Jainkoaren heriotza nietzsche

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 10,77 KB

1Erlijio alienazioa

Alienazio Kontzeptua gizakiaren kontzeptuari lotuta

Gizakia Marxismoaren ikusmoldetik

Gizakiaren Esentzia


Lana


Jarduera Ekoizleak gizakiaren esentzia adierazten du (“homo faberra”)

Gizartea (soziala)


lana besteen artean egiten du, beti kolaborazioan edota Menpean.

Alienazioaz

Alienazioa gizakiak bere baitako (esentziaren) zerbait galtzea esan nahi du (arrotza bihurtzea).

Alienazio Motak

Marxen ustez alienazio garrantzitsuena Lanarena da.

erlijio-alienazioa beste Alienazioen eredu bezala ikusi du Marx-ek.

Erlijio Alienazioa

Erlijioak gizakia mundu Errealetik hartu eta fikziozko mundu batera darama.Gizakia erlijioak Prometatzen dion fikziozko munduaren bilaketaren bidez geratzen da alienaturik.

Erlijio Alienazioak funtzio sozial bat betetzen du

Erlijioa da klase gorenak Erabiltzen duen tresna bere menpe daudenak zanpatzeko


Marx-ek Emandako erlijiozko bizimoduaren ezaugarriak

Apaltasun osoa eta Men-egite obedientea da erlijiozko sentimendu gorena


Grinak eta haragia (gorputzaren sen eta beharrak) arrotz eta etsai bihurtzen  dira


Zerua da lekua non Injustiziak ordaintzen edo konpentsatzen diren; injustizia horiek Lurrean bere Horretan diraute bitartean.

EKONOMIA-ALIENAZIOA  lo mismo de Arriba

Ekonomia-alienazioa

Marx-en ustez  alienazio garrantzitsuena ekonomikoa da giza Bizitzaren oinarria lana baita


Mendebaldeko Filosofiak dionaren aurka, Marx-en ustez gizakiaren esentzia ez da arrazoimena, Lana baizik


Zergatik Alienatzen du gizakia lanak? Jabego pribatuan Oinarriturik dauden gizarteetan gertatzen da alienazioa: gizakia hutsik Geratzen da, eta berak eginiko produktuak beretzat hartu ordez, arrotzak direla Uste du, bereak ez diren zerbait bezala, eta orduan alienatu egiten da, arroztu Nolabait esateko, berarekin jadanik zerikusirik ez dutela jabetu baita.

Ondorioz, Ekoizteko bitartekoen Jabeak ere arrotzak dira, harremanak ez dira humanoak, ekonomikoak baizik.Honelako Egoeretan gizakiaren askatasunaren ukapena eta deshumanizazioa nabarmenak dira.

3-KARL MARX

MATERIALISMO DIALEKTIKO ETA HISTORIKOA

MATERIALISMOAGiza Historia baldintzatzen duena ez da espiritua (Hegel), produkzio-harreman ekonomikoak baizik.

Bizitza Materialaren produkzio moduak bizitza sozialaren prozesua baldintzatzen du

Materialismo marxista bi ideia hauetan Oinarritzen da


Gizakiak Naturari bere ondasunak ateratzen dizkio. Ondoren, gizakiek ondasun materialak ekoizten eta trukatzen dizkiote elkarri Bere behar materialak ase ahal izateko. Horri Marxek bizitzaren ekoizpen Soziala deitzen dio.

4-Materialismo historiko dialektikoa

Iraultza

Dialektika

Marxengan bilakaera historikoak Dialektikaren legeak jarraitzen ditu


tesia, antitesia eta sintesia

Klaseen Arteko borroka historiaren motorra bezala: historiaren ikuspegi dialektikoa

Marxen ustez, historiaren Motorra giza klaseen arteko borroka da


Gizarte-harremanek, Hainbat egoeratatik igaro behar izan dute, ekoizpen-indarrek eragindako Presioak direla eta: esklabotzatik gremioetako feudalismora, eskulangintzako Lehen industriak ekarri zuen lanaren zatiketara, eta, azkenik, ekoizpen Industrial kapitalistan ugazaben eta langileen artean dauden harreman Berrietara.

Iraultza: Gizakia liberatzeko baldintza

Sistema kapitalistak Dakarrena da langilearen bizitza sufrimenduz betea egotea: gizakia Produkzio-katearen barruko katenbegi bat baino ez da, eta haren funtzioa Bigarren maila batera pasatzen da (salgai edo merkantzia bihurtzen da).

Ekoizpen-sistema kapitalistaren lehiakortasunetik Krisi ekonomikoetara

Kapitalismoaren etekinak Handitzeko premia edo nahikeriak  sistema Bera kolokan jartzen du, hau da, gero eta kapital gehiago inbertitzea Makinatan, lanegunetako ordutegiak luzatzea, langile kopurua mugatzea eta Soldatak murriztea ekartzen ditu.Guzti honek sistema kapitalistaren aldioroko Krisi ekonomiko tipikoak dakartza.

Krisi ekonomikoetatik iraultza proletariora

Sistema kapitalistaren Barne-krisia ikusita, eta geroz eta handiagoa zen langile-klasearen Esplotazio-kontzientzia aintzat hartuz, Marxek berehalakotzat zuen klaserik Gabeko gizartea eta alienazioak ezabatzea ekarriko zuen iraultza proletarioa.

Iraultza Proletarioa gizateriaren askapena bezala, klase sozial eta jabetza pribatuaren Desagerpenaren bitartez

Laburbilduz, materialismo Historikoa interpretazioa da, hau da, ekonomiaren bidez edo, Zehatzago, ondasun materialen produkzioaren bidez egiten den ikuskera.
Produkzio Sistemak giza historia osoa baldintzatzen du, eta historia, klase borrokaren Bitartez, klase gabeko geroko gizarterantz doa.

Gizarte Komunista

Klaserik  eta jabetza pribaturik gabeko gizartea

Iraultza Proletariotik proletarioen diktadurara

Kondizio objektiboak Gertatuko zirenez, Marxek gizakia gizarte kapitalistatik gizarte sozialistara Jauzi egiteko gertu zegoela uste zuen, horrela alienazioei amaiera ipiniz. Horixe da historiaren dialektika.

Iraultzak badu helburu Argi bat: jabego pribatua amaitzea, horrek klase sozialen arteko Desberdintasunak sortzen baititu.
Proletarioen Diktadura da

Proletarioen diktadurak Kapitalismoaren azken hondakinak suntsitzea ahalbidetuko du


Proletarioen Diktaduratik Estatuaren suntsipenera

Proletarioen diktadurak Estatu aparatua eraitsi beharko luke, eta ez bere zerbitzuan ipini


Gizarte Komunista

Hementxe agertuko Litzateke benetako demokrazia: asanblada eta hauteskundeetan, lantokietan Hautatuz kentzekoak ere izan ahal diren ordezkariak eta izendatzen direnak Soil-soilik biltzarrak esleitutako politika batzuk egiteko.

Marxek proletarioen Diktadurako puntu praktikoak azaltzen ditu, harik eta klase gabeko gizartea Lortu arteko puntuak, alegia. Horrela, komunismoa (gizarte komunal estatu Gabekoa) sortzen da, non norberaren garapen librea guztien garapen librearen Baldintza baita

Norberak Gaitasun arabera, bakoitzari beharrezkoa zaiona

   Marxek askatasuna eta berdintasuna-ren Lelo burgesa kritikatu egiten du; beraren ustez askatasun burgesa, merkatuaren Askatasuna besterik ez da eta berdintasuna legearen aurrean praktikan botere Politiko eta ekonomikoa dituztenentzat abantaila bihurtzen da, jende xumearen Kalterako.

ØMarxen Leloa gizarte benetan justu batentzako honelako zerbait izango zen:Norberak Gaitasun arabera, bakoitzari beharrezkoa zaiona

NIETZSCHE

Erlijioaren kritika: Jainkoaren heriotza eta Supergizakia

Erlijioaren kritika

Nietzscheren iritziz, Erlijioa beldurretik sortzen da


erlijioak, oztopo izan dira gizakiak bere mugak etengabe gainditzen Joateko.

Erlijioaren morala, indarra eta hobetzeko ausardiaren ordez Beldurrez jarduten duen morala da

Kristautasuna platonismo herrikoia

Nietzsche-ek Kristautasunari, mendebaldeko metafisikari egindako kritika bera egiten dio: Mundu honetakoa, lurrekoa, gorputzezkoa zabarkeriatzat eta itxurakeriatzat Hartzean gizakiak bere izaera eta indarra galtzen du; ordea, begi aurrean Agertzen den mundu hau bakarrik aldarrikatu behar dugu, betikortasuna ukatuz.

Nietzsche eta Antzinako Grezia

Grezia aurre klasikoan Gizakiari (eta errealitateari) buruzko ikuspegia orekatsua zen: oreka hau Apolineo eta dionisiako kontzeptuen bitartez azaltzen du Nietzschek.

ØApolineok (Apolo jainkotik) neurria, arrazionala dena, argitasuna edo ideia argitzailea… Adierazten du.

ØDionisiakoa (Dionisio jainkotik) neurrigabekeria, instintuala, emozionala dena (sexu sena…) Baita, bizitza, ugalketa, fruitua… adierazten du.

Grezia klasikoan Sokrates Eta batez ere Platonekin gizakiarengan eta errealitatean alde apolineoa goratu Egiten da eta alde dionisiakoa mesprezatzen hasten da; kristautasunarekin Mesprezu hau erradikalizatu egiten da, errealitate hau ukatu arte.

Jainkoaren heriotza

Kristautasunaren ideia Guztien oinarrian, ezkutuan jainkoa dago, bizitzaren kontrakoa dena. Horregatik, indarra, askatasuna eta espirituaren independentzia bermatzeko, Ateismoaren aldarrikapena egin zuen Nietzschek,

jainkoaren heriotzak hain zuzen, gizakiaren erabateko garapenaren Ateak zabaltzen ditu, bere indar sortzaileak hedatzeko.

Ondorioz,

Gizakiak ez dio mundu Honen bestaldekoari helduko, hemengoari baizik


Jainkoaren heriotza ezinbesteko Erreferentzia-puntua da gizaki askeak moralitatearen eraldakuntzari ekin Diezaion


Jainkoaren heriotzaren Osteko urratsak bi dira: bata arriskutsua eta bestea txalogarria:


ØLehendabiziko Urratsa da gizakia noraezean aurkitzeko arriskua

ØBigarren Urratsa da gizakia konturatzea bere sormen-ahalmenaz.

Gizakiak bere buruaren gainetik beste Gizaki-maila bat sortu beharra du:

supergizakia

Supergizakia

Honela mintzatu zen Zaratustra


Jainkoaren Heriotzaren osteko urratsa da supergizakiaren etorrera.
Dagoeneko, ez da supergizakia bere horretan agertu; itxaropena azaltzen du Nietzschek.

arimaren eta gorputzaren Arteko banaketa ukatzen du.

Gizadiak Dituen asmoak gauzatzeko lurra atondu beharrean gaude, bere pausalekua, Eta ez pasa-lekua balitz bezala.

Gizakiok apurka-apurka Hobera egiteko eta aurrekoa gainditzeko gogoak adierazten du supergizakiak; Halaber, egungo egoerarekiko ezadostasuna erakusten du eta lortu gabe dagoen Bizi-maila hobea erdiesteko ahalegina ere.

Entradas relacionadas: