Jesus Nazaretekoa: Galileako Profeta eta Bizitzaren Maisua
Enviado por Chuletator online y clasificado en Religión
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,94 KB
Galileako judua
- Ikertzaileek ez dute Jesusen existentzia zalantzan jarri.
- Adituak bat datoz Jesus K.a. 4. urtea baino lehen jaio zela esatean.
- Yeshua deitzen zioten (Yahvek salbatzen du).
- Nazareten bizi izan zen, beheko herrixka txiki batean; landatarra zen.
- Bere ardura nagusiak bizirautea eta familiaren ohorea ziren.
- Giro erlijiosoan hazi zen.
- Bakarrik % 10 zen irakurtzeko eta idazteko gai. Ez dakigu geroago ikasi ote zuen.
- Artisaua zen.
- Hizkuntza erraza, zehatza eta zorrotza erabiltzen zuen.
Jainkoaren Erreinuko profeta
- Jainkoaren Erreinua edo "Jainkoaren erregealdia": Jainkoak erreinatzen duen gizartea, berak nahi duen bezala bizi dena, sufrimendua saihestuz eta guztiak berdinak izanez.
- Jesusekin bizitza, justizia, errukia, poztasuna eta bakea datoz, baina ez du inoiz zuzenean azaltzen zertan datzan erreinu hori.
- Jainkoaren Erreinua pobreentzat da.
- Erreinua onartzeak pentsatzeko eta jarduteko modua aldatzea dakar; norbera aldatzen utzi eta Jainkoak nahi duen moduko bizitza eraikitzen hastea. Ez da aldaketa pertsonala soilik, gizarte-aldaketa ere bada.
Bizitzaren irakaslea
- Jesus bizitzako irakaslea da, baloreen arabera era ezberdin batean bizitzen erakusten duena.
- Rabbi (maisua) deitzen diote.
- Jainkoaren Erreinuan bihotz berri batekin baino ezin da sartu.
- Maitasuna da agindurik garrantzitsuena, lege funtsezkoena eta erabakiorra.
- Gauza guztien gainetik Jainkoa maitatu behar da, baina lagun hurkoaren maitasunean aurkitzen da Jainkoaren benetako maitasuna.
- Zuen etsaiak maitatu, Jainkoa ez delako mendekatzailea; abegitsua, errukiorra eta barkatzailea da.
- Justiziaren aldeko borroka baketsua aldarrikatu zuen.
- Jesusek ez du bortizkeriarik erabiltzen, ezta horretara animatzen ere.
- Justiziaezaren aurka era baketsuan borrokatu behar da.
- Jesusek mundua maitasunean aldatzera animatzen gaitu.
Bizitzaren sendatzailea
- Jesusek Jainkoaren errukiari buruzko parabolekin hitz egiten du.
- Jesusen lehenengo begirada gaixotasuna edo ezina sufritzen dutenentzat da.
- Jesusek sendatu egiten du, Izpiritua bere barnean dagoelako.
- Sufritzen ari diren guztiei maitasuna ematen die.
- Osoki sendatzen ditu eta sendatuak gizarteratu egiten ditu.
- Jesusen lehenengo ardura zorigaitz handiena dutenak pairamenetik askatzea da.
- Jesusentzat bekaturik larriena pairamena sortzea edo axolagabetasunez onartzea da.
Azkenen babeslea
- Jendeak Jesusekin bizi du Jainkoak justiziazko eta errukizko erreinu bat nahi duela.
- Ez gaituzte erlijioak edo Jesusek berak eramaten erreinura; behartsuak laguntzeak eta txikiekiko errukiak eramaten gaitu.
- Baztertuak gizartea ez kutsatzeko kanporatzen zituzten, haragikoiak zirelakoan.
- Jesusek ez du bekatua, korrupzioa edo prostituzioa justifikatzen, baina bazterketa apurtzen du topaketarako espazioak irekiz.
- Bekatariak Jainkoaren maitasunaren eta samurtasunaren aurrean jartzen ditu.
Emakumeen laguna
- Juduek emakumearen irudi ezkorra zuten; tentazio eta bekatu iturritzat hartzen zituzten.
- Jesus emakumeen laguna da; ez da beldurtzen eta ez ditu epaitzen.
- Emakumeek hasieratik jarraitu zioten, baita heriotzaren unean ere.
- Magdalako Maria, Maria (Santiago eta Joseren ama) eta Salome aipatzen dira.
Gatazka eta arriskua
- Jesus bortizki hil zen heldutasunean. Jerusalemen exekutatu zuten Pilatoren aginduz.
- Ziurrenik 30. urteko apirilaren 7an hil zen.
- Gatazkak izan zituen fariseoekin eta erlijio-buruekin.
- Ez zuen Erromaren aurkako altxamendurik nahi, baina bere jarduna arriskutsua zen xumeei eta baztertuen esperantza ematen zielako.