Jainkoaren heriotza nietzsche

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 11,08 KB

NIETZSCHE

MENDEBALDEKO KULTURARI KRITIKA

Nietzschek zientzia, erlijio eta filosofiaren alorrean izan diren gizakiaren okerreko jarraibidea diren susmoa edota ustea argudiatuko du. Mendebaldeko kultura kritikatzen du, bizibidea lardaskatu eta pozoitu egin duela leporatuz. Metafisikaren kontzeptuen kritika egiten du, baita arrazionalismoaren zapuzketa. Abiapuntua mendebaldeko kultura da. Mendebaldeko kultura, hasieratik dabil bide okerretik. Arrazionaltasunean baino ez da oinarritzen, horrek ez die bizitzari eta instintuei biderik uzten. Hiru kritika egingo ditu: Arrazionaltasunari, erlijioari eta moralari. Filosofia tradizionalari kritika. Filosofia klasikoarekin sortzen da mendebaldeko kultura, horregatik, gorroto ditu Parmenides, Sokrates, Platon, Agustin, Descartes eta Kant, hauek filosofia klasikoaren sortzaileak direlako. Mundu sentigarria da abiapuntuan jarri behar dena. Metafisikak uko egiten dio errealitatean dagoen aldakortasunari.

Erlijioari kritika. Erlijio guztiak sortu dira beldurretik, beharretatik edo zintasunetik. Horregatik, erlijioek ez dute egiarik bere baitan. Erlijioa boteretsuen aurkako ahulen matxinada da.

Erlijio kristauak instintuak ukatu eta mundu sentigarria mespretxatu du. Artaldearen balioak inposatzen zaizkio. Moral kristauari kritika. Jainkoa ideia bizitzaren aurka dago, haraindiko mundua asmakizuna da… Moral antinaturala da, bizitzaren aurkakoa.


GAINGIZAKIA. BOTERE NAHIA ETA BETIEREKO ITZULERA

Gaingizakiak, Jainkoaren heriotza eta horrek dakarren nihilismo garaiaren ondoren etorri behar du. Gizakiak hil behar du gaingizakia etor dadin.Gizakiaren eraldaketa prozesuak Nietzschek irudi edo metaforen bidez agertzen dizkigu. Gamelua gizaki baietz-esalea da, Jainkoaren moralitatean mendeko. Gameluak ez du bizitzan erraztasunik izan nahi, arinkeria arbuiatzen du, gogo tinkoa dauka, agindu astunak eta zorrotzak bete nahi ditu. Basamortuan bizi da, non basamortuak sufrimendu-bizitza neketsua eta gozamen gutxikoa esan nahi du.

Nihilismoan erortzen da gizaki-gamelua Orduan, gizakiak ez du ezertan sinesten, ez du motibaziorik, ez du bizitzeko gogorik. Arrunkerian eror daiteke. Baina nihilismoan dagoenari beste hau gerta dakioke: egoera berria ulertzea, sormena lantzea eta harantzagoko munduan kokatzen zituen amets haiek mundu honetan gauzatzen jardutea. Lehoi bihurtzen da gamelua, gizaki ezetz-esalea, idealismoaren zamatik askatzen den gizakia. Gameluak zuen bizitzaren aurka erreakzionatzen du eta moralaren lege idealistaren aurretik norberaren nahia ezartzen amaitzen du. Baina lehoia suntsitzailea baino ez da. Haur bihurtzen da lehoia, jada baietz-esale eta ezetz-esalea ez den gizakia. Haurrak ez dio ezezagunari inoiz ezetzik esaten, misterioa du gustuko. Hirugarren etapa honetatik aurrera hasiko da gaingizakia agertzen. Gaingizakiak, haurraren errugabetasuna dauka, izaera sortzailea. Ongia eta gaizkiaren gainetik dago. Etengabeko bere burua gainditzeko nahia du, bizitzeko gogoak, lurra eta naturarekin lotura hertsia, botere-nahia eta, azkenik, betiereko itzuleraren berri.
Botere nahia, burujabe izatea da. Bizitzaren ahalbidean sinistea, norberaren indarren jakitun izatea eta bizitzaren indar positibo eta sortzaileak bereganatzea da. Betiereko itzulera. Hainbat interpretazio daude honen inguruan.

JAINKOAREN HERIOTZA. KRITIKA KRISTAUTASUNARI

Kristautasuna platonismo herrikoia da. Mendekotasuna eta dependentzia aldarrikatzen ditu. Jainkoaren heriotzak ateak zabaltzen dizkio gizakiaren erabateko garapenari, indar sortzaileen askapenari. Jainkoaren heriotza, jainkoaren eta hari atxikitako balio eta ideien desagertzea suposatzen du. Heriotza honek balio absolutuen eta lege moral objektiboen suntsipena ekarri behar du. Heriotzak, gizakiari zama handi bat kentzen dio. Modernitatean ez dago Jainkoarentzat lekurik eta hil beharra dauka gizateriak. Inflexio puntua da gizakiarentzat, ordutik gizadiak ez baitio haraindiko munduari erreparatu behar, honi baizik; moralaren eraldakuntzari zein transbaliakuntzari ekiteko aske bihurtzen duelako.

Zaratustrak ematen digu heriotzaren berri. Gaingizakia ez da berez etorriko, jainkoaren heriotza eta gero nihilismo garaia baitatorkigu gainera.

Bi fase edo urrats. Lehendabizi, heriotzarekin gizakia noraezean geratzen da, galdurik, jakin barik zer den egokia eta zer ez. Bigarrenean, aldiz, gizakiak ikusten du egoera berria duela begi aurrean, bere gainetik dagoen gaingizakiaren etorrera ahalbidetu dezakeela, moral berriaren etorrera.

NIHILISMOA ETA BALIOEN TRANSMUTAZIOA

Nihilismoa da, Jainkoaren heriotzaren ondorioa. Gizartea erantzunik gabe geratzen da, noraezean. Ordura arte indarrean zeuden balioak indargabeturik geratu dira, ezeztaturik. Jainkoak eta haraindiko munduak ematen zion zentzua giza bizitzari baina, honen heriotzarekin, hutsuneak baino ez daude; eta, hutsuneek, itxaropena galarazten diote gizaki modernoari. Nihilismoak bi fase ditu: pasiboa eta aktiboa. Nihilismo pasiboan, Jainkoaren heriotzaren berri izanik ere, gizakiak jarraitu nahi du balio zaharrei loturik, desagertzear dagoena indarberritu nahian. Denboraz, balio berriak agertuz doaz eta konturatzen da balio berri eta zaharrak bateraezinak direla. Nihilismo aktiboan, gizakiak bere buruarekiko gorrotoa azalarazten du eta bere buruarekin amaitzen saiatu behar du. Jada, atzean utzi ditu balio zaharrak eta gaingizakiaren etorrera ahalbidetzen saiatu behar du. Osasun Handiaren garaia litzateke nihilismoaren ondorengo garaia, zeinetan balio guztien transmutazioa benetan gertatu den.
Jaunen morala izango da garaile eta, ondorioz, nork bereari eutsiko dio. Genealogiaren bitartez, Nietzschek bi moral ezberdin topatzen ditu: morroien eta jaunen moralak. Metafisikarekin jaunen morala irauli eta inbertitzea lortu da mendebaldean morroien morala ezarriz. Jaunen moralak indarra, handitasuna, harrotasuna, norbere buruaren jabetasuna, sen eta desioak asetzea... Bultzatzen ditu. Hierarkia du oinarri, ezberdina izateko eskubidea. Jaunak bere berezko naturatik sortzen ditu bere balioak. Esklaboen moralak ahulezia, koldarkeria, etsipena, taldeko bizitza, gorputzaren mesprezua... Goraipatzen ditu; eta indartsuari edo ezberdinari gaiztoa esaten dio. Berdintasuna du oinarri. Bizitza ahultzen du eta zibilizazioa atzerarazten du. Apolo eta Dionisos. Apolo argitasunaren, ordenaren zein neurriaren jainkoa bada, Dionisos iluntasuna, kaosa eta neurrigabearen adierazgarria da. Ezin dira bata bestea gabe bizi. Nietzschek, beraz, bi joeren arteko oreka aldarrikatzen du. Moral berria da helburua. Moral berriak bizitza eta bizi-nahi izan behar du oinarri. Bizitzak izugarrizko balioa du. Bizitzari ez zaio legerik, normarik edo mugarik jarri behar. Moral berriak bizitzaren indarrak erabili eta goraipatu nahi ditu. Moral berria ezin da botere-nahia eta betiereko itzulera barik ulertu.

XX.MENDEKO PENTSAMENDU OINARRIAK


Darwinismoak, biologiaren etorkizunaz gain, giro intelektualaren etorkizuna ere aldatzen du errotik. Darwinek gizakiaren eboluzioaren berri emango zuen, aldaezintasun aristoteliko-atomistari aurre eginez. Darwinismoak erlijio nagusiek zabaldutako ideiei egin behar die aurre. Bere ekarpen handiena azalpen ez-mitiko eta ez-teologikoa ematea da.

Marxek irauli egiten du idealismo hegeliarra eta errealitatearen funtsa indar ekonomikoek osatzen duten Historia dela azpimarratzen du. Materialismo historikoa proposatzen du Marxek, gizadiaren historiak zientzia ekonomikoaren legeei jarraitzen dielako, ekonomia historiaren funtsezko eragile delako. Ideologiek eragozten diote gizakiari alienaturik dagoenaren kontzientzia izatea.

Nietzsche arrazoian oinarrituriko balio tradizionalen aurka dago. Krisi sakona eragiten du mendebaldeko kontzientzian. Moral dekadentea metafisikaren jatorrian dagoela esaten du. Metafisikaren aurka borrokatzen da azalpen naturalistetan laguntza bilatzen duelarik.

Freud mendebaldeko kontzientzia kritikatzen du. Kontzientziaren ahuldadeak, konplexuek eta minek mugatutako humanismoaren ideia plazaratzen du, eta agerian uzten ditu aurkitzen dituen kondizionamenduak. Nia baldintzatzen duten egiturak kontrajartzen ditu.


Entradas relacionadas: