Jainkoaren heriotza nietzsche

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 122,63 KB

-Bitalismoa>2.1.3

Nietzschek, bizitzaren aldeko filosofia proposatuko du:

Bitalismoa


. Bitalismoa, idealismo eta arrazionalismoaren kontra gauzatu zen.Mendebaldeko zibilizazioaren oinarria arrazionaltasuna da eta gizakiaren bizitza zapuztu dute.Bitalistentzat, bizitza da gizakiaren funtsezko errealitatea. Mendebaldeko zibilizazioa  bizitzaren kontra doa, bizitzari bere berezko zentzua kentzen diolakoBitalismoak bizitzaren irrazionalismoa azpimarratzen du,bizi fenomenoen azpian ez baitago asmo edo helburu arrazionalik
. Bizitza aldaketa, mugimendua eta kontrakoen etengabeko borroka da: jaiotza eta heriotza, poza eta mina... Bizitza bizitzeko irrika da,beste helbururik gabe.
Kontzeptu arrazionalak ezegokiak dira errealitatearen esentzia irrazionala ezagutzeko, errealitatea mozorrotu eta desitxuratzen dutelako. Beraz, hizkuntzak engainatu egiten du, bitalistek, errealitatea ezagutzeko beste bide batzuk proposatzen dituzte:

Artea eta irudimena adibidez



-Kritika mendebaldeko zibilizazioari>2.1.(susmoaren filosofia/kritika platonen metafisikari/bitalismoa)

Marx, Nietzsche eta Freud, “susmoaren filosofia” deritzon filosofo taldean kokatzen dira. Hirurek hurrengo susmoa dute:
Mendebaldeko zibilizazioa eraikitzeko erabili diren ereduak, okerrak eta kaltegarriak izan dira, eta horregatik, aldatu behar dira.


Marxek, gizarte burges eta kapitalistaren oinarri ekonomiko, politiko eta juridikoak salatuko ditu, langileen esplotazio bidegabearen zerbitzuan baitaude.

Nietzschek, Mendebaldeko gizartea moldeatu eta gainbeherara eraman dituzten filosofia eta moral platoniko-kristauak zorrozki kritikatuko ditu.

Freudek, agerian utziko du, gure adimen eta jokabidearen benetako eragilea bulkada irrazionalak direla, eta ez arrazoimena.


Nietzscheren ustez, Platonen metafisikarekin Mendebaldeko gizartea gainbeheran dago, bizitzaren kontrako ikusmolde filosofikoak eta balio moralak nagusituko direlako.Platonek, errealitatea bitan banatu zuen: ideien mundua(ona,egiazkoa) eta mundu sentikorra(txarra,faltsua)
.Bereizketa hau, bizitza kaltetu zuen.
Indeien munduari balioespen positiboa emango baitzaio, eta mundu sentikorrari (bizitzarena,gurea), balioespen negatiboa.
Horrela, bizitzarekin lotutako balioak (plazerra,sena, bultzadak,emozioa…) baztertuko dituzte
.Kristautasunak, jende ahularen balioak aldarrikatzen dituen morala sortu zuen:
mantsotasuna,obedientzia, gaixotasuna…
Nietzschek dio, moral honek (morroien morala
), gizadia ahuldu eta galbidera eraman duela.Nietzscheren ustez, kristautasunaren azpian, bizitza den bezala ez onartzeko jarrera dago. Kristautasuna zabaltzean, Mendebaldeko gainbehera (décadence) eta errakuntza (gezurrari) hasten da.
Décadence, bizitzarentzat oztopoa dena da,ahulezia- eta gaixotasun-sintomarekin parekatzen da.  Dekadentziak, bizitza onartu ordez,ukatu egiten du.

Kristau gizakia dekadentea da, bizitzaren erronkan gaixo, ahul eta ezgai delako



Nietzschek, bizitzaren aldeko filosofia proposatuko du:

Bitalismoa


. Bitalismoa, idealismo eta arrazionalismoaren kontra gauzatu zen.
Mendebaldeko zibilizazioaren oinarria arrazionaltasuna da eta gizakiaren bizitza zapuztu dute.

Mendebaldeko zibilizazioa  bizitzaren kontra doa, bizitzari bere berezko zentzua kentzen diolako

Bitalistentzat, bizitza da gizakiaren funtsezko errealitatea, eta irrazionala da ez baitago asmo arrazionalik.
Bizitza aldaketa, mugimendua eta kontrakoen etengabeko borroka da: jaiotza eta heriotza, poza eta mina...
Bizitza bizitzeko irrika da,beste helbururik gabe.
Kontzeptu arrazionalak ezegokiak dira errealitatearen esentzia irrazionala ezagutzeko, errealitatea mozorrotu eta desitxuratzen dutelako. Beraz, hizkuntzak engainatu egiten du, bitalistek, errealitatea ezagutzeko beste bide batzuk proposatzen dituzte:

Artea eta irudimena adibidez



-Apolineoa eta dionisiakoa>2.2

Nietzschek


Grezia Zaharrari garrantzia handiagoa eman zion eta Grezia klasikoko Sokrates eta Platonekin mendebaldeko dekadentzia hasi  zela pentsatzen zuen.Hau defendatzeko, greziar mitologiako bi jainkoz baliatu zen:
Apolo eta Dioniso, eta errealitateak bi alderdietan banatzen ditu: bata apolineoa eta bestea,dionisiakoa.

Apolo gaztetasunaren,arteen,harmoniaren jainkoa zen. Eta honako aspektuak adierazten zituen:hitza,arrazoia,ordena,forma,argia ,legea... Hau da,mundua  osotasun ordenatu eta arrazionala bezala hartua. Nietzschek dio apolineoak Sokrates eta Platonen Grezia Klasikoko pentsamoldea deskribatzeko balio duela,baina ez Grezia Zaharrekoa. Grezia Zaharreko greziarrek Dioniso eta dionisiakoa jarri zuten apolineoaren aurka.Dionisok errealitatearen ondoko aspektuak sinbolitzatzen du:ardoa,natura, festa eta gehiegikeria…. Azken batean, bizitzaren alderdi ilunak,instintiboak,irrazionalak eta biologioak.

Grezia Zaharra goieneko aldia izan zen, bizitzaren alderdi apolineoak eta dionisiakoak bateratzen zirelako eta bizitzaren alderdi tragikoak ere onartzen zirelako.

Nietzscheren arabera, V. Mendean, Grezia klasikoko Sokratesek eta, batez ere, Platonek Mendebaldeko kulturatik balio dionisiakoak desagerraraztea lortu zuten beren filosofia idealista, arrazionalista eta metafisikoaren bidez. Horrela, haiek eman zioten hasiera Mendebaldeko kulturaren gainbeherari (dekadentzia) eta errakuntzari (gezurra).

-Nihilismoa eta balioen transmutazioa>2.4. (nihilismoa/balioen transmutazio/jaunen morala eta supergizakia)

Nihilismoa


Jainkoaren heriotzaren ondorioa da. Une horretara arte egon diren ziurtasunak eta balioak, (Egiaren, Jainkoaren,


Mundu Objektiboaren….Existentzia) gizakiari babesa eta argibidea ematen zizkiotenak, bertan behera gelditu dira eta gizateria ezer gabe gelditzen da .

Nietzscheren pentsamenduan nihilismoaren kontzeptuak hainbat adiera ditu:

Nihilismoak bizitzaren gainbehera adierazten du.
Errealitate absolutu bat existitzen dela sinesten duen kultura, kultura nihilista da,itxaropen guztiak existitzen ez den zerbaitetan jartzen dituelako, (kristauen jainkoa adibidez). Horrela,mendebaldeko kristau kultura nihilistak existitzen den errealitate bakarra  mezprezatu eta ukatu du: zentzumenezko eta bizitzaren errealitatea.

Mendebaldeko historiari buruzko ikusmoldeak nihilismora garamatza, 

Historiako urrats guztiek helmuga jakin bat dutela pentsatzen zen, baina historiako gertakizunek halako helbururik ez dutela ikustean, etsipena sortzen da, ondoren sumina, eta, azkenean, nihilismoaren sentimenduak jota, munduak ez duela azalpenik ohartzen da gizakia.

Gizakiari buruzko ikusmoldeak ere nihilismora bultzatzen gaitu.
Gizakiok ez gara jainkoak kreatutako izakiak eta ez dakigu zein dengure funtzioa.Haraindiko mundua desagertu denez, gizakiaren bizitzaren zentzua ematen ziona, gizakia bakarrik gelditu da, eta mundu horrek utzitako hutsuneak itxaropena edukitzea galarazten dio.

Azken batean, aurreko kulturaren idealak desagertzen diren neurrian , nihilismoa agertzen da, era pasiboan lehenik(zentzuaren krisia, zure burua arbuiatzea) eta era aktiboan ondoren(balio zaharrak suntsitzea,moral berria agertzeko:“lurraren zentzua “ eta supergizakia-
Gizaki berria eta lurraren zentzuarekin fidel- sortzea).

Bizitzaren kontrako jarrera adierazten duen jainkoa hil denez, gizakiak baiezkoa eman behar dio bizitzari gogo biziz eta adore handiz.
Nihilismo pasiboan, zentzuaren krisia dator gizakiaren existentzia zentzugabea da. Honek bere burua arbuiatzera,etsipenera... Darama. Eta orduan, Nietzschek nihilismo aktiboa proposatzen du: indarrean dauden balio zaharrak erabat suntsitzea. Hau beharrezkoa da moral berria agertzeko:  “lurraren zentzua “ eta supergizakia (gizaki berria eta lurraren zentzuarekin fidela) sortuko du.


Nietzscherentzat, Mendebaldeko gizartearen balioak (morroien  moralaren balioak) kaltegarriak dira, bizitzaren aurkakoak direlako, eta kendu behar dira.
Morroien moralaren ordez, jaunen morala ezarri behar da, bizitzaren aldeko morala.


Nietzschek bi moralen aurkitzen ditu:
jaunen morala (indartsua,menperatzailea, bere burua hobetu nahi du,bizitza goretsi egiten du eta hierarkian oinarrirzen da) eta morroien morala(arrunta,umila,mendekoa,bizitza makaltzen du eta berdintasunean oinarritzen da)
, eta bakoitzak modu ezberdinean ulertzen ditu “ongia” eta “gaizkia” kontzeptuak. Hasieran,”ona” hitzak indartsua eta  menperatzailea esan nahi du. Ona, beraz, bizitza maite duena da, bizitzeko poza duena, borrokalaria, ausarta, bere burua hobetu nahi duena. Balio hauek jaunen morala osatzen zuten eta, Nietzscheren ustez, Grezia Zaharreko balio moral nagusiak ziren.
“Gaiztoa”, aldiz, arrunta, umila eta mendeko da, eta balio hauek, hasieratik, morroien morala osatu zuten.


Historian zehar, mendekoek, erlijioaren laguntzarekin, jaunen morala alderantzikatzea lortu dute eta morroien morala ezarri dute.
Moral honen ikuspegitik, “ona” behartsua da, tolerantea, umila, eria… Nietzscheren ustez, morroien morala jaunen aurkako amorrazioak sortutako jokabidea da
. Morroien moralak berdintasuna bilatzen du ezberdintasunean, eta zorrotz kritikatzen du apartekoa. Morroien moralean, “gaiztoa”, noblea, boteretsua, menperatzailea,beldurgarria,etab.  da.


Taldeak(kristautasuna adibidez) indartsua menderatu nahi du eta bere balioak ezarri nahi ditu, orduan, kontzientzia morala sortzen du eta, horrela, bakoitzaren sena azaleratzea galarazten du. 


Nietzschek dio balioen transmutazioa beharrezkoa dela morroien morala gainditzeko, jaunen morala berreskuratzeko eta supergizakia agertzeko. 


Jaunen morala izango da Jainkoaren heriotzaren ondorioz agertuko den supergizakiaren morala. Moral honek:


Jokabide taldekoia arbuiatuko du, askea izango da, bere balio propioak sortuko ditu, ez du sinistuko bere gainetik dagoen ezertan, bere burua gainditzeko botere-nahia izango 

Bizitzaren mugak onartzen ditu eta ez ditu izkutatzen existentziaren alderdi ikaragarriak (mina eta sufrimendua, heriotza…)

Ausarta da eta arriskua eta esperientzia berriak gustukoak ditu,berdintasunaren kontrakoa,Bizitza maite du,

Ez du haraindiko munduetan sinesten, ezta jainkoarengan ere


Supergizakiak betiereko itzuleran sinetsi behar du.Eta sinismen honetan oinarrituta, biziaren balorazio berria egin behar du.Bizia biziki bizi behar baita, behin eta berriro biziko dugun bizia baita.

-Kritika kristautasunari>2.3.1 (kristautasunaren aurkako kritika)

Nietzscherentzat erlijio oro beldurretik sortzen da.Erlijioak ez du inoiz egia esan eta Nietzscheek tradizio judu-Kristauaren aurka jotzen du.

Erlijioak naturaz gaindiko izaki transzendenteak aldarrikatzean -Jainkoa, haraindikoa…, metafisikak egiten duen hutsegite berbera egiten du.Era berean, mendebaldearen historian, kristautasunak antzinako balio dionisiakoak baztertu ditu eta mundu ideal bat asmatu eta mundu erreal bakarra arbuiatu du.

Nietzscheerentzat Kristautasuna platonismo herrikoia da.Nietzschek dio bi jende -mota dagoela:jende bat morroia dena; ahula, mendekoa, bizitzaren (eta heriotzaren) aurrean beldur dena eta bizi nahi duen bezala bizitzen ausartzen ez dena , eta beste jende bat jabea dena; indartsua, askea, bizitzaren (eta heriotzaren) aurrean ausarta eta adoretsua, eta bizi nahi duen bizitza beteki bizi duena.Bere ustez, erlijioa jabeen aurkako herri xehearen matxinada da, eta, beraz, herri xehearen baliok dira erlijioan nagusi, balio dekandenteak, artaldearen balioak:

Mendekotasuna eta obedentziaadibidez, eta denak bizi-irriken aurkakoak dira


Erlijioak bekatuaren eta penitentziaren kontzeptuekin egiten ditu bizitzaren aurkako eraso larrienak. Bekatua Elizaren maltzurkeriaren tresna nagusia da, bekatuaren beldurrak biziera ederra, osasuntsua eta ausarta zapuzten du.

Kristautasuna ahul eta gaixoen erlijioak izanik, gizakiak bere mugak gainditzeko oztopo gaindiezin izan dira.Gainera, grinak, bulkadak, eta, oro har, gorputzak gogoko duen oro arbuiatzen ditu.Nietzschek kristautasunari egiten dio kritika, mundu hau, lurra, itxurakeriatzat hartzen dituelako.Nietzscheren arabera, mundu hau besterik ez da existitzen, eta betierekotasuna asmakizun hutsa da.

-Jainkoaren heriotza>2.3.2

Kristautasunaren funtsa Jainkoa da, eta Jainkoa bizitzaren aurkakoa da: ahultasunaren adierazlea da eta gizakiak bere mugak gainditzeko oztopo gaindiezin izan da. Bizitza mugarik gabe bizitzeko eta grinak askatzeko, jainkoa ezabatu behar da,Nietzschek
Jainkoaren heriotza aldarrikatuko du. Jainkoa desagertzen bada, berari lotutako balio dekadenteak ere desagertuko dira. Ondorioz, gizakiak ez du haraindiko mundura begiratuko eta honako mundu honi erreparatuko dio.Horrela, gizakiak berak beteko du jainkoak utzitako lekua eta  lege berriak sortuko ditu.

Nietzscheren ustez, Jainkoaren heriotza gertakizun historikoa da, prozesu bat izan dela, aurrekari batzuk izan dituena: Errenazimentuko antropozentrismoak,
Descartesen arrazoizko frogak, Ilustrazioa, Kantek esango du ezin dela frogatu jainkoaren existentzia, ezta ez existentzia ere. Eta XIX mendean,
Jainkoaren heriotza gertatzen da.

Jainkoaren ideia eta berari lotutako balio moralak ezabatu behar direla.Baina
Jainkoaren tokia ere deuseztatu behar da, hots, jainkoaren ordez ezin da beste ezer jarri:ez Estatua, ez Nazioa…..Jainko berri hauek, jainkoa bezala, gizakia mugatzen dutelako .Bizitza da errrealitate bakarra eta beteki bizitzea da bizitzaren zentzu bakarra.

Jainkoaren heriotzaren ondorengo urratsak bi dira arrikutsua eta txalogarria.

Gizakia noraezean gelditzeko arriskua da lehen urratsa; hau da, idealismo eta transzendentziaren hondamendiarekin, gizakia funtsezko ezer gabe geldituko da,noraezean.

Bigarren urratsa, txalogarria da, beste gizaki bat sortzea, bere burua  gaindituko duen gizaki berri bat. Egoera berriaz oharturik, gizakiak haraindiko munduko ametsak lurrera ekarriko ditu,eta sormenarekin, bere buruaren gainetik beste gizaki-maila bat sortu behar du:

Supergizakia

.

-Supergizakia> 2.3.3.

Supergizakiak, gizakiak bere bizi-maila hobetzeko ahalegina egiten duen borondatea adierazten du. Jainkoaren heriotzarekin gizakia askatu da eta egin behar dituen urratsak Nietzschek metaforak erabiltzen ditu: gameluarena,lehoiarena eta umearena.

Lehenengoan, gizakia makurtzen den gamelua da. Gizakia moralaren menpekoa da, zama zintzoki eramaten. Bere leloa “nik egin behar dut da”. Agindu astunak bete nahi ditu.

Bigarren metaforan, gizakia oldartzen den lehoia da. Hemen, gizakia moral zaharraren zama eramateaz nekatu da eta bere borondatea nagusitzen hasten da. Bere leloa “nik egin nahi du” izango da, bere nahia ezarriko du.

Azkenekoan, lehoia(gizakia) ezin duenez balio berriak sortu, haur batean bihurtzen da. Haurra balio berriak sortzeko sormena du eta ez du oztoporik egoera berriak probatzeko. Hemen, supergizakia hasten da, askea,bizitzeko irrikarekin, ez dago moralaren menpe, ez du Jainkoarengan sinisten eta bere senak bete nahi ditu. Bere leloa “nik sortu nahi du” da.

-Botere-nahimena>2.5.1

Nietzschek uste du errealitateko izaki guztietan existitzeko indar handi bat dagoela eta izaki guztiak errealitate osoan dagoen oinarrizko eta funtsezko indar horren adierazpenak direla. Indar horren eraginez , gauza guztiak existitzeko eta gehiago izateko etengabeko borrokan daude.Indar honi botere-nahimena deitu zion eta errealitatearen esentzia eta muina da. Botere-nahimena errealitate bera da eta ondoko ezaugarriak ditu:


  • Irrazionala da. Mundua ez baita arrazionala, kaosa da,aldaketa,heriotza....Eta gizakiaren arrazoiak senen zerbitzura egon behar du.


  • Ez du helbururik




    Botere-nahimenetik sortzen diren bizitzaren indarrek ez dute helbururik.
  • Inpertsonala da
    .Botere-nahimena eta indarra ezin da pertsonabatekin identifikatu, botere nahimenaindar-multzo bat da, existitzea eta gehiago izatea bilatzen dituena; eta horretarako, indarrak beraien artean ari dira etengabe lehian, norgehiagoka, borrokan eta elkar deusestatzen.


Baina, Nietzscherentzat,”nahimena” kontzeptuak ez du nahi guretzat esan nahi duena.Guretzat nahimena edo borondatea adimenaren ahalmen bat, askatasunez eta kontzienteki zerbait nahi izateko eta egiteko ahalbide ematen diguna.
Botere-nahia, ordea, gehiago izateko gogoa da, geure burua gainditzeko irrika, borrokatzeko nahia, beti hazten ari den indar bat baieztatzeko grina, existitzeko eta existentzian nagusi izateko indar itsu eta geldezina.Eta norbera da indar horren jakitun izatera iritsi behar duena.

-Betiereko itzulera>2.5.2

Jainkoaren heriotza gertatzean ez da beste jainko berri bat sortu behar (Estatua,Zientzia…) baizik eta gizateri berria(supergizakiarena), bizitza hau beste edozer baino gehiago baloratzen duena.Gizateria berriak ez du haraindiko bizitza eta munduan sinetsi behar, betiereko itzuleran baizik.


Betiereko itzuleran sinisteak esan nahi du munduko gertakizun guztiak, behin eta berriro errepikatuko direla. Teoria hau defendatzeko Nietzschek ondoko argudioa ematen du:unibertsoan dagoen indar kopurua mugatua da, hau da, gauzak konbinatzeko aukerak mugatuak dira, eta denbora, ordea, mugagabea


Teoria hau bizitzaren baieztapen gorena da.
Bizitzan dena da jaiotzea eta hiltzea eta ezer ez da iraunkorra. Orduan, betiereko itzuleraren bidez, iraunkoartasuna haraindiko munduan jarri ordez, mundu honetan jarriko dugu.
Horrela biziko dugun bizitza hau infinitu aldiz errepikatuko bada, bizitzaren ekintza bakoitzak garrantzi infinitua du, beti errepikatuko delako.


Sinismen honek biziaren balorazioa eta biziarekiko jarrera aldatu nahi ditu eta ondorio praktikoa du: behin eta berriz bizi nahiko genukeen bizia bakarrik bizi behar dugu.Horretarako benetan gure botere-nahimenak esaten diguna egin behar dugu.Azkenik, teoria honek bi jende-mota bereizten ditu:
bizi nahi duten bizitza sortuz eta onartuz biziko direnak (supergizakiak)
eta nahi duten bizitza bizitzen ausartuko ez direnak eta, beraz, beren bizitza ukatuz biziko direnak.


-XX. Mendeko pentsamoldearen oinarriak: Marx, Nietzsche, Freud eta Darwin>1.2

Nietzsche,Marx,Freud eta Darwinen ekarpenak eragin handikoak izango dira XX. Mendean korronte filosofikoen sorreran.

Nietzscheren ustez, mendebaldeko zibilizazioa gainbeheran dago, jende ahulentzako mundua nagusitu duelako.  Gainbehera honek nihilismora eraman gaitu, balio zaharraren ezerezera. Nihilismotik irteteko beharrezkoa izango da botere-nahimena, Jainkoaren heriotza, balioen transmutazioa eta supergizakiaren agerpena. Nietzschek eragin handia izango du: ateismoa, filosofia posmodernoa, perspektibismoa, kultura aniztasuna eta erlatibismoa.

Marxen ustez gizarte kapitalistaren azpiegitura ekonomikoa produkzio-bideen jabetza pribatuan eta proletarioen esplotazioan eta alienazioan oinarritzen da.Proletario esplotatuek boterea hartu behar dute eta azpiegitura irauli: produkzio-bideen jabetza komuna ezarri eta klaserik gabeko Estatu komunista eraiki. Horrela, esplotazioa eta alienazioa amaituko da. Marxek XX. Mendean sortuko diren langile ideologiei bidea emango die (sozialismoa, komunismoa…) herrialde askotan kapitalismoaren aurkako iraultzak eta mugimenduak eraginez.

Freuden ustez, gizakiaren portaera ez da guk uste bezain arrazionala eta librea. Giza adimenak bi alderdi ditu: kontzientea eta inkontzientea. Inkontzientean pultsioak daude, garrantzitsuenak Eros (irrika sexuala) eta Tanatos (irrika agresiboa) dira. Pultsio eta bultzada inkontziente hauek gure portaera determinatzen dute. Bestalde, gizakiaren adimenean 3 zati dago: zera(pultsio inkontzienteak daude), nia(pultsioak asetzea arrazionalizatzen du) eta supernia (pultsioak erreprimitzen ditu)

Darwinek esaten du espezie bizidun guztiak eboluzio-prozesuaren bidez eraldatu direla, eta hori hautespen naturalaren bidez gertatzen dela. Gizakia ere eboluzioz agertutako animalia da eta ez da be

Beharrezkoa Jainko kreatzaile bat bere existentzia esplikatzeko


-Marxen erlijio-alienazioa>3.2.2

Nietzsche eta Marx ateoak dira, eta erlijioaren aurka gogor jotzen dute, baina era ezberdinean ulertzen dute erlijioak betetzen duen funtzioa.
Nietzscherentzat erlijio jabeen aurkako herri xehearen matxinada da,jaunen aurkako morroien amorrazioak gidatutako matxinada. Herri xehearen logikak horrela funtzionatzen du: zuek, nagusiok, ondasun jabeok, goi-mailako gizakiok, ez badituzue Jainkoaren aginduak betetzen, azken judizioan epaituak eta zigortuak izango zarete. Marxek beste bide batetik jotzen du. Haren ustez, erlijioa klase sozial menperatzaileak asmatu du, klase menperatua kontrolatzeko eta herri xehearen iraultza gelditzeko.


Marxek alienazio-mota ezberdinak bereiztu eta aztertu zituen. Alienazio-mota horietako bat erlijioak eragiten duen alienazioa 


Beste aldetik Marx dago, eta berarentzat,erlijioa ez da herri xehearen asmakizuna (Nietzschek esaten duen bezala),  klase sozial menperatzailearen asmakizuna da. Honekin, herri xehearen iraultza gelditu dezakete eta klase menperatua dominatuta edukitzeko. Marxek ere, erlijio-alienazioa gertatzen dela adierazten du. Marxen alienazioan, erlijioak sinetsarazten du beste (fikziozko) munduan aurkituko dutela salbazioa eta zoriontasuna, hemen aurkitu ordez. 

Eta gizakiak, bere itxaropenak fikziozko munduan jartzen ditu, horregatik geratzen da alienatuta, fikziozko mundua bilatzen duelako. Beraz,erlijio-alienazioak funtzio sozial bat betetzen du,herria erlijioan sinesten badu, ez da saiatuko benetako ahalegina egiten bere sufrimenduen benetako iturria ulertzeko eta gainditzeko; gizarte-desberdintasuna eta esplotazioa.erlijioak izaera ideologikoa du, klase esplotatzaile eta zapaltzailearen tresna da eta kapitalismoaren zapalkuntza eta esplotazioa legitimatzen ditu.

Horregatik, erlijioa gainditu behar da eta hori egiteko, erlijioa agertzea posible egiten duten baldintza ekonomikoak ere eraldatu behar dira, hau da, jabetza pribatua eta klase sozialak kentzea: gizarte komunista sortzea. Gizarte honetan ez dago alienaziorik, erlijioa ez dagoelako.

1.1. Testuinguru historikoa

1.1.1. XIX. Mendea: Iraultzen aldia

XIX. Mendean pentsamendu garaikidea hasten da.  XVIII. Mendearen amaiera astindu zuten aldaketa iraultzaileek -industria iraultza, Frantziako Iraultza,Ilustrazioa…- eragin zuzena izango dute XIX. Mendeko ekonomian, gizartean, ideologian eta politikan, eta gizarte liberal burgesa sendotu zuten Mendebaldean.

XIX. Mendeari Europako


Iraultzen Aldia esaten zaio, garai horretakoak baitira iraultza demografikoa, siderurgiaren iraultza, komunikabideen eta garraioen iraultza, iraultza liberalak nazionalistak eta sozialistak…

Testuinguru nahasi honetan hainbat gertaera azpimarratuko ditugu

-Industrializazioa

-Inperialismoa

-Gizarte-mugimenduak

1.1.1.1. Industrializazioa

Industrializazioa aldaketa sakonak eragin zituen gizartean eta ekonomian:



>
Makinak sortu ziren.
Horrek, burdinaren erabilpenarekin batera, eskulangileen eta nekazarien lana ordeztu zuten fabrika handietako makinismoa eta teknologiak ekarri zituen. Honen ondorioz, produkzioa izugarri areagotu zen, baita espezializatu ere.

->

Jakintza erabilgarriari garrantzia handiagoa ematen zion.
XIX. Mendeko bigarren erdiko aurkikuntza zientifiko-tekniko guztiak industrian aplikatu ziren.Altzairua, ongarri eta koloratzaile artifizialak, trenbideak, telegrafoa, telefonoa, argindarra eta petrolioa, energia-iturri berriak adibide adierazgarriak dira.
Horren ondorioz,zientziaren eta ekonomiaren arteko lotura gero eta estuagoa izango da.

->

Iraultzademografikoa.
Medikuntzan egin ziren aurrerapenek (txertoak, anestesia, higienea eta prebentzioa…) eta elikaduraren esparruan egin ziren hobekuntzek (kontserbak, elikagaiak hoztuta garraiatzeko aukera...),  Europako demografia bikoizten lagundu zuten.


->Europako eztanda demografikoren ondorioz, migrazio handiak izan ziren nekazaritza-eremuetatik hirietara, eta fabrikek eta lantegiek eskulan merke eta ugari eskuratu zuten.
Hiri handiak meategi edo industrien ondoan eraiki ziren.
Langileen lan- eta bizitza-baldintzak gogorrak ziren. Fabriketan esplotazioa eta lan-kondizio latzak

emakume, ume edo gizona izanik, 14-16 lanorduko egunak,soldata urriak (txikiagoak emakume eta umeentzat),higienerik gabe, segurtasunik gabe, osasun-zerbitzurik gabe, kaleratuak lanik ez zegoenean edo jabeak nahi zuenean inongo laguntzarik gabe… 

->

Langileen egoera esklabotza berri baten antzekoa zen,
Ilustrazioan aldarrikatutako idealetatik (duintasuna, askatasuna, hezkuntza, anaitasuna...) oso urruna
. Langileria, bere eskubideen kontzientzia hartzen hasi zen. Horrela, Marxen filosofia sortuko da eta, honetatik, langile ideologiak (sozialismoa, komunismoa, anarkismoa).

->

Burgesiak bere boterea sendotu zuen eta bere nagusitasuna ziurtatzeko hainbat aldaketa bultzatu zituen esparru juridiko-politikoan:
Sufragio zentsitarioanoinarritutako ordezkaritza eta partaidetza, merkatuko produktu nahiz kapitalen mugimendua askea ahalbidetzen zuen legedia.Hainbat herrialdetan, iraultza liberalak egin ziren aldaketa hauek gauzatzeko, burgesiaren ideologia liberalismo politikoa eta ekonomikoa baitzen.
1.1.1.2. Inperialismoaren garaia

Potentzia industrial handiek –Britainia Handiak, Frantziak, Alemaniak eta AEBk, nagusiki- hedapen-politikari ekin zioten, eta beren nagusitasun politikoa, ekonomikoa, militarra eta kulturala zabaldu zuten.

1914. Urterako, potentzia handien inperio kolonialek mundu osoko lurraldeen %84a hartzen zuten

Inperialismoaren faktoreak honakoak izan ziren:

  • Demografia. Biztanleria handitzeak presio demografiko handia eragin zuen.

  • Ekonomia: barne-merkatuak ez ziren nahikoak izan ekoizpenari aurre egiteko;merkatu berriak bilatu behar izan ziren.

  • Politika. Politika inperialisten bidez, potentziek beren  mugak zabaldu eta kultura, erlijioa eta hizkuntza hedatzeari ekin zioten, herrialdeen arteko norgehiagokan.

  • Ideologia. Justifikazio guztien oinarrian: etnozentrismoa eta arraza zuriaren nagusitasuna zeuden. Potentzia kolonialek ez zuten inoiz autoktonoa edo bertako berdintzat hartu: morrontza edo esklabotzara jo zuten. Kolonizatutako herriak atzeratuak zirelakoan, indigenak hezten ahalegidu ziren.

1.1.1.3 Gizarte-mugimenduak

Ilustrazioaren Frantziako Iraultzaren eraginez gizakien besteen uztarritik askatzeko eta bere autonomia eta emantzipazioa lortzeko hainbat mugimendu sortu ziren XIX. Mendean. Hona hemen esanguratsuenak:

-Liberalismoa

-Mugimendu demokratikoa

-Sufragismoa

-Langile ideologiak 

-Nazionalismoa

-Tradizionalismoa

->

Liberalismoa


Liberalismoaburgesiaren ideologia zen eta bi aurpegi zituen: bata iraultzailea Antzinako Erregimenaren aurka jotzen zuelako, eta bestea kontserbadorea, sufragio zentsitarioa aldeztu eta burgesiaren gizarte-interesak babesten zituelako.

Liberalismo ekonomikoak jabetza pribatua eta ekimen ekonomikoan Estatuak esku ez hartzea defendatzen zuen, kapitalismoaren ideologia bihurtuz. Liberalismo politikoak parlamentarismoa zuen helburu, errege-erreginaren despotismoaren aurka. Lineralismo bat, sortu zen; intelektualagoa, tolerantzia eta libertate zibilak handitzearen aldekoa.

Liberalismoa altxamendu eta matxinada askoren eragilea izan zen Europan 1830,1848 eta 1871eko iraultzetan.

->

Mugimendu demokratikoa


. Liberalismoa gainditzeko askatasun eta berdintasun printzipioa gizaki guztiengana zabaltzeko sortu zen. Mugimendu honen erronka nagusia sufragio unibertsala lortzea izan zen.
Garai hartan agertu ziren lehenengo alderdi politikoak, gaur ezagutzen ditugun bezala.

->

Sufragismoa. Emakumeen boto-eskubidea aldarrikatu zuen mugimendua da.
Helburu hori lortu zuten lehenengoak Britainia Handiko emakumeak izan ziren. Espainian 1931. Urtean, eta Frantzian, 1944an.

->

Langile ideologiak (sozialismoa,komunismoa,anarkismoa)


Langileen interesak defendatzeko, langile-elkarteek sortzen hasi ziren

: langileen alderdiak eta sindikatuak, eta hauen bidez langileen klase-kontzientzia sendotu zen. Geroago, Karl Marxek kapitalismoa gogor kritikatu zuen eta, handik aurrera, langile-mugimendua helburu politiko-iraultzaileak zehaztuz joan zen.
Sozialismoa eta komunismoakjabetza pribatua ezabatu eta produkzio-baliabideen jabetza eta administrazio publikoa aldarrikatzen zuten. Horrela, klaseak desagertuko dira eta Estatuak ekonomia antolatuko du ezberdintasuna sozialak ezabatzeko eta justizia zabaltzeko.

Anarkismoa,

Estatu sozialista edo komunista ere suntsitu behar dela aldarrikatzen zuen. Anarkismoak, botere eta aginte-mota guztien kontra baitago. Jendeak talde txikitan bizi behar du eta talde horien gainetik ez da ezer ezta inor egon behar. Agintaritza oro kenduz, gizakiaren berezko borondatean oinarritutako gizarte justua egin daiteke.

->

Nazionalismoa


Nazionalismoa nazioaren balioak eta herriaren espiritua goratzen ditu (iraganeko arbasoen mitoak, historia, tradizioak, kultura,hizkuntza…
). Espainiako koloniek independentzia lortu zuten; Grezian, Errumania eta Bulgaria Turkiar Inperiotik askatu ziren; eta bateratze-prozesuak egon ziren Alemanian eta Italian.
Nazionalismoek, burgesia kapitalistaren bultzada izan zuten.

->

Traizionalismoa


. Tradizionalismoak, iraultzaren aurreko egoerara (

Antzinako Erregimena


) itzuli nahi zuenez, ideologia berri guztien aurka jo zuen

: sozialismoa,liberalismoa. Instituzio tradizionalak babesteko helburuarekin sortu zen, batez ere, Eliza eta Monarkia Absolutua. Aginpidea, ordena eta morala aldarrikatzen zituen.
Elizak eta burgesiako sektore kontserbadoreek defendatu zuten.
Espainiako hainbat lurraldeetan Karlismoaren bandera ideologikoa izan zen.

1.2. XX. Mendearen oinarri filosofikoak

Nietzsche,Marx,Freud eta Darwinen ekarpenak eragin handikoak izango dira XX. Mendean korronte filosofikoen sorreran.

Nietzscheren ustez, mendebaldeko zibilizazioa gainbeheran dago, jende ahulentzako mundua nagusitu duelako.  Gainbehera honek nihilismora eraman gaitu, balio zaharraren ezerezera. Nihilismotik irteteko beharrezkoa izango da botere-nahimena, Jainkoaren heriotza, balioen transmutazioa eta supergizakiaren agerpena. Nietzschek eragin handia izango du: ateismoa, filosofia posmodernoa, perspektibismoa, kultura aniztasuna eta erlatibismoa.

Marxen ustez gizarte kapitalistaren azpiegitura ekonomikoa produkzio-bideen jabetza pribatuan eta proletarioen esplotazioan eta alienazioan oinarritzen da.Proletario esplotatuek boterea hartu behar dute eta azpiegitura irauli: produkzio-bideen jabetza komuna ezarri eta klaserik gabeko Estatu komunista eraiki. Horrela, esplotazioa eta alienazioa amaituko da. Marxek XX. Mendean sortuko diren langile ideologiei bidea emango die (sozialismoa, komunismoa…) herrialde askotan kapitalismoaren aurkako iraultzak eta mugimenduak eraginez.

Freuden ustez, gizakiaren portaera ez da guk uste bezain arrazionala eta librea. Giza adimenak bi alderdi ditu: kontzientea eta inkontzientea. Inkontzientean pultsioak daude, garrantzitsuenak Eros (irrika sexuala) eta Tanatos (irrika agresiboa) dira. Pultsio eta bultzada inkontziente hauek gure portaera determinatzen dute. Bestalde, gizakiaren adimenean 3 zati dago: zera(pultsio inkontzienteak daude), nia(pultsioak asetzea arrazionalizatzen du) eta supernia (pultsioak erreprimitzen ditu)

Darwinek esaten du espezie bizidun guztiak eboluzio-prozesuaren bidez eraldatu direla, eta hori hautespen naturalaren bidez gertatzen dela. Gizakia ere eboluzioz agertutako animalia da eta ez da beharrezkoa Jainko kreatzaile bat bere existentzia esplikatzeko.

1.3. Bizitza eta idazlanak

Friedrich Nietzsche (1844-1900) Rock-en jaio zen, Leipzigetik gertu (Prusia) heziketa humanista eta erlijiosoa jaso zuen. Gaixotasunak eta oinazeak izan zituen bizitza osoan zehar. 

1864.Urtean Bonn-en teologia eta filosofia ikai zituen. Leipzigen filologia grekoan espezializatu zen eta Schopenhauer filosofoa ezagutu zuen.

1868an Wagner musikaria ezagutu zuen. Musikaren bidez Wagnerrek bere pentsamendua adierazten zuen, eta oso gustoko zuen.

1869an Basilekao Unibertsitateak filologia klasikoko katedradun izendatu zuen.

1878an Wagnerren adiskide izateari utzi zion.

Gaixotasunek behrtuta, 1979.Urtean Basileako katedra utzi egin behar izan zuen eta Suitzara doa.

1882an Lou Andreass Salomé ezagutu zuen. 

Klinika psikiatriko batean sartu zen eta 1900an hil zen.


Idazlanak


1872an, Tragediaren sorrera musikaren izpirituan 

1873an, Desorduko gogoetak

1882an, Zientzia alaia

1883 eta 1885 urteen artean, Honela mintzatu zen Zaratustra liburua idatzi zuen. Eta hau idatzia, Ongiaz eta gizakiaz haraindi idatzi zuen.

1887an Moralaren genealogia

1888an Idoloen gainbehera eta mailuaz nola filosofatu idatzi zuen. Bertan dio ordura arteko egia behera bota beharreko idoloa baino ez dela. Urte berekoak dira Antikristoa, kristau moralari kritika, eta Ecce homo, biografia probokatzailea.

  1. Nietzscheren pentsamendua

2.1. Kritika mendebaldeko zibilizazioari: bitalismoa

2.1.1.Susmoaren filosofia

Marx, Nietzsche eta Freud, “susmoaren filosofia” deritzon filosofo taldean kokatzen dira. Hirurek hurrengo susmoa dute: Mendebaldeko zibilizazioa eraikitzeko erabili diren ereduak, okerrak eta kaltegarriak izan dira, eta horregatik, aldatu behar dira.


Marxek, gizarte burges eta kapitalistaren oinarri ekonomiko, politiko eta juridikoak salatuko ditu, langileen esplotazio bidegabearen zerbitzuan baitaude.

Nietzschek, Mendebaldeko gizartea moldeatu eta gainbeherara eraman dituzten filosofia eta moral platoniko-kristauak zorrozki kritikatuko ditu.

Freudek, agerian utziko du, gure adimen eta jokabidearen benetako eragilea bulkada irrazionalak direla, eta ez arrazoimena.

2.1.2. Kritika platonen metafisikari

Nietzscheren ustez, Platonen metafisikarekin Mendebaldeko gizartea gainbeheran dago, bizitzaren kontrako ikusmolde filosofikoak eta balio moralak nagusituko direlako.Platonek, errealitatea bitan banatu zuen: ideien mundua(ona,egiazkoa) eta mundu sentikorra(txarra,faltsua).Bereizketa hau, bizitza kaltetu zuen. Indeien munduari balioespen positiboa emango baitzaio, eta mundu sentikorrari (bizitzarena,gurea), balioespen negatiboa. Horrela, bizitzarekin lotutako balioak (plazerra,sena, bultzadak,emozioa…) baztertuko dituzte.Kristautasunak,moral bat sortu zuen, jende ahularen balioak aldarrikatzen dituena: mantsotasuna,obedientzia, gaixotasuna… Nietzschek dio, moral honek (morroien morala), gizadia ahuldu eta galbidera eraman duela.Nietzscheren ustez, kristautasunaren azpian, bizitza den bezala ez onartzeko jarrera dago. Kristautasuna zabaltzean, Mendebaldeko gainbehera (décadence) eta errakuntza (gezurrari) hasten da.Décadence, bizitzarentzat oztopoa dena da, ahulezia- eta gaixotasun-sintomarekin parekatzen da.  Dekadentziak, bizitza onartu ordez, ukatu egiten du.Kristau gizakia dekadentea da, bizitzaren erronkan gaixo, ahul eta ezgai delako.

2.1.3. Bitalismoa

Nietzschek, bizitzaren aldeko filosofia proposatuko du:

Bitalismoa

. Bitalismoa, idealismo eta arrazionalismoaren kontra gauzatu zen.Mendebaldeko zibilizazioaren oinarria arrazionaltasuna da eta gizakiaren bizitza zapuztu dute.Bitalistentzat, bizitza da gizakiaren funtsezko errealitatea. Mendebaldeko zibilizazioa  bizitzaren kontra doa, bizitzari bere berezko zentzua kentzen diolakoBitalismoak bizitzaren irrazionalismoa azpimarratzen du,bizi fenomenoen azpian ez baitago asmo edo helburu arrazionalik. Bizitza aldaketa, mugimendua eta kontrakoen etengabeko borroka da: jaiotza eta heriotza, poza eta mina... Bizitza bizitzeko irrika da,beste helbururik gabe.Kontzeptu arrazionalak ezegokiak dira errealitatearen esentzia irrazionala ezagutzeko, errealitatea mozorrotu eta desitxuratzen dutelako. Beraz, hizkuntzak engainatu egiten du, bitalistek, errealitatea ezagutzeko beste bide batzuk proposatzen dituzte: artea eta irudimena adibidez.

2.2. Apolineoa eta dionisiakoa

Nietzschek Grezia Zaharrari garrantzia handiagoa eman zion eta Grezia klasikoko Sokrates eta Platonekin mendebaldeko dekadentzia hasi  zela pentsatzen zuen.Hau defendatzeko, greziar mitologiako bi jainkoz baliatu zen: Apolo eta Dioniso, eta errealitateak bi alderdietan banatzen ditu: bata apolineoa eta bestea,dionisiakoa.

Apolo gaztetasunaren,arteen,harmoniaren jainkoa zen. Eta honako aspektuak adierazten zituen:hitza,arrazoia,ordena,forma,argia ,legea... Hau da,mundua  osotasun ordenatu eta arrazionala bezala hartua. Nietzschek dio apolineoak Sokrates eta Platonen Grezia Klasikoko pentsamoldea deskribatzeko balio duela,baina ez Grezia Zaharrekoa. Grezia Zaharreko greziarrek Dioniso eta dionisiakoa jarri zuten apolineoaren aurka.Dionisok errealitatearen ondoko aspektuak sinbolitzatzen du:ardoa,natura, festa eta gehiegikeria…. Azken batean, bizitzaren alderdi ilunak,instintiboak,irrazionalak eta biologioak.

Grezia Zaharra goieneko aldia izan zen, bizitzaren alderdi apolineoak eta dionisiakoak bateratzen zirelako eta bizitzaren alderdi tragikoak ere onartzen zirelako.

Nietzscheren arabera, V. Mendean, Grezia klasikoko Sokratesek eta, batez ere, Platonek Mendebaldeko kulturatik balio dionisiakoak desagerraraztea lortu zuten beren filosofia idealista, arrazionalista eta metafisikoaren bidez. Horrela, haiek eman zioten hasiera Mendebaldeko kulturaren gainbeherari (dekadentzia) eta errakuntzari (gezurra).

2.3. Kristautasunaren aurkako kritika, Jainkoaren heriotza eta supergizakia

Kristautasunaren aurkako kritika

Nietzscherentzat erlijio oro beldurretik sortzen da.Erlijioak ez du inoiz egia esan eta Nietzscheek tradizio judu-Kristauaren aurka jotzen du.

Erlijioak naturaz gaindiko izaki transzendenteak aldarrikatzean -Jainkoa, haraindikoa…, metafisikak egiten duen hutsegite berbera egiten du.Era berean, mendebaldearen historian, kristautasunak antzinako balio dionisiakoak baztertu ditu eta mundu ideal bat asmatu eta mundu erreal bakarra arbuiatu du.

Nietzscheerentzat Kristautasuna platonismo herrikoia da.Nietzschek dio bi jende -mota dagoela:jende bat morroia dena; ahula, mendekoa, bizitzaren (eta heriotzaren) aurrean beldur dena eta bizi nahi duen bezala bizitzen ausartzen ez dena , eta beste jende bat jabea dena; indartsua, askea, bizitzaren (eta heriotzaren) aurrean ausarta eta adoretsua, eta bizi nahi duen bizitza beteki bizi duena.Bere ustez, erlijioa jabeen aurkako herri xehearen matxinada da, eta, beraz, herri xehearen baliok dira erlijioan nagusi, balio dekandenteak, artaldearen balioak:mendekotasuna eta obedentziaadibidez, eta denak bizi-irriken aurkakoak dira.Erlijioak bekatuaren eta penitentziaren kontzeptuekin egiten ditu bizitzaren aurkako eraso larrienak. Bekatua Elizaren maltzurkeriaren tresna nagusia da, bekatuaren beldurrak biziera ederra, osasuntsua eta ausarta zapuzten du.

Kristautasuna ahul eta gaixoen erlijioak izanik, gizakiak bere mugak gainditzeko oztopo gaindiezin izan dira.Gainera, grinak, bulkadak, eta, oro har, gorputzak gogoko duen oro arbuiatzen ditu.Nietzschek kristautasunari egiten dio kritika, mundu hau, lurra, itxurakeriatzat hartzen dituelako.Nietzscheren arabera, mundu hau besterik ez da existitzen, eta betierekotasuna asmakizun hutsa da.

Jainkoaren heriotza

Kristautasunaren funtsa Jainkoa da, eta Jainkoa bizitzaren aurkakoa da: ahultasunaren adierazlea da eta gizakiak bere mugak gainditzeko oztopo gaindiezin izan da. Bizitza mugarik gabe bizitzeko eta grinak askatzeko, jainkoa ezabatu behar da,Nietzschek Jainkoaren heriotza aldarrikatuko du. Jainkoa desagertzen bada, berari lotutako balio dekadenteak ere desagertuko dira. Ondorioz, gizakiak ez du haraindiko mundura begiratuko eta honako mundu honi erreparatuko dio.Horrela, gizakiak berak beteko du jainkoak utzitako lekua eta  lege berriak sortuko ditu.

Nietzscheren ustez, Jainkoaren heriotza gertakizun historikoa da, prozesu bat izan dela, aurrekari batzuk izan dituena: Errenazimentuko antropozentrismoak,Descartesen arrazoizko frogak, Ilustrazioa, Kantek esango du ezin dela frogatu jainkoaren existentzia, ezta ez existentzia ere. Eta XIX mendean, Jainkoaren heriotza gertatzen da.

Jainkoaren ideia eta berari lotutako balio moralak ezabatu behar direla.Baina Jainkoaren tokia ere deuseztatu behar da, hots, jainkoaren ordez ezin da beste ezer jarri:ez Estatua, ez Nazioa…..Jainko berri hauek, jainkoa bezala, gizakia mugatzen dutelako .Bizitza da errrealitate bakarra eta beteki bizitzea da bizitzaren zentzu bakarra.

Jainkoaren heriotzaren ondorengo urratsak bi dira arrikutsua eta txalogarria.

Gizakia noraezean gelditzeko arriskua da lehen urratsa; hau da, idealismo eta transzendentziaren hondamendiarekin, gizakia funtsezko ezer gabe geldituko da,noraezean.

Bigarren urratsa, txalogarria da, beste gizaki bat sortzea, bere burua  gaindituko duen gizaki berri bat. Egoera berriaz oharturik, gizakiak haraindiko munduko ametsak lurrera ekarriko ditu,eta sormenarekin, bere buruaren gainetik beste gizaki-maila bat sortu behar du:supergizakia.

Supergizakia

Supergizakiak, gizakiak bere bizi-maila hobetzeko ahalegina egiten duen borondatea adierazten du. Jainkoaren heriotzarekin gizakia askatu da eta egin behar dituen urratsak Nietzschek metaforak erabiltzen ditu: gameluarena,lehoiarena eta umearena.

Lehenengoan, gizakia makurtzen den gamelua da. Gizakia moralaren menpekoa da, zama zintzoki eramaten. Bere leloa “nik egin behar dut da”. Agindu astunak bete nahi ditu.

Bigarren metaforan, gizakia oldartzen den lehoia da. Hemen, gizakia moral zaharraren zama eramateaz nekatu da eta bere borondatea nagusitzen hasten da. Bere leloa “nik egin nahi du” izango da, bere nahia ezarriko du.

Azkenekoan, lehoia(gizakia) ezin duenez balio berriak sortu, haur batean bihurtzen da. Haurra balio berriak sortzeko sormena du eta ez du oztoporik egoera berriak probatzeko. Hemen, supergizakia hasten da, askea,bizitzeko irrikarekin, ez dago moralaren menpe, ez du Jainkoarengan sinisten eta bere senak bete nahi ditu. Bere leloa “nik sortu nahi du” da.


Entradas relacionadas: