Jesusen jarraitzaileak eta apostoluen misioa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Religión
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,29 KB
1. Jesusen jarraitzaileen taldea
a) Nolakoa zen Jesusen jarraitzaileen taldea?
Taldean emakumeak zein gizonak zeuden, oso desberdinak elkarren artean; baita bekatariak eta baztertuak ere. Hori deigarria zen garai hartako gizartean.
b) Zer asmoarekin deitu zien Jesusek bere ikasleei?
"Giza arrantzaleak" izateko, hau da, salbamenaren mezua munduan zabaltzeko.
2. Apostoluak eta haien eginkizuna
a) Zer esan nahi du "apostolu" hitzak?
Mandataria esan nahi du.
b) Zer bi gauza eskatu zizkien Jesusek bere apostoluei?
Berari jarraitzea eta mezua munduan zehar zabaltzea.
3. Hamabi apostoluak eta ondorengoak
a) Zergatik aukeratu zituen 12 apostolu?
Israeleko 12 tribuak gogora ekartzeko. Berri ona ez zen herri juduarentzat soilik, mundu osoarentzat baizik.
b) Zein zen apostoluen papera elizaren lehen komunitatean?
Berri ona mundu osoan predikatzea.
c) Nortzuk dira apostoluen ondorengoak gaur egun? Nola deitzen da Gasteizkoa?
Aita Santua, kardinalak eta gotzainak. Gasteizko gotzaina Juan Carlos Elizalde da.
4. Lehen apostoluak eta izenak
a) Nortzuk izan ziren Jesusek deitu zituen lehen apostoluak? Zer egitera gonbidatu zituen?
Simon Pedro, Andres, Juan eta Santiago. Berarekin joatera eta "giza arrantzale" izatera gonbidatu zituen.
b) Aipatu zortzi apostoluren izenak:
- Simon Pedro
- Andres
- Santiago
- Juan
- Mateo
- Felipe
- Tomas
- Bartolome
5. Azken agindua eta San Paulo
a) Zein zen Jesusen azken agindua apostoluentzat?
Mezua zabaltzea, bataiatzea eta Jesus beraiekin beti egongo zela gogoratzea.
b) Nor zen San Paulo kristau bihurtu aurretik?
Saulo Tarsokoa zen, fariseoa eta judua. Kristauak jazarri zituen. Klase sozial altukoa zen, erromatar hiritarra baitzen, eta Moisesen legea zorrotz betetzen zuen.
6. Pauloren konbertsioa eta eginkizuna
a) Nola azaltzen du Paulok bere konbertsioa?
Damaskorako bidean gertatu zen, kristauen bila zihoala. Argia ikusi eta ahotsa entzun ondoren, itsu geratu zen egun batzuetan.
b) Zein izan zen Pauloren papera elizan?
"Jentilen apostolua" izan zen eta komunitateei gutun ugari idatzi zizkien aholkuak emanez.