Jakintza zientifikoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,87 KB

  1. Filosofiaren sorreran eragina izan zuten  faktoreak azal itzazu, euren artean erlazionatuz.

Lehena Mileto hiria izan zen. Mileto K. A. VI. Mendeko itsasportu garrantzitsua zen, eta herrialde ezberdinetak pertsonek pentsamendu ezberdinak ekarri zituen bertara. Honekin oitura berriak sortu ziren, greziarrak harrituz. Zalantza beste faktore bat izan zen, mitoak duda eran jartzen hasi zirelako, eta jakin-minaren faktoreak, arrazoian oinarrituz, mitoetatik arrazoira igarotzea eragin zuen. Azken faktorea aisia zen, zeren eta, azalpen berriak gizon librek bilatzen zituzten denbora libre asko zutelako. Esklabuek egiten zuten lan.


  1. Filosofiaren hurrengo ezaugarriak azal itzazu, euren artean lotuz:
    Jakintza gogoetatsua, jakintza kritikoa, jakintza arrazionala.

Filosofia K. A. VI. Mendean sortu zen Mileton. Filosofiaren esanahia jakinturiaren laguna da greziarrez. Jakintza filosofikoaren ezaugarrien artean jakintza gogoetatsua topatu dezakegu, pentsatzera bultzatzen gaituena. Honen antzerakoa da jakintza kritikoa, pentsatzeaz gain gure iritzia emateko ere balio duena, eta erlijioaren aldean, ez ditu dogmak onartzen. Jakintza guzti honek praktikan jartzeko, arrazionala dugu lehenik, arrazoian oinarritzea adierazi nahi duena.


  1. Filosofiak hasieratik izan dituen helburuak azal itzazu, adibideak jarriz.

Filosofia K. A. VI. Mendean sortu zen Mileton. Filosofiaren esanahia jakinturiaren laguna da greziarrez. Filosofiaren helburuak gizakiak betidanik dituen bezalakoak dira, errealitatea ezagutzea eta zoriontsu izatea direnak.
Errealitatea ezagutzeko filosofia teorikoa behar dugu, logika eta metafisika aplikatuz. Metafisika bost zentuzetatik kanpo dagoen guztia aztertzen duen adarra da eta logikak irizpideak ematen ditu gure arrazonamenduak burutzeko. Zoriontsu izateko, aldiz, filosofia praktikoa behar da, portaera bideratzeko arauak direnak etika eta moralaren bidez. Etikak gure portaera nolakoa izan behar den jakiteko egiten den hausnarketa da eta moralak gure portaera gidatzeko irizpideak dira.

Jakintza erlijiosoa, jakintza mitikoa, jakintza zientifikoa eta jakintza filosofikoaren arteko berdintasunak eta ezberdintasunak adieraz itzazu.

Berdintasunak:

  • Gauzak azaltzeko sortzen dira.

  • Gizakiaren jakinmina eta harridura da euren oinarria.

  • Errealitatea ezagutzeko eta zoriontzu izateko sortzen dira.

Ezberdintasunak:

  • Jakintza erlijiosoa zaharrena da.

  • Jakintza filosofikoa eta zientiikoa XVII.Menderarte berdina ziren.

  • Jakintza mitikoa irudimenean oinarritzen da, jakintza filosofikoa arrazoiean, zientifikoa esperientzian eta matematikan eta erlijiosoa fedean.

  • Jakintza mitikoa irudimenean oinarritzen denez, kontakizun fantastikoak dira. Filosofia arraozian oinarritzen denez, argudiaketa logikoak eman. Zientziak frogak eman behar ditu eta erlijiosoak dogmak onartzen ditu.

  • Jakintza erlijiosoa innatoa da, gainerakoak historikoak.

Entradas relacionadas: