Ikertzaileek ez dute Jesusen existentzia zalantzan jarri.
Adituak bat datoz Jesus K.a. 4. urtea baino lehen jaio zela esatean.
Yeshua deitzen zioten (Yahvek salbatzen du).
Nazareten bizi izan zen, beheko herrixka txiki batean; landatarra zen.
Bere ardura nagusiak bizirautea eta familiaren ohorea ziren.
Giro erlijiosoan hazi zen.
Bakarrik % 10 zen irakurtzeko eta idazteko gai. Ez dakigu geroago ikasi ote zuen.
Artisaua zen.
Hizkuntza erraza, zehatza eta zorrotza erabiltzen zuen.
Jainkoaren Erreinuko profeta
Jainkoaren Erreinua edo "Jainkoaren erregealdia": Jainkoak erreinatzen duen gizartea, berak nahi duen bezala bizi dena, sufrimendua saihestuz eta guztiak berdinak izanez.
Jesusekin bizitza, justizia, errukia, poztasuna eta bakea datoz, baina ez du inoiz zuzenean azaltzen zertan datzan erreinu hori.
Jainkoaren Erreinua pobreentzat da.
Erreinua onartzeak pentsatzeko eta jarduteko modua aldatzea dakar; norbera aldatzen utzi eta Jainkoak nahi duen moduko bizitza eraikitzen hastea. Ez da aldaketa pertsonala soilik, gizarte-aldaketa ere bada.
Bizitzaren irakaslea
Jesus bizitzako irakaslea da, baloreen arabera era ezberdin batean bizitzen erakusten duena.
Rabbi (maisua) deitzen diote.
Jainkoaren Erreinuan bihotz berri batekin baino ezin da sartu.
Maitasuna da agindurik garrantzitsuena, lege funtsezkoena eta erabakiorra.
Gauza guztien gainetik Jainkoa maitatu behar da, baina lagun hurkoaren maitasunean aurkitzen da Jainkoaren benetako maitasuna.
Zuen etsaiak maitatu, Jainkoa ez delako mendekatzailea; abegitsua, errukiorra eta barkatzailea da.
Justiziaren aldeko borroka baketsua aldarrikatu zuen.
Jesusek ez du bortizkeriarik erabiltzen, ezta horretara animatzen ere.
Justiziaezaren aurka era baketsuan borrokatu behar da.