Joaquin Costaren oligarkia eta jauntxokeria erregenerazionismoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 8,61 KB

8.TESTUA: JOAQUIN COSTAREN OLIGARQUIA Y CACIQUISMO LANAREN PASARTEA (1901)

Aztergai dugun testua lehen mailakoa da jatorriari dagokionean , izan ere ,  garai hartan idatzitako testua bera da. Formari erreparatuz ,  zirkunstantziala da , bere iritzia adierazten duelako eta azkenik edukia kontuan izanez gero . Politikoa da.  Joaquin Costak ,  erregenerazionismoaren bultzatzailetako bat , idatzi zuen Madrilen 1901. Urtean , beraz , errestaurazio garaian kokatzen da , Maria Cristinaren erregeordetza garaian hain zuzen ere.   Hartzailea, berriz, Espainiako herri osoa izango litzateke, baina gehienbat bere antzera pentsatzen duen jendearenganaino heltzea nahi du. Testuaren asmoa sistema kritikatzea eta desadostasuna adieraztea da.


Pasartearen azterketarekin hasteko, beharrezkoa da aldez aurretik hainbat hitz definitzea. Kasu honetan, oligarkia eta kazikismoa hitzak garrantzitsuak direla deritzogu . Oligarkia , errestaurazio gobernu motako talderik boteretsuena da ,  talde kontserbadore edo liberala osatzen zutenak . Kazikismoa aldiz ,  kazikeek zuten jarrerari deritzo . Oligarkekin batera, nekazal eremuetan gehienbat, osatzen duten klase gidari horretako kide zirenek sortu zuten egoera da.


Azterketarekin jarraituz, aipatu beharra daude testuan ageri diren ideia nagusiak.

Sarreran esaten diguna da testuak gobernu motaren, hau da, Errestaurazioaren elementuak zeintzuk diren azaldu behar dizkigula. 3 motatako pertsonen arabera dago sailkatua gobernua: 1. Oligarkak, Madril ingurukoak direnak, 2. Kazikeak eta 3. Gobernadore zibilak. Hauek guztiek herria ahuldurik uzten dute. Lehenengoak (oligarkak) eta bigarrenak (kazikeak) gobernariak direla esan arren, ez da zuzena, talde arrotz bat izango balira bezala direlako, hau da, zergak, ejerzitoa, komunikabideak… kontrolatzen baitituzte. Bukatzeko, Joaquin Costak esaten digu gobernatzaile eta kontserbadoreek hauteskundeak faltsifikatzen dituztela, beraz, herritarrek ez dutela errurik.


Testuinguruari dagokionez errestaurazioaren txandakatze sistema, jauntxokeria, konstituzioa, Alfontso XII.A eta Maria Kristina azal dezakegu.

Txandakatze sistemari buruz esan dezakegu Canovasek ezarri zuela alderdi guztien batasuna lortzeko. Sistema honetan  bi alderdi politikok zuten agintea, burgesen interesen aldekoak. Alde batetik, alderdi kontserbadorea dugu, non 1875an sortu zen. Canovas buru, garaiko liberal moderatuak eta unionistak biltzen zituen. Bestetik, alderdi liberala dugu, hau 1880an sortu zen eta buruzagia Praxades Mateo Sagasta zen. Liberal progresistez osatua zegoen. Sistema horietatik kanpo zeuden ezkertiak eta eskuindarrak.


Jauntxokerian oinarrituz, ikus dezakegu burgesiaren alderdien arteko txandakatzea bermatzeko, eta eskuineko eta ezkerreko alderdiei erakundeetarako bidea ixteko, iruzurra egin behar izaten zuten agintariek hauteskundeak manipulatuz. Manipulazio horien artean Trikimailu ezberdinak erabiltzen zituzten emaitzak aldatzeko, zensoak aldatzen zituzten, honela hauteskundeen zerrendetan hildakoen izenak jartzen zituzten(erroldak) eta funtzionarioak bidaltzen zituzten hildako honen izenean botoak ematera eta azkenik, jauntxokeria erabiltzen zuten nekazari guneetan, jauntxoek (latifundistek) kontrolatzen zituztelako bozketak eta nahierara aldatzen zituztelako hauteskundeen azken emaitzak. Nekazariak…. Beraien menpe zeudenez, beraien aldeko botoak ematera behartzen zituzten meatxupean. Hau bereziki Andaluzian, Extremadura… eman zen.


Konstituzioari buruz esan dezakegu, 1876an ezarri zela, hobeto egokitzen zitzaien kontserbadoreen eta moderatu erradikalen xedeak. Honek hainbat ezaugarrik izan zituen:
Subirotasuna, erregearen eta gorteen eskuda goena.  Erregeak ministroak zehazten zituen, gorteak biltzeko deia egiten zuen, eta haiek desegiteko eta legeei betoa(legea atzera bota, aurrera eraman ez utzi)  jartzeko eskumenak egiten zutien. Bestetik, gorteen bi ganbarak; senatua, nobleak, militarrak eta apaizak bildu, horietako batzuk erregeak izendatuak, eta aberatsen artean sufragioa murriztuz eta hautatuak besteak. Kongresua, diputatuak herritarrek aukeratu, hauteskundeetan sufragio zentsitarioa zegoen hasieran, baina 1890etik aurrera gizonezkoen sufragio unibertsala.

Azkenik erlijioa dugu, non katolikoa zen, estatuaren erlijio ofiziala, baina sinesmen guztiak onartuak zeuden.


Alfontso XII.Ari buruz esan dezakegu 1875 eta 1881 bitartean Canovasek Iberiar penintsulako iparraldean Karlistekin eta kuba eta Puerto Ricok independistekin bakea lortzeko proiektua jarri zuten martxan. Izan ere, seiurteko demokratikoan amaitu ez ziren bi arazoak konpontzeko. III.Karlistaldia eta Kuba eta Puerto Ricoko kolonien gerra.

Alderdi liberalen gobernuari buruz esatekoa da, 1881ean, txandakatze politika hasi zela eta alderdi liberalai egokitu zitzaiola agintea. Sagastak proiektu erreformistak proposatu zituen, baina erreforma horietako asko ezerezean gelditu ziren, kontserbadoreek 1884an aginpidea berreskuratu zutenean.


Maria Kristinari dagokinez, esan dezakegu gobernu liberalen jarduerak egon ziren , non 1885-1890 bitartean, lehen gobernu liberal progresista izan zen, beraz, Sagastak berriro eskuratu zuen gobernua, honek egonkortasuna emanez herriari eta ekonomiaren susperraldia ekarriz.

Entradas relacionadas: