Jainkoaren heriotza nietzsche

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 12,57 KB

  • Aginte nahia: 

    • Bizitzeko grina da, berezkoa duen sena. (Instintoa)

    • Helburua → betetasuna eskuratzea, bereari eutsiz, borroka eginez behar bada.

    • Bizirauteko borondatea ahulduta erlijiopean bizi den banako menpekoa.

    • Supergizakiak indartsu azaldu. Nahi horren kontzientzia baitu.


  • Bizitza:

    • Errealitate bakarra eta funtsezkoena.

    • Heraklitok uste zuen bezala, bizitza etengabeko jarioa da. 

    • Kontrakoen nahasketa amaigabea: poza eta mina, itzala eta iluna.

    • Inungo zentzu, orden eta norantza gabe.

    • Bizitzako gauza asko ez dira arrazoizkoak.

    • Dena bezela onartu eta aurrera egin beharra dago, itxaropen faltsuetan ezkutatu gabe.


  • Dionisos: 

    • Greziar mitologiako jainkoa. Zeusen semea.

    • mozkorra, eroa, alaia, zatarra…

    • Bere anaia Apolo kontrakoa

    • Biak daramatzagu gure baitan.

    • Hori ukatzea, kulturak egindako akatsetako bat.

    • Mendebaldeko kulturatik balio dionisiak kentzea lortu zuten.

    • Supergizakiaren morala horiek ezaugarritu.


  • Erlijioa: 

    • Jainko trasdentearenganako sinesmena.

    • Beste mundu bat asmatzen du, mundu bakarra gutxiesteko.

    • Erlijioa, gizakion ezinetik eta beldurretatik sortzen da.

    • Asmatutako ideien bidez, erlijioak bizitzaren kontrako eraso zuzena gauzatzen du.


  • Gainbera: (Dekadentzia)

    • Bizitzaren benetakotasuna oztopatzen duena.

    • Ideologia ahulek bizitza beherantz daramate, bakoitzak bere betetasuna lortzea galarazten dute.

    • Nietzscheren filosofian, prozesu historiko gisa ere uler daiteke.

    • Gainbehera → Europa garai bateko sineste zaharretatik arrotzak diren egungo sineste ahuletara ekarria da.


  • Jainkoa: 

    • Gizakiak bere ezinetatik abiatuz asmatu duen proiekzio faltsua.

    • Gizakiak berezko duena egitea debekatzen dio.

    • Kristautasunaren kasuan → elizak gizartea menpeko bihurtu eta kontrolpean mantentzeko erabili du Jainkoa.

    • Supergizakia nagusituz gero, Jainkoaren heriotza aldarrikatu behar da.


  • Supergizakia:

    • Jainkoaren heriotzaren ondorioa.

    • Gizaki moral berria.

    • Botere nahia ezagutu eta onartzen duen izaki aktiboa.

    • Jaunen (ez morroien) balioen sortzailea.

    • Historiari begira, masako gizakiengandik bereizteko gauza izan da.

    • Errealena, jatorrena, librea…

Entradas relacionadas: