Joaquin costaren oligarquia y caciquismo lanaren pasartea (1901)

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,08 KB

8. Testua: Joaquin Costaren Oligarquía y Caciquismo Lanaren Pasarte (1901)


Aurrean dugun testu hau lehen mailakoa da, egoera hori bizi zen garaikoa delako. Forma aldetik, tratatu subjektiboa denez idatzi zirkunstantziala da eta bere edukia politikoa da. Madrilen idatzi zen, 1901an; garai hau, Berrezarkuntza (Errestaurazio) garaia da, konkretuki Maria Cristinaren erregeordetzaren hasiera, non gobernuburua Sagasta den eta Espainiak bere azken koloniak galdu dituen. Egilea Joaquin Costa da eta hartzailea irakurlea da; orokorrean espainiar guztiak. Testuaren helburua Espainiako agintarien ustelkeria salatzea da, hau da, kazikismoa eta oligarkia kritikatzea.


Dokumentu honen azterketari hasiera emateko, lehenik eta behin hitzen azalpena emango ditugu testua ulergarriagoa izateko. Hitz horiek ondorengo hauek dira:

  • Oligarkia: Klase sozial bakar baten eskuetan dagoen erregimen politikoa da , liberalek eta kontserbadoreek osatzen zuten eta errestaurazioko sisteman talde boteretsuena zen.

  • Kazikismoa


    Kazikeen jokatzeko modua. Adibidez, hauteskundeak manipulatzen zuten beraien menpekoak derrigortuz biolentziaren bidez.  

Manifestuaren azterketarekin jarraituz bertan ageri diren ideia nagusiak bi dira.  Lehenengoan gobernuak osatzen duten faktoreak aipatzen ditu: oligarkak, kazikeak eta gobernadore zibilak, baina lehen biek klase gidaria osatzen dute. Bigarren ataletan, berriz, arestian aipatutakoak ez direla gobernatzaileak esaten du; ordezkari organikoak izan beharrean gorputz arrotzak baino ez dira eta hauteskundeak faltsifikatzen, sistema okerreko bidetik daramaten eta masek emandako aginteaz baliatzen dira (beraien nahia egiteko) beraien aberastasunaz eta botereaz baliatuz.


Dokumentu honen iruzkin testuarekin amaitzeko, bere balorazioa egingo dugu. Testuak berebiziko garrantzia du garaiko funtzionamendua kritikatu zuelako eta sistemaren aurka joan zelako. 98ko belaunaldiko idazle ez gutxik antzeko kritikak egin zizkioten era berean, baina sistemak aurrera jarraitu zuen, interesatuak indartsuak zirelako eta kazikeei komeni zitzaielako. Nahiz eta epe motzera inongoko eraginik ez eduki, beste intelektualengan eragin handia izan zuen.

Entradas relacionadas: