Jakintza Motak eta Metodo Zientifikoak

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,23 KB

Jakintza Motak

Jakintza Arrunta

Eguneroko bizitzan oinarritzen da. Adibidez: guk idazten dugu, txikitan ikasi genuelako, jakintza hori badaukagu. Ez da sistematikoa, aurreiritziz egina dago. Jakintza honetan ez dakigu gauzen zergatia.

Jakintza Zientifikoa

Jakintza mota hau gauzen zergatiak azaltzen ditu. Sistematikoki antolatua dago. Jakintza zientifikoa eta jakintza filosofikoa bereizten dira bi elementu hauengatik:

  1. Esperimentazioaren bidezko esperientzia.
  2. Errealitatea ikertzeko matematika erabiltzea.

Bi elementu hauek osatzen dute metodologia zientifikoa, legeak eta hipotesiak erabiliz.

Jakintza Teknikoa

Helburua hainbat gauza nola egiten diren jakitea da, eta zientziak egiten duen bezala mundua kontrolatu. Jakintza zientifikoak eta jakintza teknikoak elkarri laguntzen diote. Jakintza teknikoak aurkikuntza berriak egitera bultzatzen dio, eta zientziak teknikarik gabe ez lituzke aurrerapenik egingo.

Jakintza Filosofikoa

Galdera filosofiko bat egitean, erantzun guztiek ikuspegi bat osatzen dute. Pentsalariek ikuspegi multzo horietatik abiatuta aleginduko dira errealitatea ulertzen. Esperientzia filosofikoa pentsatuz lortzen da. Filosofatzea pentsatzea da. Galderak egiten ditu arrazoimena erabiliz, zorroztasunez eta justifikazio batekin.

Jakintza Artistikoa

Jakintza honetan gauzak kontrolatzen dira, eta errealitatea nolakoa den erabiltzen da. Hainbat pelikulak bizitza kontatzen dute, bere erara adibidez.

Erlijio-jakintza

Jakintza mota hau jainkozko gauzei buruzkoa da. Adibideak erlijioak dira: Kristaua, musulmana... etab.

Jakintza Zientifikoaren Metodoak

Zientzia Formalen Metodoa

Premisak: enuntziatuak

 A--B                                  A--B
 A    Dedukzio logikoa             B   Dedukzio ez logikoa
--------                                 --------
B                                         A

Koherentea: kontraesanik ez daukana. Zientzia formalek dedukzioa darabilte. Dedukzioa: Arrazoiketa-prozesuak. Indukzioa: Dedukzioaren kontrako prozesua. Kasu partikularretatik ondorio bat ateratzea da.

Natura-zientzien Metodoa

Indukzio bidezko egiaztapenak kasu partikularretatik ondorio bat metodo hipotetiko deduktiboa.

Indukzio-bidezko Egiaztapenak

Esperientziak eman digu aukera ondorio bat ateratzeko: Indukzio bideak: Beleak beltzak dira.

Bi indukzio mota: Indukzio osoa eta Indukzio ez osoa edo zatikatuta.

Metodo Hipotetiko Deduktiboa

Hiru maila:

  1. Protokolozko enuntziatuak.
  2. Legeak.
  3. Teoriak.

Orokorra, kasu guztietan aplikatu daitekeena enuntziatu unibertsalak dira. Enuntziatu unibertsalak hipotesiak baino ez dira hasieran, gero hipotesiak utzi eta legeak bihurtzen dira, esperientziaren laguntzaz. Metodo hipotetiko deduktibo pauso:

  1. Abiapuntua: Fenomenoa behatu.
  2. Hipotesiak planteatu.
  3. Azalpena, eta gero azalpen hori matematikoki azaltzea da. Aurreikuspen bat egitea, hau da, predikzio bat.
  4. Hipotesiak berretsi egiten dira eta ez eztabaidatu. Zientzia behin-behinekoa da, ez behin betikoa (Teoriak mugatuak dira).
  5. Batzuk legeak bihurtuko dira, balio orokorra eman zaielako.

Entradas relacionadas: