Joan Antonio Mogel

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras lenguas extranjeras

Escrito el en vasco con un tamaño de 1,77 KB

BIZITZA

Eibartarra izaki, bizkaieraz ari den Gipuzkoakoa da, beraz. Joan Antonio Mogel errioxar jatorriko familia bateko kidea da. Luzaro apaiz-lanetan Markina-Xemeinen jardun ondoren, bertan hil zen. Jakina denez, beste bi euskal idazleren osaba ere bada: Joan Joserena eta Bizentarena

OBRA

Joan Antonio Mogelen obra honako gai hauetara biltzen da:

  • Erlijioa:

    • Konfesio eta Komunioko Sakramentuen gañean erakasteak (1800)

    • Konfesino ona (1803)

    • Kristinauaren jakinbidea (1805)

  • Filosofia:

    • Pascalen gogamenak (1899) Bizkaieraz. Azkuek Euskaltzale aldizkarian argitaratua, itzulpen-lana da. Pascal XVII. mendeko idazle frantsesaren gogoeta filosofikoak jasotzen dira bertan.​

  • Hizkuntalaritza:

    • Gaztelaniaz eman zituen, tartean den itzulpen-sortatxo batekin batera. ​

  • Literatura:

    • Alegiak (... 1980, 1995) Izenburu horrek biltzen dituen gehien-gehienak Esoporen eta Fedroren itzulpen eta egokitzapenak dira.​

    • El doctor Peru Abarka, catedrático de la lengua Bascongada en la Universidad de Basarte o Diálogo entre un rústico solitario bascongado y un barbero callejero llamado Maisu Juan (1802). Izenburua eta sarrera gorabehera, obra euskaraz dago eta, jakina denez, geroak Peru Abarka izen-deitura soilekin ezagutzen du.

Entradas relacionadas: