Joanes indiakez

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras lenguas extranjeras

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,14 KB

Ilustrazioaren garaia (Argien mendea)


  • Jakinmin orokorraren eta entziklopediaren sasoia dugu.

  • Pentsalari batzuen ideiak Frantzia eta Europa osora zabaldu (Montesquieu, Rousseau…)

  • Ezaugarriak: 

    • Arrazoiaren nagusitasuna (zentzuzkoena aintzat hartu)

    • Gizabanakoaren balioa (pentsatzeko gaitasuna)

    • Zientziaren eta teknikaren ahalmena

 Euskal literaturak, aurreko mendearekin konparatuz,  ez zuen halako oihartzunik izan.

  • Lan asko argitaratu gabe edo berandu.

  • Gorabehera handiak > 1789tik aurrera, Frantziako Iraultzaren ondorioz, gerrak, foruak deuseztu…

JOANES ETXEBERRIA:


  • Jesuitekin ikasi eta medikuntza ikasketak egin ondoren, Saran, bere jaioterrian, ekin zion sendagile lanari baina Hego EHan ere aritu zen mediku lanetan (Hondarribian eta Azkoitian).

  • Gizon kultua eta euskaltzalea. Aurreko gizaldiko Axularren lanari jarraipena eman nahi zion eta euskararen inguruko lan ugari egin zituen.

1

Lau-urdiri gomendiozko karta, edo ghutuna (1718

(lib. 23.Or.)
  • Liburuxka honetan ordura arte egindako lanak argitaratzeko laguntza eskatu zion Lapurdiko Biltzarrari baina ezinezkoa izan zen, ez baitzioten kasu handirik egin.

  • Liburuxka hau, besterik ez zuen kaleratu mende honetan.


2.Euskararen etorkia

  • Euskararen jatorriari buruz hitz egiteaz gain, euskararen apologia edo gorazarre sutsua egiten da.

3. Euskarazko hatsapena latina ikasteko

  • Euskararen bidez latina ikasteko metodoa azaldu zuen (garai hartako kultur hizkuntza latina zen). Euskaraz alfabetatzeko aukera ere eskaintzen zuen liburu honek.

 Bi lan hauek, bi mende beranduago, 1907an argitaratu ziren Parisen Julio Urkixori esker, honek Zarauzko komentu batean aurkitu baitzituen.

Laugarren lan bat ere bazen > Hiztegia, euskaraz, latinez, frantsesez eta gaztelaniaz atondua. Larramendik ezagutu eta erabili arren,  gerora galdu egin zen.

PROSA ERLIJIOSOA:


 Literatura eliztarrak bere fruituak eman zituen. Lapurtera klasikoan argitaratu ziren liburu gehienak, eta gutxi batzuk zubereraz. Gehienetan ez ziren lan originalak, moldaketa edo itzulpenak baizik.

  • Joanes Hareneder > Testamentu berria

  • Bernart Larregi > Testamentu Zaharreko eta Berriko istorioa

LAN EZ ERLIJIOSOAK:


Joanes Etxeberrik bezalaxe, Josef Egiategi zuberotarrak ere ez zuen zorte onik izan. Bere hiru liburuetatik bakarra argitaratu zen eta oso berandu.

  • Filosofo euskaldunaren ekheia edo gaia  (1785erako bukatua egon arren, 1983an argitaratu zen) > Herriarentzako filosofia moduko bat egin zuen baina ez oso irakurterraza, hizkera garbizalea baitarabil (neologismo ugari).



Baionako euskal museoan 100 urte baino gehiago dituzten bertsoak biltzen dira koaderno batean. 30 poematik gora, neurri desberdinetakoak. Bertso hauetan, garai hartako gertaera, pasadizo, herri eta pertsonaiei buruzko albisteak kontatzen dira. Koaderno osoa 1987an argitaratu zen, “Bertso zahar eta berri zenbaiten bilduma (1798) “ izenburupean. Lehenengo 3 poemak Ternuako arrantzari buruzkoak dira, euskaldunak bakailaoa eta baleak harrapatzera joaten zireneko garaiari buruzkoak.

  1. Partiada tristea, Ternuara (senideei egindako agur hunkigarriak)


  2. Ternuako penak (arrantzaleek Ameriketan dituzten nekeak eta lanak)


  3. Itsasoko perillak (Ameriketarako bidean dauden arriskuak)


Azken bertso hauetan, itsasoaren aurka marinelak daukan etengabeko borroka agertzen zaigu (lib. 25.Or.)


Ternuara atera berri dira marinelak, arrantzari esker zerbait irabazi nahian. Bat-batean, ordea, ekaitz bortitza sartu da eta arrisku bizian ikusten dute beraien burua. Ontziak bere mastak galdu ditu,  belak, lema  eta ontzia bera ere  puskatu; ura sartu zaie eta azkenean ontzia hondoratu da;  ondorioz, itsasora erori dira, ontzi puskei helduta geldituz. Une latzak pasa dituzte, bizirik ateratzeko itxaropena galtzera iritsiz.

  • Itsasoa gaitzat hartuta, kanta, bertso eta poema ugari sortu dira EHan


Entradas relacionadas: