dezakegu, zeren eta espainiarekiko mina sentitzen du eta horregatik nazioa birsortu nahi du. Honekin serikusia du espainiak latinoamerikan zituen koloniak galtzearekin. Hala ere, haren iritziz, bisortze prozesuan bi talde protagonistak izan beharko lirateke: Batetik,  errestaurazio sistematik kanpoko gutxiengo aditua eta bestetik, herriaren gehiengoaren mobilizazioa, alderdi politikoen barruan ez zeuden herritarrak, clases neutras delakoa. Era berean, Estatuaren presidentea herritarrek adostu beharko zuketen; hortaz, garai hartako boterean zegoen klase politiko osoaren jubilazioa eskatzen zuen.

Pentsamendu horren bitartez,  “Unión Nacional” alderdi berrria bultzatuko zuen baina botere banaketa eta antolamenduak aproposak izan ez zirenez alderdia utzi zuen eta Union republcan diputatua izango zen(ezkerrerantz igaroz).

Bestalde, bere testamentu politikoaren programa modernoa da: estatu  aurrekontua arlo batzuetan erabiltzea; azpiegituren hobekuntza; landa munduko erreforma (lur sailen banaketa); lan munduko legedi berria (lan kontratua, giza asegurua, erretiro kutxak); botere judizial berria; zerbitzuen munizipalizazioa (tranbia, telefonoa, argiztapen sistema, bainu-etxeak); hiritarren eskubideen garapena. Orduan, hainbat ereforma proposatzen ditu irakaskuntzan, azpiegituretan eta arlo askotan, hau da, erreforma eta ideia modernoak. Bestetik, 98ko krisialdiaren aurrean erantzun positiboa ematen du “escuela y despensa” delakoan. Horri esker, lidergo morala eta protagonismoa hartzen du.

Baina hala ere ez zuen hainbesteko protagonismoa izan errestaurazio preozesua birsortzeko. Honekin batera, esan beharra dago, goi burgesiaren porrota itzela izan zela eta horregatik diktadura militarra hasiko zen. Honez gain, Primo de Riveraren erregimenak porrot egingo du eta horregatik bigarren errepublika sortu zen.

Entradas relacionadas: