jj

Enviado por Chuletator online y clasificado en Latín

Escrito el en vasco con un tamaño de 8,61 KB

POESIA LIRIKOA eta ELEGIA

ANTEZEDENTEAKErromatar poesia lirikoa antzerkia eta epika ondo finkaturik zeudelarik jaio zen. Poesia lirikoaren antezedente edo arbaso gisa Carmen Arvale dieturikoa aipa dezakegu. Fratres Arvales deituek errezitatzen zuten, guda-dantza bat eginez eta jainkoari euren uztentzat babesa eskatuz; herria etsaiengandik eta ezbeharretatik aska zezan ere erregutzen zioten.LIRIKAREN SORKUNTZA. KATULOREN ZIRKULOA.K.A. II. Mendean erromatarrak, ordurarte kanpora begira bizi zirenak, barne arazoak jasatzen hasi ziren, sozio -ekonomikoak gehien bat. Honi, Escipionen zirkulo humanistaren eragina gehitu behar zaio. Azken finean indibidualitatea baieztatzen da, izaera arreflexiboa, pertsona bakoitzaren intimitatea.. Eta guzti hauek poesia lirikoa sor dadin giro egokia ezartzen dute.MANIERISTAK ETA NEOTERIKOAK.K.A. I.Go mendean lirikaren garapenerako garrantzitsuagoa den poeta talde bat sortu zen,tradizioz "poetae novi" edo "neoteriko" deituak . Eurek hain gustora onartu zuten izen hau, Zizeronek ezarri zien kutsu despektiboaz, erromatar tradizioa alde batera utzi eta bide berriak ikertzen ari zirelako poesia arloan. Poeta hauen lanak poema laburrak baina edertasun eta perfekzio osokoak ziren. Talde honetako ordezkari nagusienak Lizinio Kalvo, Helvio Zinna eta Furio Bibakulo izan ziren, eta guzti hauen gainetik Lutazio Katulo.KATULOValerio Katulo olerkariaren bizitza eta obra oso lotuak daude, bere bizitza bere olerkietan isladatzen baita. Grinaz eta pasioz beteriko olerkiak idatzi zituen eta indar handiz maite edo gorrotatzen zuen. Bere nahiak eta gogoak nahi zuen bezala azaltzen zituen ezertan erreparatu gabe.Verona hirian jaio bere aita Zesarren laguna izan zen. Tribuno baten arreba eta K. Zezilio kontsularen emaztearekin maitemindu zen eta hau da olerki gehienetan aurkitzen dugun protagonista.Bere obra 116 olerkiek osatzen dute, laburrena 2 bertsokoa eta luzeena 408koa izanik. Hauen edukina kontutan hartzen badugu hiru motatako olerkiak aurkitzen ditugu:- olerki mitologikoak: 63.Garrenetik 66.Garrenera eta 68.Garren olerkiak dira. Hauetan grekeraz idatzi zuen zenbait olerkari alejandriarren lana imitatu egiten du. Tetis eta Peleoren ezkontza- Berenizeren adatsa. Ikerlariek gaztetan eginiko lana dela esaten dute.- amodiozko olerkiak: poema gehienak dira eta ziuraski kalitate gehienetakoak. Guztiak Lesbiari eskeini zion:zoriontasuna, grinak, tirabirak eta abenikoa  harreman honen haustura heldu arte.- lagun eta arerioei eskeinitako olerkiak: hauetan alde batetik samurrez eta umorez lagunei idazten die eta beste aldetik gorrotoz beteriko olerkiak ere aurkitzen ditugu. Katuloren olerkiririk hoberenak amodiozkoak dira eta hauetan oso maila ona lortu zuenErabiltzen duen hizkuntza desberdina da gaiaren arabera, oso hizkuntza naturala olerki labur eta familiarretan eta zainduagoa beste motatako olerkietan, mitologikoetan kasu. Katulok latinar literaturan bertso mota berriak, lehen olerkari greziarrek erabili zituztenak, sartu zituen eta neurri batean latinar literatura eraberritu zuen.VIRGILIO. BUKOLIKAkVirgiliok 42-39. Urteen bitartean idatzi zuen obra hau. Neoterikoen ondarea jasotzen du, bere aportazioak ere ezarriz.Obra hau 10 poemaz osaturik dago, denak artzai giroari lotuta. 3.Ak, 7.Ak eta 8.Ak artzainen arteko lehia; eta poetikoetaz hitzegiten dute. 6.Ean Sileno jainkoak munduaren jatorria abesten du. Beste bukolika batzuk, nahiz eta zeharkako eran, gertakizun eta pertsonai errealei buruz hitzegiten dute 4. Bukolikak, beharbada ezagunena, urrezko aroaren itzulerari burvz hitzegiten du, injustiziarik gabeko aroa ume baten jaiotzari esker. Suposa daitekeenez, kristau eruditoek bukolika edo egloga honi interpretazio mesianiko bat eman zioten.Obra honetan Virgilioren ezaugarri funtsezkoenak soma daitezke: armonia eta oreka, klasikotasun formala, naturarekiko sinpatia  HORAZIO. EPODOak eta ODAkKinto Horazio Flako Venusan jaioa, Italiako hegoaldean. Heziketa ona izan zuen lehenengo Erroman eta gero Atenasen. Erromara itzulita, kargu administratibo bat okupatu zuen Virgilioren bidez Mezenasen taldean sartu zen arte, harrez gero poesiari soilik dedikatuz.Erromatar literaturan Horazio da poeta liriko garrantzitsuena, Epodoaketa Odakidatzi zituen.Lehenengoak, Epodoak, 17 poema dira gai ezberdinekin: Lehen epodoa Mezenasekin zuen adiskidetasunari abesti hat da, bigarrena "Beatus ille" famatua, 5.Ena azti baten aurkako poema, 8.A eta 12.A bi atso "berdeen" aurka, 7.Ean bere herkideei dei bat egiten die gerra zibilei amaiera eman diezaieten, 11.A oda triunfal bat da Accioko borroka gogoratuz..Epodoak agian ez dira aparteko obra bat, baina Horaziori baliagarriak suertatzen zaizkio bere indarrak neurtzeko poeta bezala eta entrenanendu gisa bere obra nagusia idazteko.- Odaklirika latinarraren gailurrean koka ditzaegu. Horaziok ere bazekien Odak bere obraren barnean garrantzitsuenak zirela eta brontzea baino iraunkorragoak izango zirela pentsatu eta esaten zuen. 4 1iburu dira 104 poemaz osaturik.Odetan erabiltzen zituen gaiak oso desberdinak dira: eguneroko bizitzari loturiko gaiak,sentimendu pertsonalak, gai filosofikoak, bere abertzaletasunaren manifestazioak..Onenak gai filosofikoak ukitzen dituztenak dira; hauetan, denboraren igarotzea, heriotzaren urrikigabetasuna e.A. Tratatzen dituelarik.  Horaziorentzat zoriontasunaren oinarria bakoitzak daukanarekin konforme egotea da.Horazioren produkzio lirikoaren barnean Carmen Saecularedeituriko poema ere sar dezakegu. Augustoren aginduz idatzi zuen K.A. 17 urteko joku sekularretarako 27 mutil eta 27 neskez osaturiko koro batek abestu zuelarik. Jainkoei eskeinitako himno bat da, bereziki Apolo eta Dianari, erromarentzat babesa eskatuz etorkizunerako.Horazioren estiloari buruz bere oreka, armonia eta perfekzioa aipa ditzakegu. Bere ardura nagusia "labor limae" egitea zen, hau da, bertso bakoitza behin eta berriz errepasatu eta zuzentzea perfekzio osoa lortzeko.ELEGIA. Jatorria eta garapenaGrezian elegia distiko elegiakoetan idatziriko edozein poema zen, kontenidoari begiratu gabe.Augustoren garaian, amodiaren gaia duten elegiak sortuko dira eta gaur egun elegia bezala kontsideratzen direnak, hau da, pertsona baten heriotzaren aurrean sentitzen den pena edo mina gai nagusitzat dutenak.Genero honetan autorerik aipagarrienak Tibulo, Propertzio, Ovidio.TibulorenBere produkzioa Corpus Tibullianum izenaz ezagutzen dugu, 3 elegia liburu dira. PropertzioK.A. 50. Urtean jaio zen. Hau ere, Virgilio bezala, Mezenasen taldeko partaidea,: Zintia.Propertzioren estiloa oso pertsonala da, pasioa eta erudizioa elkartzen ditu. Erreferentzia mitologikoak sarritan erabiltzen ditu, hitz arkaiko eta solemneak hitz herrikoiekin bat egiten ditu. Bere estiloa sarritan iluna iruditzen zaigu hiperbole eta parafrasiengatik; hala ere, inoiz ez du galtzen bere expresibitatea. OvidioK.A. 43. Urtean jaioa, Erroman zuzenbidea eta oratoria ikasi ondoren, poesiarako zuen errastasuna ikusiz, poemagintzan eman zuen bere bizi guztia. Bere ospearen gailurrean zegoenean.Ovidiok genero ezberdinak landu zituen.Gaztaroan amodioari buruzko elegiak idatzi zituen eta herbestean zegoenean alegia serioak. Lehenengo taldean Amoresaipa dezakegu eta bigarrenean Tristia.Elegiak brillanteak, ingeniotsuak eta eleganteak dira.


Entradas relacionadas: