Jainkoaren existentzia eta ideia eredugarriak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 15,04 KB

2.2 Pasioak eta askatasunak 
Pasioak berez ateratzen dira, ez ditugu guk eragiten. Deskartesentzat gorputzaren eta arimaren beharrak existitzen dira. Deskartesen ustetan gorputzaren zenbait organok sortzen dituzten espirituei eske rsortzen dira eta horregatik ezin dira ekiditu. Hala ere, horrek ez du esan nahi pasioak txarrak direnik. Izan ere pasioak menperatuta izanda onak izatera heldu daitezke.Nahiz eta impultsiboak izan ez dira  txarrak izan behar.
Pasioak eragina dute gorputzeko organoetan eta horregatik Deskartesen ustetan gaixotasun fisikoak espirituaren gorabehera hauengatik sortzen dira. Kontrolpean ez daudenean , gaixotasunak espiritu horren akzio deskontrolatuen ondorio dira. Pasio nagusiak, harridura, gorrotoa, desira,... 
Harridura garunean kokatzen da eta Deskartesentzat oso baliagarria da ikasteko gogoa pizten du eta. Pasio mota hau jakintsuetan eragin handia du. Maitasuna (gauza onak egitera bultzatu) eta gorrotoa(min egitera) ariman sortzen dira. Desira oso impultsiboa da, nahi duguna eskuratzera eramaten gaitu, gauza onak; maitasuna, alaitasuna eta itxaropena eta txarrak; gorrotoa eta tristura.

2.2 Enpirismoaren ezaugarrri nagusiak 
...Datu sensibleen bilketan oinarritzen da, errealitatea nola funtzionatzen den azaltzeko. Enpirista ingelesen ustez gizakia jaiotzen denean, haren adimenak ez du barruan inolako idei propio ezta oinarri propiorik ere. Jatorrizko ideiak ezeztatzen dituzte;
ideia batzuk existitzen direla gizonaren bidez ezagutuak daitezkeenak, arimaren bidez,...Hori enpiristek ez likete izango. 
Esperientazio zientifikoan oinarritzen dira, batez ere zientzia esperimentalaren erabileran naturari buruzko datuak atera ahal izateko, fisika eta kimikatik tira egiten dute ez hainbeste matematikatik.

Disertazioa NIETZSCHE
Tstu hau “Ecce Homo” obraren zati bat bat. Honetan baloreen transmutazioa, gizakiak bere buruaz kargu egiteko balio duela eta bere bizitza haren eskuetan jartzeko kapaz dela dio. 
Ados nago Nietzscherekin bat nator  esaten duenean moral tradizionalaren iritsitik ihes  egin ahal izateko baloreen tansmutazioaren bidez egin ahal dela; pentsamendu propioa eta moral autonomoa izateko.
Hau esclaboen baloreak jauntxoen baloreengatik aldatzen lortzen da, gure bidea aukeratu ahal izateko izateko, gure gainetik dauden baloreak ez daudela ulertuz. 
Ez nator bat honetan, esclaklaboen erantzun moraletik ihes egiteko metodo bat egoteak bakartasunera eta misantropiara erameten gaitu. Beste autore batzuk; Marx,Freud,...
 Freud-en iritsiz gure garunaren alde inkonszienteak alde konszientea dominatzeko tendentzia dauka: egiten garen  kapa  kultural horrekin, gure subkonszientea kanpora atera dadila utzi behar dugu.Gure benetako izaera; instintoak eta pasioak agerian geratzeko.
Marx bere aldetik klase dominateen morala beheko mailakoekin alderatzen du., bere tranmutazioak proletarioen morala aldatuko luke burgesenarengatik, honetan ados.

Amaitzeko, bat nator niet. Rekin esaten duenean gure molara kristaua baino kapitalista dela esaten duenean eta burgesiak maila gorenak menperatzeko erabiltzen direla esaten duenean. Batez ere propietatearen logikarekin, behin soldata emanda, burgesak makina bere boterean jartzen da; produkzioa,erreboluzio industriala,....

2.MULTZOA 
Apolineo eta dionisiako nozioak
Nietzschek esaten du bizitza Apolo eta Dionisiosen arteko kontressana dela. Apolineok gizakiaren impultso egonkorrenak errepresentatzen ditu, alde arrazionala( sokrates,deskartes,...)
Zentzuen alde instintiboa mespresatzen du. 
Dionisio zentzuen parte instintiboa jarraitzen du, alaitasuna,erreprodukzioa,...
Haren iritziz apolineoa dionisiakoaren gainetik egon da europako gizartean , Platonen bitartez (pentsatzen zuela gorputza arimaren kaiola zela) eta kristianismoaren bitartez ( gorputza pekatua eta arima perbertitu) eta bizitza hau ona eta autonomoa ez dela, baizik hurrengo bizitzarako entrenamendua. Nietzscherentzat guzti hau bizitzaren eta instinto pasionalen negazioa zekarren, filosofiaren dekadentzia. 

Nietzschek mendebaldeko zibilizazioari kritika 
Apolineoa beti Dionisiakoaren gainetik egotea kritikatu du, kristautasuna gizakiaren alde instintiboa eta pasionala ezeztatu duela, horrek eragin du gizakiak proteston izatea eta instintoak arrazionalaren azpitik egotea.
Esaterako, Hercules; antzinako Greziako heroia zen, boteretsua, erotiko festiboa, indartsua eta kristautasunaren irudi Santuagatik erremplazatua izango litzateke, hau da, izututa dagoen norbait, otoitz egiten duena, lotsatia, Jainkaoren presentziarengan bere burua umiliatzen duen norbait,... Nietzscheren ikuspuntutik hori izango zen mendebaldeko kulturarenganako kritika printzipala. 

NIHILISMOA
Mendebaldeko jendearenzat Jainkoa hil delaren teoria, lehen jendeak jainkoan sinesten bazuen; haien zoriontasuna jainkoa oinarrituz, jainkoak izan ahal zuen iritziaz kezkatu, otoitz egiten zioten, haien bizitzei zentzua emateko erabili, eskerrak ematen zioten, … 
Orain mendebaldarrak jainkoa “hil” du, jainkoaren irudia indiferentea da, ez dugu beragan pentsatzen gure bizitzan zehar, berdin digu gertatu ahal zaiguna berarekin, eztabaidatzen diogu.
Etika kristaua hil denez, mendebaldarrak ez du zertan sinestu, eta sinesteko ezer ez duenez nihilismora heltzen da; baloreeen ausentzia, ez sinestea ezertan  idolo faltsuak  asmatzera eramaten du gizakia hau alienatu egiten dieten idoloak, supergizakian bihurtu beharko litzateke.
SAN Agustin 
Fedea eta arrazoimena: ezagutzeko sinetsi
San Agustin gizakia aseko zuen egia aurkitu nahi zuen, zoriontsu izateko. Zoriontsu izateko egia absolutuaz jabetu behar da, hau da, Jainkoaz.Egia edo Jainkoa lortzeko, arrazoimena eta fedea lotuta egon behar dute, eta hauen arteko erlazioei dagozkienez, ikuspegi asko daude:ulertezina den zerbaitetan sinetsi behar da, Jainkoaren existentzia ezin da arrazoiaren bidez frogatu, adieraztezina arrazoiak ere ezin du, eta  arrazoiaren bidez arrazoizko Jainko bat ezagutu eta berarengan fedea eduki dezakegu. Agustinek dioenez,gizakiaren helburua egia aurkitzea da, zoriontasuna lortzeko edoJainkoa ezagutzeko, eta ezinbestekoa da arrazoimena eta fedea elkarlanean aritzea.Hhiru ezagutza maila bereizten dira: ezagutza sentikorra; sentimenen bidez lortutako informaziotik abiatutako ezagutza, benetako egia lortu ezin duena, arrazoizko ezagutza; sentimenetatik jasotako informazioa arrazoimenarekin alderatuz sortutako ezagutza, eta kontenplazioa;Jainkoaren laguntzaz ideiak diren bezala ikustean datza, benetakojakituria eta ideia unibertsalak lortuz. San Agustinek dioenez, Jainkoak gizakia argitzen du, izan ere egia geure barnean dago, baina ez dugu ikusten, eta honekin barnerapena gertatzen da; egia barnean dugu, baina zentzumenek ezin dute ikusi eta ondorioz Jainkoaren argia behar da

Jainkoaren existentzia eta ideia eredugarriak
San Agustinen ustetan, Jainkoa arima fededunean frogatuta agertzen da; arima gai da egia eta beharrezkoa den Jainkoaezagutzeko, baina ezagutza hau ezin liteke gertatu Jainkoaren existentziarik gabe. Jainkoaren eta bere ondorio den arima fededunaren existentzia frogatzeko, San Agustinek hiru argudio erabiltzen ditu: argudio gnoseologikoa; egia existitzen da, eta Jainkoa egiaren funtsa izanik, Jainkoa ere existitzen da, argudio kosmologikoa; kreazioak ezin dio eman gizakiari bilatzen duenzoriontasuna, beraz, Jainko bat dago zoriontasun hori emateko, eta ondorioz Jainkoa munduaren sortzaile bezala onartuta dago, eta agustindar frogapena; betiereko ideietan datza, ideienmugagabetasunean eta beharrezkotasunean, eta ideia eredugarrihauek adimena baino garrantzitsuagoak dira, adimenak beraien aurrean makurtu egin behar baitu. Adimenak argitasun handiago edo txikiagoarekin suma dezake, baina egia beti berdin dago. Beraz, agustindar frogapenak dioenez, ideiak existitzen dira, eta ideiakbetierekoak direnez, Jainkoa betierekoa da.
Askatasuna eta gaitzaren arazoa
San Agustinek dioenez gizakia askea da, izan ere horregatik dagizakia, askea delako eta borondatearen autodeterminazioa erabil dezakeelako. Gizakiak, Jainkoarenganako joera izan behar du, honek gizakia sortu zuenean bera maitatzeko agindu baitzion. Gizakiak ongirako joera izan behar du, hau da, Jainkoa maitatzeko joera, baina jatorrizko bekatuagatik, askatasuna galdu zuen. San Agustinen ustez, gizakiak bere buruaz eta bera baino gutxiago diren gauzez gozatzean, bekatua egin zuen, Jainkotik urrunduz. Egoera horretatik altxatzeko, Jainkoaren laguntza behar du;Jainkoaren grazia. Honela, Jainkoa maitatzeko Jainkoaren graziaeta bere laguntza behar dira, eta gaitz moralaren erantzuleagizakia da, ez Jainkoa. Beraz, gizakiak zoriontsua izateko,Ongiarengana itzuli behar du Jainkoaren laguntzaz. Sokratesen ustetan, ekintzen ontasuna eta txartasuna ezagutzaren menpeanzeuden bitartean, Agustinek borondatearen menpean daudela dio, eta gizakia ongia lortzen galarazten dioten oztopoetatik askatzea interesatzen zaio. Gaitzei buruz, San Agustinek zioenez gaitzmoralen jatorria ongi zehatz baten ausentzia da, eta gizakiaren eta gizartearen ikuspegi pesimista du, bere ustez, Estatu zibilakkristau estatua izatera pasatzen denean bakarrik lortuko baita justizia, horretarako Estatu zibilak kristautasunaren eredua hartu behar duelarik.
Historiaren filosofia: lurreko hiria eta Jainkoaren hiria
 Agustinek gizakiak bi taldetan banatzen ditu; bere burua Jainkoa baino gehiago maite dutenak, munduko hiritarrak, eta Jainkoa bere buruaren mespretxuraino maite dutenak, zeruko hiritarrak. Bi hiriak historian zehar nahasturik agertzen dira, baina azkenean banandu egingo dira, borrokakdenboraren amaiera arte irauten duelarik, azkenik Jainkoarenhiria garaile geldituz. Beraz, bi maitasunen arteko liskarradago; Jainkoarenganako maitasuna eta norberarenganakoa. Jainkoaren hiria ikusezina da, eta horregatik epaiketa arte bi munduak nahastuta daude. Jainkoaren etsaiak ez diren batzuk Elizaren etsai gisa agertzen dira, baina egunen batean Jainkoaren seme bezala onartuak izango dira, eta beste “on” batzuk ez dira salbatuko.
Platonen filosofiaren eragina Agustinengan
Platonen filosofiak asko eragin zuen Agustinengan. Lehenik,neoplatonismoa aurki dezakegu; platondar izaeradun filosofia honek Platonen pentsamenduaz gain, beste antzinako filosofienideiak elkartzen ditu, eta eragin garbia du San Agustinengan. Bestalde, Plotinoren eragina ere ikus dezakegu; honen filosofiaren gailurrean Bat-a dago; izaki ororen aurretikaurkitzen da, ezaugarri ezagutezinezkoak ditu eta gauza guztiakberarengandik datoz eta berarengana itzultzen dira berriro. Honen aldera, Agustinek Jainkoa proposatzen du Bat-aren ordez, Plotinoren eragina garbi utziz. Honetaz gain, Platonen ideia nagusiak, hau da, ongia lortzeko arrazoia behar dela, ere eragina izan du, Agustinek arrazoia erabiltzeaz gain, gizakiak fedea ere behar duela baitio, honela erabateko zoriontasunera eramango zion ideia nagusia edo Jainkoa bereganatzen du eta. Azkenik,dualismoaren arloan ere Platonek eragina izan zuen. Agustinen dualismoak dioenez, gizakia arima hilezkor eta gorputz hilkorrezosatua dago, eta arima Bizitzaren parte da, eta esentzia Bizitzaden Printzipiotik hartzen du, beraz ezin da hil. Hau Platonek zioenarekin, arima bizitza printzipioa zela eta bizitza heriotzarekin batera ezin daitekeenez ezin dela hil, konparatzen badugu, antzekotasun handia ikus dezakegu.
Tomas Aquinokoa
Fedea eta arrazoimena
Erdi Aroan Aristoteles berrezagutzeak garrantzia handia zuela zioen Tomas Aquinokoak, izan ere, ordura arteko arrazoiaren etasinesmenaren arteko arazoa konpondu zen aristotelismoari esker. Tomasek zioenez, filosofiaren arrazionaltasuna eta sinesmenarenfedea elkartu egin behar ziren, eta honek teologiari laguntzen dio, haren morroi bihurtu gabe. Aristotelismoan, ezagutzaesperientziatik hasi behar da eraikitzen, izan ere, giza adimenamateriari lotuta dago, eta arrazoi bideak zentzumenekinharremanetan daude. Beste modu batera esanda, behetik gora ibili behar da; behe ezagutzatik, goragoko ezagutzara. Jainkoaz zerbait jakin nahi badugu, bide hau jarraitu behar da, izan ere,sinesmena goi argiz eratutako jakinduria iturria da, goitikbeherako bidea ibili duena, eta horrela, aristotelismoaren bidez, posible izango da azaltzea bi jakinduria horiek ezingo direla ezagutza maila berdinetara iritsi, izan ere, esan bezala,arrazoimena zentzumenekin lotuta dagoenez, bidearen beheko aldean dago, eta sinesmena ordea, bidearen goiko aldean. Honetaz gain,Santo Tomasentzat arrazoiaren bideak, filosofiak, eragozpen asko ditu, eta horregatik, mundu honetako errealitatera bakarrik mugatzen da. Ondorioz, goragoko ezagutzetara igo nahi denean, arrazoimena itsuaren antzera ibiltzen da; erortzeko arriskuarekin. Hala ere, berez espirituzkoa denez, espirituzko izaki gorenak ezagutzeko gaitasuna du. Sinesmena, ordea, gainetik dago, izan ere, jakite ziurra da; jakitate horretan ezagutzak ez du neurri ez mugarik.
Jainkoaren existentzia
Tomas Aquinokoaren ustez, Jainkoa badagoela egia da, eta arrazoimenaren bidez ere froga daiteke: Jainkoaren berri izateko,mundu naturalaz dugun ezagutzatik edo esperientzia pertsonaletatik abiatzen gara. Hala ere, Jainkoa ez da materiazkomundukoa, beraz ezin dugu esperientziatik bakarrik bere berri izan; esperientziatik hasi, eta arrazonamendu prozesu baten ondoren, Jainkoaren berri izango dugu. Jainkoaren existentziaren bost frogak:
-Lehen bidea izakiaren higidura. Ezer ez da aldatzen bakarrik, jainkoak egiten du
-Bigarren bidea kausa erazlearen ordenean oinarritzen da. Existitzen den orok kausa bat du, eta horrela berriro ere infiniturantz jo ordez, onartu beharra dago kausa erazle guztien jatorrian kausarik gabeko lehen Kausa dagoela; Jainkoa.
-Hirugarren bidea izaki naturalen izaera kontingentea da. Esperientziak erakusten du mundu naturala bilakaeraren eta heriotzaren menpe dagoela, hau da, izaera kontingentea duela. Izaki guztiek izaera hau izango balute, ordea, ez litzateke ezer existituko, dena sortu gabe edo jada hilda egongo litzateke. Horregatik, izaera kontingentea ez duen izaki bat dagoela ikus dezakegu, beharrezkoa eta kausarik gabekoa den izakia; Jainkoa.
-Laugarren bidea izakietan dauden perfekzio mailak dira. Guk gauzak konparatzen ditugu, zerbait beste zerbait baina hobeagoa edo txarragoa dela esanez. Konparazio hauek egitean, kualitate jakin batzuk hartzen ditugu kontutan, baina kualitate hauek guztiak era perfektu batean dituen izakiaren irudia egitera jotzen dugu; irudi hau Jainkoa da.
-Bosgarren bidea helburuzko kausa kontzeptu aristotelikoa da. Izaki naturalen mundua ez da kaotikoa, ordenatuta dago, eta bakoitzak bere helburua du. Ordena hau eta helburua Jainkoa eman du.

Entradas relacionadas: