Joaquín Costaren Oligarquía y caciquismo lanaren pasartea

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,75 KB

8. TESTUA. JOAQUIN COSTAREN OLIGARQUÍA Y CACIQUISMO LANAREN PASARTEA (1901): SAILKAPENA:

SAILKAPENA: Aurrean dugun dokumentua eduki politikoa duen lehen mailako testu bat da.  Joaquín Costaren (1846-1911) obrarik garrantzitsuenetako batetik hartutako pasarte bat da, Oligarquía y caciquismo, colectivismo agrario y otros escrtitos deiturikoa hain zuzen ere. Costa erregenerazionismoa deituriko mugimendu ideologikoaren sortzaileetako bat da. Mugimendu eraberritzaile honek, 98ko krisiaren ondorioz sortutako pesimismo giroaren testuinguruan, errestaurazioaren sistema politikoari kritika gogora egiten dio, berrikuntza sakonak proposatuz. Huescan jaioa, jurista, ekonomista eta historialaria izan zen. “Institución Libre de Enseñanza” 1879an sortutako elkartean parte hartu zuen. Liberala, demokrata eta orokorrean langile eta lur jabe txikiekin konprometitua, Errepublikar Batasunarekin parlamentuan eserleku bat lortu zuen. // Testua publikoa da, nahiz eta orokorrean bere pentsamendu politikoaren jarraitzaileak diren politiko eta juristei zuzentzen zaien. Testu honek, konkretuki, Errrestaurazioko gobernu sistema eta garaiko hauteskundeen iruzurra salatzen du, trama guzti hau osatzen duten elementuak barne. Habsburgoko Maria Kristinaren Erregeordetza garaian (1885-1902) kokatu behar dugu eta, lehen aipatu bezala, Espainiak bere inperio koloniala galdu ondoren sortzen den krisi politiko, ekonomiko eta moralaren testuinguruan.

ANALISIA:


testu honetan Errestaurazio garaiko hauteskunde sistema ustelarekiko salaketa egiten da. Lehenengo paragrafoan sistema honetan parte hartzen duten elementuak deskribatzen ditu. Lehenbizi oligarkak edota klase boteretsua eta goi mailako burgesia, gorteetan beraien interesak defendatzen dituen taldea hain zuzen ere. Bigarrenik, kazikeak ditugu, nekazal eremuetako jauntxoak edota lur jabe handiak, eskura zituzten baliabideekin -hauteskunde erroldak faltsutu, botoak erosi, hautesleak  presionatu…- hauteskundeak manipulatuz, nahi zituzten emaitza politikoak lortzen zituen taldea (pucherazo deitzen zioten operazio honi). Azkenik, gobernadore zibila dugu, gobernuaren ordezkari probintziala. Honek oligarka eta kazieen bitartekari lana egiten zuen; horregatik Costak “komunikazio organo eta tresna” bezala deskribatzen du gobernadore zibila. Hauteskunde prozesu ustel hau osazten zuen beste elementu bat honako hau litzateke: Gobernazio Ministroa (Elector), barruti bakoitzean aukeratu beharreko hautagaien zerrendak prestatzen zituena (operazio honi Encasillado deitzen zioten gazteleraz).

//

Bigarren paragrafoan  “gobernatzaile eta alderdi” deiturikoen lana kritikatzen da. Costaren ustez hauek ez dute herria ordezkatzen; hau da, oligarka eta kazike hauek ez dituzte benetan herritarrek aukeratu, hauteskundeetako emaitzak manipulatuta lortzen baitzuten posizio hau. Gainera, talde hauek duten boterea nazioaren mesedetarako erabili beharrean, interes partikularrak asetzeko erabiltzea leporatzen die. Horregatik, “arrotz eta atzerritar” gisa jotzen ditu; zergak ezarri eta kobratzeko helburu bakarra adierazten baitute.

//

Hirugarren paragrafoan, hauteskundeen ustelkeria, iruzurra eta manipulazioa salatzen ditu. Demokraziarik gabeko sistema parlamentario honetan, klase kontserbadoreak eta gobernatzaileek klientelismoa erabiltzen zuten herritar arruntek politikan parte har zezaten. Sistema hau guztia gutxiengo baten alde egiteko antolatuta zegoen, herritarren botoa erosi edota hauek ugazabarekiko zuten leialtasuna esker.


Entradas relacionadas: