Joaquin costa-oligarkia eta kazikismoa

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,58 KB

8 .TESTUA - OLIGARKIA ETA KAZIKISMOA (Joaquin Costa


)

1.    KOKAPENA

Aurrean dugun testua
Costak 1901ean idatzitako “Oligarkia eta kazikismo” liburutik ateratako zatia da. Lehen mailako iturria dugu, formaren aldetik zirkunstantziala eta edukia politiko-sozialekoa. Dokumentu publikoa da, espainiar guztiei zuzendua eta egilea bakarra da. Testua 1898ko hondamendiaren ostean idatzi zen, Berrezarkuntza etapan, Maria Cristinaren erregealdian; etapa hau borbondarren errestaurazioarekin hasten da eta 1923an bukatzen da Primo de Riveraren diktadurarekin. Helburua garaiko sistema politikoari kritika zorrotza egitea da.

2.   AZTERKETA

TERMINO HISTORIKOAK

  • Oligarkia: gutxi batzuen gobernua non klase bereko talde txiki batek boterea kontrolatzen du.
  • Gizon itsaltsua: bere klasean begirune bereziko pertsona.
  • Gobernadore zibila: probintzia bakoitzeko agintaria Javier de Burgos 1833an probintzien banaketa sortu zuenetik.
  • Kazike: herri edo eskualde bateko politika edo administrazioko gaietan gehiegizko eragina duen pertsonari horrela deitzen zitzaion
  • Sufragio unibertsala: mundu guztiak du botoa emateko aukera.
  • Sufragio zentsitarioa: gutxiengo batek soilik du botoa emateko aukera.
  • Joaquin Costa: Errestaurazioaren garaiko intelektuala eta Erregenerazionismoaren sortzailea.

IDEIA NAGUSIAK

     -Costarentzat klase gobernatzailea hiru mailatan antolatzen da: oligarkiak(boteretsuena), jauntxoak Espainia osoan daude) eta gobernadore zibila( aurreko bien bitartekari bezala lan egin).

     -Une horretan dagoen ustelkeria azpimarratzen du, oligarkia eta jauntxoak gorputz arrotza direla esanez. Beren lana, estatua gidatzea, ez dutela ondo betetzen. Azkenean, egileak arreta    deitzen du hauteskundeetan ematen den faltsifikazioaz.

3.TESTUINGURUA

Estatu liberala eraikitzen hasi zirenean, Espainiaren modernizazioa lortzea eta inperio kolonialari eustea espero zuten, baina ia mende bat pasatu ondoren emaitzak ez ziren esperotakoak: Inperio koloniala galdu zuten, modernizazio ekonomikoa ez zen gauzatu, analfabetismo maila altua zen, trenbide-sarea ez zen errentagarria eta eremu zabalak komunikazio eskasekin zeuden, industrializazioan ez zen aurrerapauso nabarmenik ematen. Nekazaritza neurri handi batean iraupenekoa zen. Desamortizazioarekin nekazari pobreak oso egoera kaskarrean geratu ziren. Garbi zegoen liberalismoa oso modu bortitzean ari zirela eta Costak egoera hori zuzendu nahi zuen.

Testua Canovas Del Castillok definitutako Berrezarkuntzako sistema politikoaren kontrako kritika gogorraren barnean kokatu behar da. Berrezarkuntzako sistema 1876an ezarri zen, eta une horretan onartu zen konstituzioa, berrezarkuntzaren oinarri juridikoa zena. Sektore kontserbadoreenen babesa izan zuen sistema horrek, iraultza demokratikoa eta errepublikanoen nahiz karlisten mehatxua amaiarazi nahi baitzuten.

Sistemaren oinarri ideologikoak 1876ko konstituzioaren bidez ezarri ziren: subiranotasun elkar banatua, alderdi-bitasuna, sufragio zentsitarioa eta turnismoa. Sistemaren funtzionamendua hauteskunde-iruzurrean oinarritzen zen, eta aldez aurretik erabakitzen zuten hauteskundeetako emaitza. Iruzur egiteko, putxerazoa eta kazikeen laguntza baliatu zuten; hori del eta kazikismo esaten zitzaion horri. Costak hitz hori erabili zuen bere idazkiaren izenburuan.

Sistema horren gizarte-oinarria goi-mailako eta erdi-mailako burgesiak osatzen zuen, bai eta erdiko klaseko sektore batzuk ere, bezero-sareen eta patronatuzko harremanen bidez boterearekin lotuta zeudenak. Baina sistema honek joko politikotik at utzi zituen biztanleriaren sektore handiak, hala nola behe-mailako burgesia, industriako langileak eta nekazaritzako jornalariak: horien guztien interes ekonomikoek, politikoek eta sozialek ez zuten ordezkaririk Gorteetan.

Kubako galera kolpe handia izan zen gobernuan zegoen klasearen prestigioarentzat, baina benetako galtzailea herri xumea izan zen pertsona askoren heriotza suposatu zuelako. Hondamendi honek eztabaida piztu zuen Espainiak arlo guztietan zuen atzerapenagatik. XIX.Aren amaierako eta XX.Aren hasierako Espainiako egoeraren diagnosia egin zuten idazle eta pentsalari talde handi batek sustatu zuen: Costa nabarmendu zen, baina baita 98ko belaunaldiko literaturagile taldea( Unamuno, Baroja, Maeztu, Machado anaiak).

4.ONDORIOA

XIX.Aren bukaeran sistema ez zen gai nazioak zituen arazo larriak konpontzeko; honela, “Espainia ofiziala” eta “Espainia errealaren tartea gero eta handiagoa zen. Testuinguru honetan sortzen da erregenerazionismoaren mugimendua; honek oligarkia eta kazikismoa amaitzea eskatzen du eta horretarako hauteskunde garbiak beharrezkoak da gaitasun gehien dutenek lor dezaten botere politikoa, nazioa modernizatzeko eta aberastasuna sustatzeko. Costarentzat nazioaren modernizazioaren oinarria bere leman jasotzea da: eskola eta despentsa.

Ikuspegi politikotik zenbait agintari, Maura eta Canalejas bezala, saiatu ziren sistemaren modernizazioa erregenerazionismoaren proiektua jarraituz, baina porro egin zuten. Horren ondorioz hainbat krisi etorri ziren: aste tragikoa, Marokoko auzia, nazionalismoa indartzea … arazo guztiei konponbidea emateko 1923an Primo de Riveraren altxamendua.

Jauntxokeriarekin amaitzea asko kostatu zen, nekazaritza munduan oso errotuta baitzegoen eta populazio gehiena analfabetoa zen. Hain zuzen ere, intelektual hauek hezkuntzarik eza jotzen zuten herrialdearen atzerapenaren eragile nagusitzat.

Entradas relacionadas: