Joaquin costaren oligarquia y caciquismo lanaren pasartea iruzkina

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,37 KB

4.14 TESTUARI BURUZKO IRUZKINA: JOAQUIN COSTAREN OLIGARQUÍA Y CACIQUISMO LANAREN PASARTEA (1901)

Sarrera


Testu publikoa dugu, edukiera politikoa duen literatura saiakera baten Zatia baita testua. XX. Mendeko hasieran egiten Den testu hau Joaquin Costa dugu egilea. Joaquin Costa  aragoiarra (1846-1911) zuzenbiden doktore, abokatu Eta notario, arlo askotan aritu zen eta, beraz, idazle, politikari, Legegizon, ekonomialari eta historialaria izan zen, eta erregenerazionismoa Izeneko XIX. Mendeko mugimendu Intelektualaren burua.

Oligarkia Eta Kazikismoa” Idazkia egiteko Joaquin Costaren helburua Canovasek Antolatutako Berrezarkuntza sistema birsortzea izan zen. Horretarako, hauteskunde Praktikei buruzko kritika zorrotza egiten du, Errestaurazioaren sistema Politikoa arbuiatzeko eta salatzeko xedearekin, baina beti barneko erreforma Baten bidez.

Garapena


Costak berak argi eta garbi Deskribatzen du sistema politikoaren antolaketa eta iruzurra. Horretan bi maila Daude: goiko aldetik txandakatze sistema jarraitzen duten alderdi monarkikoen Buruzagiak edo “oligarkak” eta behean lurralde bati atxikitutako “kazikea”.

Bi Horien artean estatuaren antolamendua tartekatzen da, probintzia bakoitzaren Gobernadorearen bidez. Gobernadoreak bi funtzio ditu: oligarken eta kazikeen Arteko komunikazioa burutzea; eta bi horien nahiak betetzeko tresna izatea Herritarren gainetik.

Estatua, Oligarka eta kazike hauen zerbitzupean dago, bere egitura leku guztietan Inposatzeko eta horren bidez zergak kobratzeko. Horretarako ministeritzen Delegazioak erabiltzen dira, armada eta komunikabideak (telegrafoa). Guzti Horrekin klientelismo hutsaren bidez egituratzen da estatuar antolaketa.

Beraz, teorian demokratikoa Izan beharko zen monarkia parlamentarioa usteldua da, hauteskundeak faltsuak Direlako, eta horretan aritzen da gobernuko barne ministroa. Sistema hau ez da Naturala Costaren iritziz, zerbait artifiziala baizik, minbizia ezango genuke Gaur egunean. Eta, beraz, modu kirurgikoan kendu beharko zen zerbait, nazioaren Onerako.

Konklusioa


Costaren Jarrera politikoa erregenerazionismoa iritzi korrontearena da. Berak Espainiarekiko mina sentitzen du eta birsortu nahi du. Min hori azaleratu Egiten da espainiar inperioko azken koloniak galtzearekin batera 1898ko urteaz Geroztik. Baina, Costaren ustez,  birsortze horretan bi giza talde izan behar Dira protagonistak: 1) errestaurazio sistematik kanpoko gutxiengo aditua  (“minoría patricia”); 2)  herritar gehiengoaren mobilizazioa, alderdi Politikoen barruan ez zeuden herritarrak (“clases neutras”). Baina hauekin Batera herritarrek aukeratu beharko lukete Estatuaren presidentea (“dictador-cirujano de hierro”), goitik egiteko birsortzea edo iraultza, eta Beraz, klase politikoarekin mozteko erabat: beraz, garai hartako boterean Zegoen klase politiko osoaren jubilazioa eskatzen zuen.

Ideologia Horren ondorioz Costak alderdi politiko berria bultzatuko zuen “Unión Nacional” Baina barne antolakuntza eta botere banaketa desegokiagatik utzi zuen eta Union Republicanaren diputatu aukeratua izango zen, gero eta ezkerragora joanik.

Bere testamentu Politikoan utzi zuen programa erabat modernoa da: estatu  aurrekontua arlo batzuetan erabiltzea (hezkuntza, lan hidraulikoak, baso birlandantzea, ikerketa zientifikoa); Azpiegituren hobekuntza (errepide arruntak); landa munduko erreforma (lur Sailen banaketa); lan munduko legedi berria (lan kontratua, giza asegurua, Erretiro kutxak); botere judizial berria; zerbitzuen munizipalizazioa (tranbia, Telefonoa, argiztapen sistema, bainu-etxeak); hiritarren eskubideen garapena.
Beraz, industria mundua kontutan hartzen ez badu ere Costak zenbait erreforma Proposatzen ditu landa munduan, irakaskuntzan, instituzioetan eta Azpiegituretan. Oro har, proposamen modernizatzaileak dira, Europako betse Estatu batzuekin bateragarriak direnak. 98ko krisialdiaren aurrean erantzun Positiboa ematen du Costak “escuela y despensa” lelopean labur daitekeena. Guzti horrek lidergo morala ematen dio Costari, baztertua utzi zuen alderdi Sistemaren aurrean.

Edozelan ere, Costak ez Zuen inolako arrakastarik izan barnetik Errestaurazio sistema birsortzeko. Baina porrota ez da bakarrik berea, boterean zegoen goi burgesiarena baizik. Porrot horren ondorio zuzena diktadura militarra izango da. Gezurra badirudi Ere horretan Primo de Rivera diktadoreak babestutako erregimenak ere egingo du Porrot eta azkenik benetako demokrazia bati ateak zabal zitzaizkion 1931ean: II Errepublika.

Entradas relacionadas: