Joaquin costaren oligarquia y caciquismo lanaren pasartea (1901)

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,46 KB

8- JOAQUIN COSTAREN OLIGARQUIA Y CACIQUISMO LANAREN PASARTEA (1901)

SAILKAPENA:



Oinarrizko iturri historikoa

Edukiari dagokionez, testu politikoa eta formari begira, artikulu iritzia. Egilea banakakoa, Joaquin Costa haren egilea, ekonomialari, politikari eta historialaria zen. Erregenerazionismoaren aitzindaria izan zen, errestaurazio sistemaren kritika gogorra egin zuen. Costaren ¨Oligarquía y caciquismo¨ lana publikoa eta nazionala, Espainiako biztanle guztiei zuzenduta dagoelako.Helburua Espainiako agintarien ustelkeria salatzea, Errestaurazioaren gobernu mota kritikatu. Madrilen, 1901ean argitaratu, Espainiako errestaurazioaren garaian, Maria Kristina erreginaordetzaren azken urtean eta 1898ko krisia eta gero.

ANALISIA:


Oligarkiak: klase bereko talde mugatu batek dute boterea gobernu mota honetan eta gutxiren gobernua da.Gobernadore zibila: Probintzietako gobernuaren ordezkaria eta gobernuen eta jauntxoen arteko lotura hauteskundeetan.Jauntxoa: Udalerri edo eskualde bateko gizonik itzaltsuena zen, boteretsuena eta inguruko hauteskundeen kontrola zuen.Joaquin Costa: Ekonomialari, Politiko, eta Historialaria izan zen, erregenerazionismoaren aitzindaria izan zen, Espainia berritzeko proposamena azaldu eta errestaurazio sistemaren kritika egin zuen.

Testuaren ideia nagusia Canovas del Castilloren sistema politikoa aztertzea, kritikatzea eta salatzea zen. Testua bi ataletan zatituta dago.

Lehenengo eta Bigarren paragrafoetan, gobernuaren sistema osatzen duten hiru osagaiak (faktoreak) azaltzen ditu. Lehenengo, oligarkak daude, gizon boteretsuak, buruzagiak direnak eta erdialdean daudenak. Ondoren, jauntxoak daude, lurraldeetan sakabanatuak daudenak. Azkenik, gobernadore zibilak daude, aurreko bien arteko komunikazioak arduratzen direnak. Hirugarren eta Laugarren paragrafoan, Costak gobernuaren kritika garatzen du eta esaten du oligarkak eta jauntxoak, ez direla herriaren ordezkatzaileak, klase gidaria dira eta boteretsuena eta haiek nazioko karguak jarraitzen dituzte abantailak irabazten. Azken paragrafoan, Costak salatzen du hauteskundeetan klase gobernatzaileek bozketa faltsifikatzen dutela gobernua eta kontrola mantentzeko, haren posizioaz, aberastasunez,…  baliatzen.

KONKLUSIOA:


Erregenerazionismoari gehitu zitzaion XX. Mendean gertatutako krisi politiko, ekonomiko eta soziala eta azkenean 1923an Primo de Rivera estatu kolpea ematerakoan Errestaurazioa amaitu zen.





Entradas relacionadas: