Jarrera filosofikoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,52 KB

  • Zein dira mitoen ezaugarriak?

    • Naturaz gaindiko izakiak izaten dira pertsonai nagusiak, jainko-jainkosak edota heroiak esaterako

    • Kontakizunak irudimenezkoak edo fantastikoak dira

    • Mitoen sortzailea beti ezezaguna eta normalean kolektiboa

    • Izaera tradizionala eta akritikoa dute, ahoz aho transmititu  

  • Zein dira Filosofiaren (logos) ezaugarriak?

    • Filosofiak erantzun arrazionalak bilatzen ditu, mitoen azalpenak ez ditu onartzen

    • Filosofiak erantzun unibertsalak onartu nahi ditu, dagoen guztiaren ezagutza lortu nahi du

    • Filosofiaren galdera errotikoak dira, erradikalak. Errealitatearen funtsa ulertu nahi du, ez ditu azaleko azalpenak ematen

    • Filosofia kritikoa da, arrazionalki aztertu gabe onartutako iritzi orori aurre -egiten dielako.

  • Zer da jarrera filosofikoa izatea?

Errealitateari buruzko galdera berriak sortzen zaizkigu etengabean, baita erantzun berriak ere. Filosofo  batek askotan beste pentsalari batzuek proposatutako galdera-erantzunak hartzen ditu abiapuntutzat.

Ondoren, haietaz hausnartuz eta eztabaidatuz pentsamendu propioa eraikitzen du. Hori da jarrera filosofikoa izatea.




Entradas relacionadas: